Altsasuko Feministak

Guaixe 2007ko martxoaren 2a

Nolaz sortu zen talde feminista bat Altsasun?Gurutze. Iruñean zegoen mugimendua ispilu genuela sortu zen Altsasuko Feministak. Batez ere bi ardatz nagusi genituen hasieran: antisorgailuak (orduan debekatuak zeuden), abortua eta dibortzioa zen bata eta, bestea, aurrekoari lotuta, emakumeen plazerra erditzearekin bereiztea. Hau da, sexualitatea amatasunarekin ez lotzea. Blanki. Orduan hasi ginen Cofes (Centro de Orientación Familiar y Educación Sexual) bat aldarrikatzen. G. Eskaera horrekin bat egin genuen Nafarroako leku askotako emakumeek. Lehenengo Cofes Txantreako Andraize izan zen. B. Lau urte geroago Iturramakoa sortu zen. Cofes hartan Txarok lan egin zuen. Sakanan Cofesik ez zegoenez, Txaro astean behin Altsasuko osasun zentrora etortzea lortu genuen. Bera sexu hezitzailea zen eta arlo horretan lan egin zuen. G. Sexu heziketa lantzeko taldeak eta beste egiten zituen. Hemen, azkenean Cofes bat bezala izan zen. Hori guretako nahiko garrantzitsua izan zen. Emakumeentzat, eta gizonentzat ere, erreferente bat izan zen. Jende gaztearentzat ere. Ikastetxeetan sexu heziketa lantzeko taldeak sortu zituen. Zertan dago Izargirena? G. Guretzat hor dagoen orban handi bat da. Urte pila daramagu esanez zer gertatzen ari den zentro horrekin. Nola aldatu zioten izena eta horrekin zein aldaketa etorri zen. B. Lehen heziketa sexuala eta prebentzio heziketa zituen jardunbideko oinarri. Orain asistentzia kontuak besterik ez dira bultzatzen. Hori ere egin behar da, baina guk garrantzia ematen diogu heziketari. Hor dago koxka! G. Gure apaltasunean, iaz gure kezkak Arartekoari bidali genizkion. Urte bat behar izan du erantzuteko eta esaten du: azterketak ez direla urtero egin behar. 3 urteka egitearekin nahikoa dela. Leku guztietan esaten dutela ez dela gehiago behar. Horrekin batera ditugun eskubideen berri eman zigun. Badirudi berak suposatzen duela gure eskubideak hor daudela, Izargin. Guk ez ditugu gure eskubideak beteak ikusten. Eta azkenik, euskararena. Hizkuntza politika departamendura legea aldatzeko proposamena bidaliko duela dio. B. Erantzun ahul horrek zer esan nahi du, ez dutela ezer egingo. Cofesen zegoen sexuaren inguruko zentzu baikor eta zabala, filosofia, akabatzea nahi zuten. Zertarako? Besteak beste, jendeak osasungintza publikoa utzi eta pribatura joateko edota sexu heziketa egin beharrean asistentzia hutsa eskaintzeko. G. Eta behar bada ez da asistentzia behar duenera ailegatzen. Azken finean, osasun asistentzia desegoki eta sexu heziketa desegoki baten ondorio eta seinale dira hurrengo eguneko pilula eta abortua bera. LanaB. Hasiera batean emakumeendako soldatako lana eskatu genuen ere. Emakume bat, lanpostu bat leloa zabaldu genuen. Emakumeendako lana eskatu genuen. G. Soldata zenbatekoa den, gutxiago ordaintzen diotela emakumeei... gero etorri dira. Lehenengo lan eskaera izan zen. B. Gainera, haur bat izan eta gero jaioberriaren derrigorrezko zaintzaile rola du emakumeak. Aita izan ondoren, Europa iparraldeko zenbait herrialdeetan legeek gizonak behartzen dituzte lan baimena hartzera. Horrek haurra zaintzeko aitaren ardura bultzatuko luke. Halako lege batek emakumeak etxean gelditzea mugatuko luke. Baina hemen ama izatearena bultzatzen dute. Eta legerik ere ez dago. G. Gutxiago kobratzen dute. Prekarietatea. Kontuak egiten dituzue eta, jakina... Gainera, gizonek oraindik ez dituzte etxeko lanak egiten. Emakumea atera da kanpora lan egitera, baina gizonak etxean, nik uste dut ez duela egiten. Eta horrek ere bultzatzen du emakumea etxean gelditzera. B. Kulpa sentimentu hori ere. Ni etxetik ateratzea umea hain txikia den momentu honetan. Amek "haurra abandonatzeagatik" errudun sentimendua izaten dute. Gizonen artean, berriz, ez da halakorik entzuten. G. Gizonengan ez dute konfiantzarik edo. B. Eta gizonek ere ez dute bere burua behar horrekin ikusten. JaiakB. Lan ildoek jarraipen bat izan dute, batzuk une jakin batean garrantzi gehiago hartu badute ere. Arlo guztietan lan egin dugu. Jaietan emakumeek parte hartzea izan zen beste aldarrikapen bat. Horretan 1989an, batez ere, Altsasun Santa Ageda. Kintak ere parte hartzeko aldarrikapena. Garai hartan ez ziren elkartzen. Kafe batean-edo, besterik ez. G. Beti mutilak gonbidatuta. Bestela ezin zenuen joan. Hortik hasi ginen pixkanaka-pixkanaka eta gaur arte. Dagoeneko, Santa Agedan kintak izaten dira protagonistak. Edo bere urtetakoak. Horretan ez gara sartzen. Emakumeak jai guztietan parte hartzearen alde gaude. B. Helburua zen horretaz eztabaidatzea. Gaia mahai gainean jartzea, ikusaraztea. Behin lortu eta gero esan genuen: protagonistak haiek, kintak. Beraiek erabaki dezatela nola izan nahi duten festako parte hartzaile. G. Urtetik urtera zer lortzen duten. Zeren zerbait lortzea da eta horren alde borrokatzea. Baina guk ez dugu garrantzi handiko parte hartzerik horretan. 17 urtetan aldaketarik ikusi duzue?G. Handi-handiak. Lehen kafe bat hartzera soilik joaten ginen. Baina kafea, besterik ez. Hortik aurrera, ikusi. Baina oraindik falta da. Noraino ailegatuko den? Gehiago lortu behar dutela, bai. Gehiago borrokatu behar dutela, ere. Ez diete oparituko. Eta ez digute oparituko. Zeren ez da bakarrik Santa Ageda. Beste jaiak daude. Jai guztietan gauza bera ikusten da. ErakundeakG. Instituzioekin zer gertatu den ere hitz egitekoa da. Gu, talde bezala, udalaren Emakumearen Batzordean gaude. B. Erakundeek feminismoaren diskurtsoa hartu dute, baina gero haien modura moldatu dute. Guk ikusten dugu arrisku handikoa dela. Horrek dagoen matxismoa edo desberdintasuna estaltzen du. Guk uste dugu etorkizunean beste indar handiko borroka bat izanen dela arlo horretan. G. Botereak diskurtsoa bereganatzen du eta gero esanahiaz husten du. B. Adibidez, guk beti emakumeen kontrako tratu txarrak aipatu ditugu. Haiek esaten duten generoaren arteko borroka ez dakit zer den. Gure diskurtsoa transformatu egiten dute hizkuntza gozo bat erabiliz. Gure ustez horrela ez da errealitatea egoki islatzen. G. Tratu txarrekin hori gertatzen da. Guk esaten dugu emakumeen aurkako tratu txarrak direla. Erakundeek diote etxeko indarkeria dela. Ez da gauza bera. Tratu txarrakG. Guretzat ere lan ildo garrantzitsua izan da. Hori ere lapurtu diguten gauza bat da. Guk horren kontra borroka egin nahi genuen. Baina beti ikusi dugu horrekin bukatzeko dena aldatu behar dela... dena hankaz gora jarri behar dela. Bestela, ez da bukatzen. Botereak zer egiten du? Morboa saldu. Hilabeteko lehen ostiraleko kontzentrazioak. Tratu txarren kontra dio pankartak. B. Ez dakit zenbat daramagun. G. Pertsona gutxi egoten gara. Gaia agerian utzi behar zelako ateratzea erabaki genuen. Ez genuen uste hainbeste urte emango genituenik. Eta ez dakit noiz arte izanen garen. Igual nire inpresioa da, baina nik uste nuen jendeak ikusiko zuela tratu txarrak zer diren. Eta bukatuko zela. Baina ez da horrela. B. Gogorarazten dugu tratu txarrak ez direla bukatu. G. Bestalde, Altsasun tratu txarrak ematen direla esateko modu bat da. Hori ezin ahaztu. Altsasun tratu txarrak badaude. B. Jendeak kontzentrazioak horrela ez ditu ikusten, nire ustez. Oso egun gutxitan gertatu da, publiko den tratu txar kasu bat izan denean, hurrengo pankartan jende gehiago agertzen da. Baina nik esanen nuke jendeak ez duela ikusten Altsasun ere tratu txarrak gertatzen direnik, bestela hilero egonen lirateke. Dependentzia legeaG. Legeak zer egiten du? Emakumeek diru pixka bat jasoko dute eta, azkenean, emakumeen egoera berdin geldituko da. Azken finean zer gertatzen da? Ez dutela zerbitzurik jartzen. Eta hori da egin behar dena. Helduendako, haurrendako eta denendako zerbitzuak jarri behar dira. Unibertsala izan behar da eta denendako. Guk askotan esan dugu, guretzat, Altsasun zein behar dauden ikusi behar dela. Zu ezin zara joan eta apuntatu: erresidentzian plaza bat nahi dut. Ezin duzu hori egin. Beste gauzetarako joaten zara eta apuntatzen zara. Eta hor gelditzen da zuk nahi duzuna. Baina hori Altsasun eta suposatzen dut Nafarroako beste lekuetan ere ezin da egin. Guretzat hori da garrantzitsuena: lehenengo zer behar dauden ikustea. Martxoak 8G. Abortuaren legearen aldaketaren alde agertuko gara. Duela 30 urte hasi ginen honekin eta 30 urte pasa ondoren, zerbait lortu dugu. Baina epekako legea izan dadila nahi dugu. Orain dagoena lege suposamenak dira. Ez dugu eskubiderik. B. Aborta dezakezu, baina beti epaitua izateko arriskua duzu abortua ez delako legala. Gainera, derrigorrez, psikologo batengana joan behar duzu 3 aukeretako batean sartzen zarela argudiatzeko. Guk inorengana ez joatea eskatzen dugu. Eskubide bat izan dadila aldarrikatzen dugu. Hori epekako lege batekin lortzen da. Europan dauden epekako legeen antzekoa, orokorrean 12 astekoak dira. Hau da, 12. astera arte inori azalpenik eman gabe abortatzeko eskubidea eskatzen dugu. Nafarroan ez da posible abortatzea.B. Hemen, Nafarroan, kontzientzi eragozpena dago. Ez dira abortuak egiten. Gero nola geldituko litzatekeen ez dakigu. Hori beste kontu bat da. Errealitatea da, egun edonora joan behar dela abortatzera Nafarroan ez delako egiten. Baina eskubidea bihurtzen bada, agian behartuta izanen lirateke Osasunbidean zerbitzu bat jartzera.  G. Hemen aukera izan behar da. Errazagoa balitz behartuago leudeke. Zeren Nafarroan badago abortuak egiteko prest dagoen jendea. Baina presio handia jasaten dute eta babesik ez. Atzo abortuari buruzko hitzaldia antolatu zuten Iortian. Martxoaren 8rako kontzentrazioa deitu dute, enparantzan bertan, 19:30ean. Ordu erdiko kontzentrazioa eta ondoren merienda Gure Etxean. Taldearekin harremanetan jartzeko zer egin behar da?G. Gurekin harremanetan jartzea nahikoa da. Bestela altsasufem@hotmail.com helbidera jo.   LABURREANIñauska irratsaioaGarraxi Irratia itxi zen arte han jarraitu genuen, geratu zen azken taldea izan ginen. Bakarrak. Ikusten dugu beharrezkoa dela. Baina gertatzen da orain oso saio gutxi daudela Garraxin. Guretzat lehen egitea errazagoa zen. Hala Bedi irratiaren erremisioa zegoen eta hura erreferente bat zen. Orain saio bat egiten duzu eta zintzilik gelditzen da. Irratiarena berreskuratu behar dugu. ImmigrazioaEtorkizunari begira immigrazioa eta emakumea landu nahi dugu. Hori da gure helburu nagusia. Hor erronka bat dugu. Etxeko lanakDenon artean egin behar dira, adinaren arabera, baina denen ardura dela. Eta bakoitzak berea. Nik ez dut inorena egin behar. Inork ez ditu nireak egiten eta. ProstituzioaGuk lan bat balitz bezala ikusten dugu. Baina nola antolatu lan arlo hori haiek erabaki behar dute.