Sakandarrak Antzerkizale egunean

Guaixe 2013ko abe. 13a, 18:21

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) euskarazko antzerkigintza ezagutzera emateko eta haren aldeko aldarria egiteko IV. Antzerkizale eguna antolatu du. Berriozarren ospatuko da halgi hadi taulara leloarekin. Elkarteko buru Josu Camarak euskarazko antzerkia Nafarroan egoera onean ez dagoela adierazi du egunaren aurkezpenean. Baina Nafarroan ere euskarazko antzerkigintza ere badela adierazi du. "Badago antzerkia indarrez eta gogotsu lantzen duen jenderik". Antolakuntzan aritu den Zoila Berastegi arbizuarrak gaineratu du Nafarroan euskarazko antzerkia egitea ez dela erraza. Berastegik biharko eguna aukera baten moduan ikusten du: elkar ezagutzeko gune bat eta aurrera begirako lehen urrats bat. Jon Barbarin eta Izaskun Mujika ihabardarrak bihar Berriozarren izanen dira. Sakandarroi hara joateko gonbitea luzatu digu EHAZEk. EgitarauaAbenduak 13, ostirala17:30ean Mahai-ingurua: Zer da EHAZE? Zer leku du euskal antzerkigintzak Nafarroan? Norantz goaz? Nortzuk? Oztopoen aurrean aukera berriak eraikiz. Kultura programatzaileak eta aktore profesional eta amaterrak. Kultur gunean. Abenduak 14, larunbata11:00etatik 11:30era Jaiaren hasiera Musikaz Blai. 11:30etik 13:30era. Helduendako, sormen adierazpen tailerra. Jon Barbarin, kultur gunean. Haurrendako, maskara tailerra. Patxi Fuertes eta Laura Villanueva, kultur gunean.     Irakurketa dramatizatuak, euskalgintzako eragileak. Euskal Herria plazan.     Tartean gosaria eta musika. 14:30ean Bazkaria Zulo-alai elkartean. 15:30ean Txikiren bakarrizketak. 17:00etan Umeendako ipuin kontalaria: Ipuinen lapikoa, Izaskun Mujika. Kultur gunean.18:00etan Mikro-antzerkien zirkuitua. Nafarroako antzezleak. Berriozarko txokoetan. 19:30ean Manifestu irakurketa eta 2013ko EHAZE Saria. Areto nagusian. 20:00etan Akaberako antzezlana: Itzalak, Kabia konpainia. Areto nagusian.