Guaixe-k web berria mustuko du

Guaixe 2013ko abe. 13a, 18:39

Astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean eginen da aurkezpena. Sakandar guztiak gonbidatutak daudeBierrik fundazioak, Sakanako euskarazko komunikabideak kudeatzen dituen fundazioak, web atari berria mustuko du astelehenean. Sakanaz sarean aritzeko gune berria izanen da. 2007. urtetik dago Guaixe Interneten Sakanako informazioa zabaltzen. Baina ordutik informazioa kontsumitzeko joerak aldatzen ari direla ikusita eta herritarren beharrei erantzuteko sortu du Bierrik-ek web gunea. www.guaixe.net-en ezaugarri nabarmenenak bi dira. Batetik, Sakanako talde eragile eta herritarrez osatutako Komunitatea izanen du (herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko du, haiei web orrian protagonismoa emanez). Eta, bestetik, informazioa eta gaurkotasuna kudeatzeko tresna berriak izango ditu: argazki albisteak, argazki galeriak, bideoak, zuzenekoak. Aldi berean, zerbitzu eta elementu berriak eskainiko ditu web gune berriak: zorion agurrak, ezkontzak, jaiotzak, gida komertziala. Eta dena mugikorretarako egokitua. Argibide guztiak astelehenean emanen ditugu Iortia kultur gunean.ElkarlaneanProiektu horri ilusioz ekin dio fundazioak. Horretarako Tokikom-en, euskarazko tokiko hedabideen elkartearen laguntza izan du. Euskal Herriko euskarazko beste komunikabide batzuekin batera, punta puntako teknologia eskaintzen duen plataforma jarri dute martxan. Motor nagusia eta software librea besteekin konpartituko du beraz. Hala, tokiko hedabideen sektorea berritzeko urratsa eman dute, bakarka nekez eskura zitzaken baliabideak lortuz horrela.  Eragina Hilabetea    Bisita kopuruaIlbeltza       27.410Otsaila       23.456Martxoa     27.588Apirila        26.123Maiatza     32.639Garagarzaroa 39.743Iraila         39.518Lastaila    37.050Azaroa     36.003@guaixeData              Jarraitzaileak2012-12-21    4002013-02-15    5022013-04-11    6042013-07-24    7012013-09-06    800 2013-12-03    900Facebook.com/Guaixe.astekaria 1.155 lagun