Juanjo Andueza eta Fernando Flores

Guaixe 2007ko martxoaren 22a

Zein da zuen lana?Sakanako Mankomunitatearendako lan egiten dugu, Uraren Organorako. Sakanako Mankomunitateak ura altan ematen die Uraren Organoko kide diren udalei; ura herri bakoitzaren depositoraino emateko ardura du. Gure lana, funtsean, ondokoa da: depositotan ura ez dela falta ziurtatzea, eta bestetik ur hori baldintza onean egotea, hau da, edangarria izatea eta kalitate onarekin heltzea. Horretarako Urritzako estazio plantan Arakilen eta Irurtzunen kontsumituko diren urak tratatzen ditugu, eta Urdalurgo plantan Ziorditik Lakuntza bitarteraino kontsumituko direnak. Eta herriz-herri uraren kontrola egiten dugu. Igerilekuetako kontrola zuek egiten duzue?Ez, hori herri bakoitzak egiten du. Nolanahi ere, uren tratamendua ia berdin berdina da: ura garbitu eta neurtu, ezarrita dauden parametroetara egokitzen direla ziurtatzeko. Igerilekuetan kloro kopuru gehiago botatzen da. URAREN KALITATEAUraren kalitatea nola neurtzen da?Guk bakarrik tratatzen dugu turbiedadea -uhartasuna- eta kloroa, bai Urdalurko eta Urritzako plantetatik ateratzen den urarena, eta baita herriz-herri edaten edo ateratzen denarena; hau da, hasierako prozesua eta bukaerakoa. Neurri edo parametro batzuk daude ezarrita eta kontrolatu egiten dugu ura neurri horien barruan dagoen hala ez. Egunero herriz-herri ibiltzen gara parametro horiek nola dauden kontrolatzen. Horretaz gain, Mankomunitateak laborategi bat kontrolatua dauka estazio plantetan, depositoetan eta herrietako iturrietan analisi zehatzago eta konpletuagoak egiteko; eta aparte, Osasunbideakoak etortzen dira noizean behin, inori esan gabe, euren kontrolak egiteko. Urritzako eta Urdalurko plantetan badakigu ura zein parametrotan ateratzen den. Herrietako muestrak edo laginak normalean iturrietan hartzen ditugu, ura etengabe mugitzen denez, toki aproposena delako. Hor kloro maila neurtzen dugu batez ere. Iturrian ura ongi etortzen bada, etxe guztietan ura ongi etorriko dela pentsatzekoa da. Kloro maila baxua badago, pixka bat itzo egiten dugu eta horrela! Baina guk bakarrik kontrolatu dezakegu estazio plantetatik pasatzen den ura. Herri batzuetan ura euren iturburuetatik hartzen dute eta hori guk ezin dugu tratatu. Sakanan edaten dugun uraren kalitatea nolakoa da?Ona. Urdalurgo eta Urritzako tratamendu estazioetatik ateratzen dena ona da. Beste urak, tratamendu estazioetatik pasatzen ez direnak, hau da, mendietako iturburuetatik datozenak, onak dira, baina kare asko daukate, hemengo lurrak kalizak direlako. Ur gogorrak dira, kare askorekin, tratamendu gabe daudelako. Urdalur eta Urritzako estaziotik pasatzen direnak, ordea, ez dira gogorrak ateratzen, ongi filtratzen dira.Uretan neurtzen den beste ezaugarri bat azidotasuna da, ph-a, eta gure estazioetako uraren ph-a neutroa da, ez dugu arazorik. Akaso hemen egon daitekeen arazo bakarra uhertasunarena (turbietatearena) da. Normalean uhertasuna eta kloroa kenduta, gainontzeko parametroak ongi ateratzen ditugu. Dena den, Urdalurko estazioan uhertasuna gehienez puntu batekoa izan behar da, eta gu 0,4-0,5-ean gaude. Beraz, oso datu ona da hori. Kloroak zer egiten du?Kloroa erabiltzen da zikinkeriak kontrolatzeko. Izan ere turbietatearekin batera beti etortzen dira deskonposizioan dauden materiak eta beste. Kloroarekin hori eliminatzen da. Herriz herri desberdintasuna nabaritzen al da da uran?Bai. Adibidez kloroa Urdalurgo tratamendu plantatik ateratzen da kantitate konkretu batean eta bidean kloroa galtzen joaten da, ebaporatzen da. Adibidez Lakuntzan eta Arbizun kloroa botatzea tokatzen zaigu, galtzen joan delako. Gehienbat kloroa depositotan galtzen da, ez tuberiatan. Haizea hartzen joaten da eta ebaporatzen. Euria egiten duenean turbiedade gehiago egoten al da?Bai, eta horrek kloroa jan egiten du. Mendiko iturburuetatik ura hartzen duten herrietan badakite euria egiten duenean ur zikinagoa etorriko zaiela, turbiedade gehiagoarekin. URAREN ZAPOREAZapore ezberdina al du Urdalurtik datorren urak ala menditiko iturburuetatik datorrenak?Norbaitek badio ezberdintasuna nabaritzen duela, aurrean bi edalontzi jarri eta ea nabaritzen duen zein den Urdalurkoa eta zein den bestea. Igual tenperaturan nabarituko da, baina iaz truko bat egin genuen eta ura ateratzen zen Urdalurren frexkoagoa iturburu batetik ateratakoa baino. Jendea ez da enteratzen. Hori bai, igual herriren batean matxura edo aberia bat egon denean, ura moztu behar izaten dute, eta gero, ematerakoan, hasieran ura ateratzen da turbioagoa eta orduan jendeak dio Urdalurko urtegiko uraren zaporea ezberdina dela, txarragoa. Baina hori ez da egia, hori matxuraren eragina da. Guk ura altan ematen dugu, herri bakoitzeko depositoraino, eta depositotik herrira matxurak izan badira eta ura hasieran zikinagoa ateratzen bada, ez da Urdalurko uraren arazoa. Gainera, ur mozketen ondoren hasieran ura turbioa ateratzen da, baina gero berehala jartzen da ongi.  Urdalurko urak fama txarragoa dauka, ezta?Hori da pasatzen dena. Maniaz beterik gaude, baina ez da egia ura txarragoa dela. Iturburuetatik datorren ura tratamendurik gabe edaten da, soilik kloroa botatzen zaio. Ona izaten da, baina beti egon daiteke arriskua ura kondizioetan ez egotearena edo gaitzen bat izatea, trataturik ez daudelako. Zerbait gertatuz gero kexatuko ginateke! Urdalur edo Urritzako urarekin inoiz ez dugu arazorik izan. Mitoak, norberaren gustuak... denetariko iritziak daude, eta horren kontra ezin duzu ezer egin. Asuntua da guk ura ahalik eta kondizio hoberenetan ematea. Akaso jendeak hori uste du Urdalurkoa urtegiko ura delako...Bai, baina Urdalurrek ez du zerikusirik urtegi estankoekin. Urdalurretik ateratzen den ura ona da inguruan eta gainean ez dagoelako fabrikarik ez ezer. Menditik etortzen da ura, Aitzgorritik, Ziorditik eta Altzaniatik dator. Agian beste pantano batzuetan ura estankatuta egoten da denbora luzez, ez da etengabe ura sartzen. Aldiz, Urdalurren ura etengabe sartzen da eta pantanoko ura bera erregeneratzen da. Pentsa! gehienetan ura sobraderotik askatu behar izaten dute Ebroko Ur Konfederaziokoek, pantanoa ia beti betea delako. Udako hilabeteak kenduta uneoro erregeneratzen da. Orain Urdalurko urtegia topera dago, sobraderotik askatzen. URDALURREN GESTIOAUrdalurko urtegia Mankomunitatearen ardura da? Urdalurko urtegiaren ardura Ebroko Ur Konfederazioarena da. Urtegia beteta dagoen, ura askatu behar duten, urtegiko martxa... eurek hartzen dituzte erabakiak. Guk urtegiko ura hartzen dugu Sakanako Mankomunitateko Uren Organoan alta emanda dauden herriak hornitzeko. Hau da, tuberia batetik urtegiko ura jasotzen dugu, tratatzen dugu eta Sakanako herri horiek hornitzen ditugu, eta ur hori hartzeagatik Mankomunitateak kuota bat ordaintzen dio Ebroko Ur Konfederazioari. Gainera, orain gu gara Urdalurko urtegiko ura erabiltzen dugun bakarrak. Lehen, udan, Ebroko Ur Konfederazioak Urdalurtik ura ibaira askatzen zuen, ibaitik barna ur hori Argara heltzeko eta Iruñekoek bere hornidurarako hartzeko. Gainera, Sakanarako bideratzen zena baino 5 edo 6 aldiz gehiago askatzen zen Iruñerako. Baina Itoizko urtegia egin dutenetik jada Iruñerako ez da ura askatzen; aurten lehen urtea izan da. Urdalurko tratamendu estaziotik nola doa ura herrietara?Tuberia bidez. Estazio tratamenduan tratatutako ura Altsasuko depositora doa. Urdalurren dugun depositoak soilik hemengo garbitasunak egiteko balio du, hau da, ez dugu ura almazenatzeko depositorik. Eta horretarako Altsasuko depositoa erabiltzen dugu. Altsasuko depositotik banatzen dugu ura Sakana guztira, tuberia bidez, eta bonba batzuk erabiliz. Noizbait Urdalurren deposito bat egin beharko dugu Sakana osorako ura biltegiratzeko. URA TRATATZEKO URDALURKO PLANTA BERRIAUra tratatzeko Urdalurko planta berria 2004ko ekainean hasi zen martxan. Uraren kalitatean eragina izan al du?Bai. Planta zaharrarekin geundela, urte batean euri asko egin zuen, fuerte bota zuen; gainera, garai berean, bide asko egin zituzten basora ateratzeko, eta lur busti asko korritu egin ziren. Ondorioz, denboraldi batez, hilabete batean, ura turbiedade askorekin atera zen. Zergatik? Ura garbitzeko filtroak hare gabe geratu zirelako eta ez zutelako ura behar bezala garbitzen. Filtroak konpondu genituen eta hobekuntza nabaritu zen, baina planta berria jarri genuenean, arazo horiek guztiak konpondu ziren. Uraren kalitateak asko irabazi du, askoz ere garbiagoa ateratzen da ura. Planta berriak dekantazio eta filtrazio sistema erabiltzen du ura garbitzeko. Estazioa gai da segundoko 100 litro ur garbitzeko. Ura tratatzeko Urdalurko estazio plantatik zenbat litro ur kontsumitzen dira?Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Ergoiena hornitzen dira Urdalurtik. Egunero 6 milioi litro kontsumitzen dira Urdalurtik -4 milioi litro Altsasun eta gainontzekoa beste herrietan-, eta udan 8 milioi litrora heltzen gara, udan ur gehiago edaten delako, igerilekuak martxan daudelako eta abar.  Egunero 6 milioi litro. Askotxo al da?Faktore asko kontuan izan zehar dira: zenbat bizilagun gauden, zenbat industria dugun eta beste hainbat. Urdalurrek kontsumo maila honi eusteko eta Sakana osoa hornitzeko ez du arazorik, ura badago. Beste kontu bat da ur gutxiago kontsumitzeko kontzientzia bulkatu behar den ala ez. Urdalurren edo Urritzan arazoren bat badago berehala duzue horren berri?Bai. Estazioetan uraren kalitatearen inguruko parametro batzuk ezarrita daude eta horiek aldatzerakoan edo arazoren bat sortzen denean estazio plantetako makineriak automatikoki mezu bat bidaltzen du gure telefono mugikorretara. Bestalde, argi mozketak daudenean plantak gelditu egiten dira. Mankomunitateak generadore bat erosi nahi du, argia joaten bada argi indarra izaten jarraitzeko. KEXUAKBatzutan kexuak entzun dira, esaterako Altsasun, ura turbioa etortzen ote den...Igual izango zen lehen aipatu dugun garai hartan. Gero kontuan hartu behar da beste gauza bat. Igual herrian aberiak daude eta ura moztu egiten da, eta gero ematerakoan turbietatea ateratzen da. Urdalurko planta honetatik Altsasura ez da turbietaterik atera aspalditik. Uneoro egiten ditugu neurketak, ikusten dugu ura nola ateratzen den eta ez dago arazorik, hemen daude datuak. Kexuak egoten dira batzuetan, baina apenas. Gehienetan jendeak ez du gaia ezagutzen eta horrelakoetan hitz egitea erraza da. Jakin behar da zergatik egiten den gauza bat eta zergatik ez. UR FALTA AL DUGU SAKANAN?Ur faltaren arazorik al dugu Sakanan?Urdalurrek Lakuntzaraino hornitzen du eta ez dago inolako problemarik. Arazoak Arakil eta Irurtzun aldean daude. Han ura tratatzeko beste planta bat dugu Urritzan, Iribastik etortzen diren urak garbitzen ditugu. Eta han ura ez dago soberan, udan juxtu samar ibiltzen gara. Soluzioa Urdalurko ura Arakileraino luzatzea litzateke? Mankomunitatearen asmoa hori da, ezta?Gustatuko litzaiguke, baina erabaki horiek diru laguntzen menpe daude; politika kontua da, ea Nafarroako Gobernua ados dagoen Urdalurko hodia haraino tiratzeko. Baina denborarekin Urdalurko ura Irurtzuneraino heldu beharko da, argi dago. Urdalur urtegia kapaza al da Sakana guztia hornitzeko?Bai, arazorik gabe. Urarekin ez dago problemarik ez orain ez hemendik urte askotara. Berehala bete egiten den urtegia da; txikia da baina arro handia dauka. ETORKIZUNA ETA EGINDAKO INBERTSIOAKUra behar bezala tratatzeko Sakanako herri guztiak Urdalurtik hornitzea garrantzitsua ikusten duzue?Lehen ura tratatzea ia ezinezkoa zen, Uraren Organoan altan zeuden herriak lehenik eta behin bere iturburuetatik hornitzen zirelako eta ur hori bukatzerakoan Urdalurrera konektatzen zirelako. Horrela ura ongi tratatzea ia ezinezkoa zen. Orain herri gehienek Urdalurretik hartzen dute kontsumitzen duten ur guztia. Guretako erraxago da hemendik prozesu guztia modu egokian kontrolatzea, iturburuetatik etortzen den ura ezin baita filtratu, soilik kloroa bota dakioke. Kalitatearen kontrola askoz hobea da orain. Mankomunitatean inbertsio handiak egin dira uraren arloan...Urdalur eta Urritzako tratamendu plantak, herriko depositoetako lanak, dauden behar eta arazoen arabera urtero egiten diren hobekuntzak... lan asko egin dira eta etorkizunean ere egin beharko dira. Pixkanaka hobetzen goaz, pausuz-pausu. Zerbitzua nolakoa izan behar den argi dugu, eta hori lortzeko lanean gaude. Baina badakizu, aurrekontu bat dago, lanetarako Nafarroako Gobernuak diru laguntzak ematea onartu behar du.