Euskara Sakanako haur kirolean

Guaixe 2007ko martxoaren 9a

Sakana osoko haurren kirol taldeetan euskararen erabileraren inguruko ikerketa egiteko inkesta erdi irekiak erabili ziren. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak emandako kontaktu zerrendari jarraituz, 33 inkesta egin ziren iazko maiatza eta garagarzaroan. Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Urdiain, Altsasu eta Olaztiko haur kirol taldeak edo eskolak izan dira aztergaiak, baita ibar osoko partaideak hartzen dituzten bi talde ere: Itxesia igeriketa eskola eta Sakanako aizkora eskola. Zenbait kiroletan ez da adin tarte horretako talde propiorik, kirolak berak eskatzen duelako edo 11 eta 14 urte arteko haur gutxi dagoelako eta beste adinekoekin nahastu behar direlako. Lana egiterakoan ikertzaileek hainbat irizpide hartu behar izan zituzten. Hala, haurren hizkuntza gaitasuna jakiteko hezkuntzako ereduak erabili zituzten. Beraz, A ereduan matrikulatutako haurra erdalduntzat hartu dute eta D ereduan zegoena euskalduntzat. Zenbait kasutan begiraleek ez zekiten haurrak zein eredutan ari ziren. Haurren kirol jarduera gidatu eta kirola irakasten dien pertsona izendatzeko entrenatzaile hitza erabiltzea aukeratu zuten ikertzaileek. Entrenatzaileen hizkuntza gaitasunari dagokienez, haiek elkarrizketetan esandakoa hartu duten kontuan. Datu orokorrakPartaideei dagokienez, ikerketak 718 haurren datuak bildu ditu. Haietatik 585 euskaldunak dira (% 81) eta 78 erdaldun. Gainontzeko 55en berri zehatzik ez zuten lortzerik izan. Iaz haur kirolean aritzen ziren 80 entrenatzaileren berri jasotzen da ikerketan. Haietatik 49 euskaldunak dira (% 61), 23 erdaldunak (% 29) eta 8 ia euskaldunak (% 10), hau da, euskara ulertzeko gai izan arren euskaraz ongi hitz egiteko zailtasunak dituztenak. Taldeen % 52k ez du euskara eskatzen entrenatzaile izateko. % 37an derrigorrezko baldintza da euskalduna izatea eta taldeen % 11k entrenatzaile euskaldunak hobesten dituzte. Euskara entrenamendu eta saioetanBi aspektu hartu dira kontuan atala ikertzerakoan: entrenatzaileak haurrekin erabiltzen duen hizkuntza eta haurren artean erabiltzen dena. Lehenengoari dagokionez, entrenamenduen %33 gaztelaniaz egiten da. % 18tan gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskara hutsean diren entrenamenduak % 43 dira eta % 6etan euskara gaztelania baino gehiago entzuten da. Haurrek entrenamendu eta saioetan darabilten hizkuntzari dagokionez ikerketak dio % 27 euskara hutsean aritzen direla. % 12an euskara gaztelania baino gehiago entzuten da. Gaztelania hutsean % 18 egiten da eta % 43an gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen da. Hizkuntza erabilera barne harremanetanTaldeen barneko ahozko harremanak (zuzendaritza eta bestelako bilerak) ere ikertu dituzte. 5 taldetan ez dira halakoak egiten, baina egiten direnetan % 57 gaztelania hutsean egiten dira. % 7an gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen da. Ahozko barne harremanen % 25 euskara hutsean egiten da eta % 11n euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen da. Taldearen funtzionamendurako egiten diren idatzizko harremanak (kartelaketa oharrak) ere aztertu dira. 27 taldek egiten dituzte eta haietatik % 59 (16 talde) bi hizkuntzetan egiten dituzte, % 30 euskaraz (8 talde) eta % 4an (talde bakarra) euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen da. Bi taldek, % 7, gaztelaniaz egiten dituzte bere idatzizko harremanak. Kanpo harremanetarako hizkuntzaKirol taldeek jendaurreko aurkezpenetan, federazioarekin dituzten harremanetan, Sakanako kirol zerbitzuarekin, publizitatea eta prentsa oharretan darabilten hizkuntza ere ikertu da. Jendaurreko aurkezpenetan % 63k bi hizkuntzetan egiten du eta % 22k euskara hutsez. % 11k gaztelaniaz egiten ditu eta %4an gaztelania euskara baino gehiago entzuten da. Federazioekin ibarreko taldeek dituzten harremanen % 80 gaztelaniaz egiten da. Euskaraz hitz egiteko aukera ematen duten federazioak 3 besterik ez dira: Mendia, Belate pilota federazioa eta Herri kirolak. Mankomunitateko kirol zerbitzuarekin taldeen % 53k harremanak euskaraz ditu eta % 35ek gaztelania hutsean. Gainontzekoek gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen dute. Bestalde, gurasoei bidaltzen zaizkien jakinarazpenen ia 3 laurden ele bitan idatziak dira eta ia beste laurden bat euskara hutsean.   Herriz herriko datuak Igeriketan eta Aizkora eskolan ibar osoko haurrak biltzen dira. Osotara 21 haur daude eta denak euskaldunak dira. 3 entrenatzaile daude. 2 euskaldunak dira eta 1 ia euskalduna. Irurtzun11-14 urte bitarteko 83 haur biltzen dira kirol hauetan: areto futbola, multikirola, karatea, eta pilota. Hauetatik %60 euskalduna da eta %40 erdalduna. Entrenatzaileak 15 dira, 8 euskaldun eta 7 erdaldun. Uharte Arakil6 haur dira kirolean aritzen direnak, pilotan. Denak euskaldunak dira. Dauden hiru entrenatzaileak, berriz, erdaldunak dira. Lakuntza7 haur biltzen dira areto futbolean aritzeko. Denak euskaldunak dira, bi entrenatzaileak, berriz, erdaldunak. ArbizuPilota eta areto futbolean biltzen dira kirola egiten duten 56 haurrak.  % 100 euskalduna da. 6 entrenatzaile daude eta seiak euskaldunak dira. Etxarri Aranatz127 haur daude txirrindularitzan, futbolean, borroka arteetan, palan, mendian eta herri kiroletan aritzen direnak. % 98 euskalduna da eta %2 erdalduna. 15 entrenatzaile daude eta horietatik 1 erdalduna da eta gainerako 14ak euskaldunak. Urdiain16 haur daude eta irristaketan eta pilotan aritzen dira. Guztiak euskaldunak dira. Bi monitore daude: 1 euskalduna da eta beste 1 ia euskalduna. AltsasuFutbolean, pilotan, taekwondon, txirrindularitzan, saski baloian, tenisean,gimnasia erritmikoan, multikirolean, eta atletismoan biltzen dira ikerketahonetako aztergai diren haurrak. Osotara 354 partaide dira. %76 euskaldunada, %9 erdalduna eta %15en daturik ezin izan dugu jaso (entrenatzaileak ez zekien eta bera erdalduna zen). Entrenatzaileak 31 dira: 14 euskaldun, 11 erdaldun eta 6 ia euskaldun. Hau da, %45 euskalduna da Olazti11-14 urteko haurrak 3 kiroletan aritzen dira: pilota, futbola etairristaketa. Pilota eta irristaketan adin guztietako haurrak batera aritzen dira. Ikertutako adin tarteko 43 partaide daude. % 77 euskalduna da eta % 23 erdalduna. 3 entrenatzaile daude: 1 euskalduna, 1 erdalduna eta 1 ia euskalduna. Kirolez kiroleko datuak Futbola, areto futbola eta futbol 7153 haur aritzen dira eta hizkuntza ereduen arabera partaideen %86 D ereduan dago eta %14 A ereduan. Entrenatzaileei dagokienez %55 euskalduna da, %40 erdalduna eta % 5 ia euskalduna. Entrenamenduen %43 euskaraz izaten dira eta %57 erdara hutsean edobatez ere erdaraz egiten dira. IrristaketaIrristaketan bi talde daude eta 71 haur biltzen dira. Haurren %93 euskalduna da. Entrenatzaile bakarra dago eta ia euskalduna da. Entrenamenduak batez ere erdaraz izaten dira. PilotaPilotan 121 haur aritzen dira eta haurren %89 D ereduan daude eta %11 A ereduan.18 entrenatzaile daude osotara eta horietatik %56 euskalduna da. % 44, berriz, erdaldunak. Entrenamenduen % 75ean euskara da erabiltzen den hizkuntza eta erdara % 25ean.   Ana Balda San Juan                                                                                                                                                      Ikerketaren egileetako bat Haur gehienak euskaldunak badira ere haur kirolean erabilera nolakoa da?Ba, orokorrean euskararen erabilpena nahiko urria da haur euskaldunen kopuruarekin alderatzen badugu. Zergatik gertatzen da hori?Alde batetik haurren ohitura dago, oso ezberdina baita herrien arabera eta, bestetik, entrenatzailearen papera oso garrantzitsua da. Azken finean bera da saioak eta jarduerak aurrera eramaten dituena eta haurrei ereduak ematen dizkiena.Entrenatzailea erdalduna bada edo ez badu euskara erabiltzen haurrek ez dute erabiliko edo gutxiagotan erabiliko dute. Ikusi dugu Sakanan, orokorrean, haur euskaldunen kopurua ez datorrela bat entrenatzaile euskaldunen kopuruarekin ezta entrenamendu eta jardueretan euskararen erabilpenarekin ere. Entrenatzaileak lortzeko arazorik al dituzte taldeek?Talde gehienetan entrenatzaileak boluntarioak dira eta zerbait kobratzen badute sinbolikoa izaten da. Taldeen arduradunek esaten dutenaren arabera astean ordu dezente sartu behar dira eta asteburuetan ere partidak egoten dira. Entrenatzailea izateko behar dena da zaletasuna, gogoa eta denbora. Gero eta zailagoa da ezaugarri hauek guztiak dauzkaten pertsonak aurkitzea. Zenbait kiroletan, gainera, aritu gutxi edo bakarra dago Sakanan. Beraz, kasu horietan arazoa handitzen da. Zein konponbide eman dakioke horri?Ikerketa hau egin ondoren guk proposatu duguna izan da gaur egun kirolean aritzen diren gazteen artean formazio ikastaroak antolatzea, alde batetik motibazioa lantzeko eta, beste aldetik, entrenatzaile lanetan trebatzeko haur kirolaren jarraipena ziurtatuko bada. Gainera haur euskaldunen kopurua handia denez, trebatuko liratekeen gazteak entrenatzaile euskaldunak izanen lirateke. Taldeen barne funtzionamenduan nola ikusi duzue euskara?Orokorrean idatzizko harremanetan, hau da, aktetan, oharretan, bileretarako gai zerrendetan... euskararen presentzia handiagoa da ahozkoetan baino. Eta taldeen kanpo harremanetan?Hemen ere idatzizko euskarrietarako euskara erabiltzen da gaztelerarekin batera. Publikoan egiten diren aurkezpen gehienak ere elebidunean egiten dira. Banakako ahozko komunikazioetan portzentaia jaisten da. Ikerketak zertarako balioko du?Sakanako Kirol Zerbitzuak haur kirolean euskararen erabilpena sustatzeko lan ildoak eta helburuak markatzeko egoeraren diagnosia behar zuen. Hau izanen da, bada, abiapuntua.