Sakanako hotel berriak (I)

Guaixe 2007ko martxoaren 15a

Nola sortu zen hotela zabaltzeko ideia?Aspaldi. Ostalaritzan zerbait egiteko gogoa nuen. Ostalaritza gustatzen zait. Inguru hau gustuko dugu. Nafarroako eta kanpoko zenbait gune begiratu genituen. Baina Irurtzun aukeratu genuen gune egokia zela uste genuelako. Zergatik egin zenuten Irurtzunen alde?Kokapen oso egokia du. Begiratu genituen lursail guztietan garestiena zen Irurtzungoa, alde handiz. Baina, batez ere, kokapenagatik. Bezero komertziala, autoerreserba sistemarekin bikotea eta oporretara datorren bezeroa hartu genitzakeela uste dugu. Baita kirol arlokoa ere. MRA Navarraren kontra jokatzera heldu diren taldeak (dagoeneko talderen bat egon da eta beste talde batzuk etortzeko gestioak egiten ari dira) edo iparraldeko taldeak beharbada goi mailako txapelketetan ari ez direnak baina behar batzuk dituztenak. Bezero horiei guztiei zerbitzua eman diezaiekegula uste dugu. Inbertsio handia eskatu du hotelak?Bai, oso-oso handia. Hasieran beste hotel mota bat egiteko asmoa genuen, funtzionalagoa. Baina, tira. Guztia aztertu eta gero, hotel mota honekin, diru gehiago gastatu dugu, baina orain beste publiko bati ere zerbitzua eman diezaiokegu. Hotelaren kalitateagatik langileari eta exekutiboari eman diezaiokegu zerbitzua. Euskadirekiko kokapena ere, Irurtzun oso errepide bidegurutze ona da. Zein zerbitzu eskaintzen dituzue?Kafetegia, jatetxea. Gimnasioa eta suit oso goxoa egiteko asmoa dugu. Eta gero ingurua. Opor paketeak ekar litezke hona, aukera oso onak daudelako. Beharbada gu oso ohituak gaude gaztandegiak edo ezti lantegiak ikusten. Baina kanpotarrendako erakargarria da. Otazu ardandegia gertu dago. Aralarko santutegia. Artetako iturburua. Ulibarrenaren museoa - den museorako merezi lukeena baino ezezagunagoa da-. Turismoa, hondartzatik ordu erdira baikaude. Zenbait golf zelaitik gertu gaude. ... Zenbat langile daude lanean?Egun 18 bat. Zenbat gela dituzue?48. 20 ohe bakarrekoak eta 28 bi ohekoak. Beste hoteleekiko duen berritasunetakoa da autoerreserba sistema. Sistema berritzailea da. Edozein kreditu txartelarekin sar zaitezke hotelean. Kreditu txartel berarekin zabaltzen da gela. Hala gauez ez da behar inor harreran egotea, ez ezer. Oso diskretua da. Bi arrazoirengatik egin da: batetik, diskrezioagatik eta, bestetik, 24 orduak zabalik izan eta zerbitzua emateagatik inor lanean izan gabe. Zeinek eraman du aurrera hotela?Lau sozietate daude. Horietako bi ezagunak dira: Jorge Nagore eta Ruben Beloki. Eta ezkutuko lana egiten dugun beste bi, anonimoak: Irurtzunen harategia duen familia bat (ni horren kide naiz) eta Iruñeko nere lagun bat, abokatua dena. Bera eta ni  hasi ginen guztiarekin. Berak paperean jarri zuen nik buruan nuena, proiektuak aurkezteko eta abarrerako. Bazkideen artean ongi gabiltza. Egitasmoa asko gustatu zitzaien. Bazkideak opatzeko garaian erraz izan dugu, kasik itxaron zerrenda eta guzti izan dugu. Dirudienez proiektua gustagarria zen. Zergatik zarete hotel kate bateko kide?Bi arrazoirengatik: batetik, egun gero eta gehiago saltzen da internet bidez eta kate baten barruan egoteak asko errazten du hori. Gainera, HUSA oso errotuta dago sektorean. Bestetik, HUSA katea gogoko nuen. Kataluniako turismoak euskaldunarekin erlazio handia du. Gainera, kataluniarrak bere herriko produktua erabiltzearen zale da. Horretaz gain, HUSArekin izan genituen harremanak oso onak izan ziren hasieratik. Beste eskaintzaren bat izan genuen, baina gehien gustatu zitzaiguna HUSA izan zen.  Zer moduzko martxa darama hotelak?Ongi. Badira egunak hotel erdia betea dagoena. Aurreko astean %30 eta 50 artean ibili gara. Asteburuko eskaintza gehiago ezagutarazi behar dugu. Hori da gure oraingo erronka, autoerreserba indartzea. Asteburua pasatzeko oso prezio erakargarria dugu eta jendeak hura ezagutzea nahi dugu. Aste Santu, Sanferminak eta udarako. Erreserbak badituzue?Sanferminetarako eta Aste Saturako badugu zenbait gauza lotuta. Harley motorren bilkura bat ere izanen dugu. Hotel guztia haiendako hartu dute. Euskal Herriko itzuliarekin ere bete eginen zaigu hotela. Pixkanaka, egunero gauzak ateratzen dira. Orain arteko martxarekin pozik?Bai. Berritasunarekin nahiko liatuta egon gara baina, tira, pixkanaka guztiaz enteratzen ari gara. Geletako zerbitzuaTelebistaUrruneko aginteaAire egokituaBerogailuaLanerako mahaiaZuzeneko telefonoaKutxa gotorra Hotelaren zerbitzuakTelebista gelaTabernaKafetegiaGarajeaParkinaPrentsaFax zerbitzuaAnimaliak onartzen diraWi-fi Jatetxearen zerbitzuaBuffet moduko gosaria200 pertsona hartzen dituen jatetxea