Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa elkarlanaren fruitu dela azpimarratu zuten asteleheneko aurkezpenean Aizpeako kide Blanca Ilundainek, Bierrik elkarteko Garbiñe Petriatik eta Irurtzungo liburuzain Elvira Jimeno. Izan ere, hura garatzeko Irurtzungo Aizpea euskara taldea, Pikuxar euskal txokoa, Bierrik elkartea eta Altsasuko Kima euskara taldea batu dira. Egitasmoa Irurtzun eta Altsasu herrietan gauzatuko da, aipatu erakundeen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Sakanan ez ezik, egitasmoa Euskal Herriko beste 12 herritan ere garatuko da Euskara Elkarteen Topagunearen bidez. Ehun liburu aukeranEgitasmoaren funtzionamendua sinplea da: Irurtzun eta Altsasuko liburutegietan, euskarazko 100 liburu egongo dira aukeran, kanpainarako propio jarritako apalategi batean. Liburu horietatik 90 berdinak izango dira lehen aipatu 14 herrietan. Horien aukeraketa Patxi Zubizarreta idazleak egin du, hainbat irizpideren arabera (adin-tarte guztientzako liburuak egotea, genero literario ezberdinak, genero ikuspegia, nobedadeak eta klasikoak...).Baina Patxi Zubizarretak aukeratutako lanez gain, 100 liburuen zerrenda osatzeko 10 lan falta dira. Horiek Sakanan egitasmoa bultzatzen duten taldeek aukeratu ditugu. Sakanan aukeratutako 10 lanak ibarreko idazleenak dira edo bertako gertakari edo lekuei egiten diete erreferentzia.Esan bezala, udal liburutegian apal batean bilduak izanen dira 100 liburu horiek. Haien ondoan, gainera, ordenagailu bat izanen da. Ordenagailuan Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmorako sortu den webgunea izanen da ikusgai, www.topagunea.org/irakurri. Web orriak liburu guztien inguruko informazioa jasotzen du, besteak beste, sinopsia, egileen biografia eta kritikak. Irakurle bakoitzak bere iritzia uzteko aukera ere izanen du.Gozatu eta oparituEgitasmoan parte hartu nahi dutenek udal liburutegira joan, ehun liburu horietako bat aukeratu, maileguan hartu eta irakurtzeko aukera izanen dute. Liburua itzulitakoan, liburuaren inguruko iritzia emateko fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa betetakoan, irakurleak deskontu txartela jasoko du liburua besteren bati oparitzeko.Txartel horrekin, irakurri berri duen liburua %25eko merkeago erosi ahal izango da egitasmoan parte hartzen duten liburu dendetan. Euskara Elkarteko kideek, gainera, are beherapen handiagoa izanen dute (beste %25). Liburua erositakoan, oparitu nahi zaion lagunaren helbidea eman. Izan ere, liburua, oparia, lagunari euskara elkarteetako kideek eramanen diote. Nahi izanez gero, liburu dendan lagunarendako postal bat ere idatz daiteke. liburuarekin batera emanen zaio lagunari.Helburua Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi dugu: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi dugu parte hartzen dugun euskara taldeek, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.Bide batez, bestelako helburuak ere lortu nahi dira: batetik, Euskara Elkarteetako bazkide/partaide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea. Bestetik, era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea. Eta, azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.Aurkezpenean Blancak eta Garbiñek azpimarratu zuten "euskara elkarte/taldeon helburua euskararen erabilera sustatzea" dela. Horretarako, "hainbat esparru lantzen" dituztela gogorarazi zuten, esaterako haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea, sentiberatzea... Biek ere azpimarratu zutenez "euskara elkarteko bazkide eginez esparru ezberdinetan euskararen erabilera bultzatzeaz gain, horrelako ekimenetan eta antzekoetan abantailak ere izan daitezke".Bi hilabeteIrakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa astelehenean Liburuaren Nazioarteko Egunean abiatu zen eta garagarrilaren 23ra bitartean luzatuko da. Izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.Egitasmoa berria bada ere, aipatu beharra dago aurreko urteetan Azkoitia, Ordiziako eta Basauriko elkarteek antzeko esperientziak antolatu dituztela eta arrakastatsuak izan direla. Sakanan martxan jarri den egitasmoa esperientzia horietan oinarritu da. Ibarrean aipatutako euskalgintzako erakunde horietaz gain honakoek parte hartu dute: Irurtzunen, liburutegi publikoa, Elustondo estankoa eta Martxueta liburu denda eta Altsasun, Liburutegi publikoa, Arkatz, Koskobilo eta Urteaga liburu dendak.Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoko liburu zerrenda 2 eta 6 bitartean:AÑORGA Pello, Bide magikoa, Aizkorri, 2000 (5,75€)ARRATIBEL Joxe, Txomin ipurdi, Erein, 2001 (10,50€)HANS de, Beer, Edur airez aire, Alberdania, 2006 (11,90€)ETXANIZ Xabier, Musu lapurra, Aizkorri, 2001 (5,75€)HAHN Cyril, Hiru txerrikumeak, Ibaizabal, 2006 (14,50€)OLASO Xabier, Pupuan trapua, Pamiela, 2004 (7,80€)ORMAZABAL Joxan, Hiztegi jolastia, Elkar, 2002 (7,75€)RUIZ Ruben, Nora joan da argia?, Aizkorri, 2006 (5,75€)VAN GENECHTEN Guido, Maitagarria zarelako, Ibaizabal, 2003 (18,10€)VENTURA Antonio, Bi otso zuri, Ibaizabal, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) (12,60€)6 eta 10 bitartean: ARRIETA Yolanda, Groau, Aizkorri, 2004 (6,75€)ASKOREN ARTEAN, Urrezko giltza, Erein, 2005 (39,50€)CALLEJA Seve, Nire urtebetetzea zuretzat opari, Desclée, 2002 (Itz. J. Suarez) (5€)ETXANIZ Xabier, Geure ipuinak, Pamiela, 2000 (23,50€)IGERABIDE Juan Kruz, Gorputz osorako poemak, Aizkorri, 2005 (6,50€)RAMOS Goio, Izeko Mirenek lagun berria du, Ibaizabal, 2006 (8,90€)SANTISTEBAN Karlos, Hamsterra eta gansterra, Giltza, 2003 (6,60€)SUAREZ Jon, Ortzadarraren kantua, Aizkorri, 1999 (6,50€)TXILIKU, Horazio eta jaguarra, Elkar, 2002 (8,15€)ZUBELDIA Iñaki, Ama, Giltza, 2005 (6,80€)10 eta 12 bitartean: ARANA Aitor, Irunberriko sorginak, Txalaparta, 2004 (10€)DURAN David, Nahiago nuke mutila banintz, Erein, 1999 (Itz. G. Markuleta) (12,10€)GOENAGA Aizpea, Antzezten... teketen, ten, Erein, 2006 (15,80€)LANDA Mariasun, Romeo, Julieta eta saguak, SM, 1994 (6,70€)PENNAC Daniel, Otsoaren begia, Ibaizabal, 1988 (Itz. S. Barruetabeña) (9,80€)ROZAS Ixiar, Yako, Erein, 2001 (8,30€)TABERNA Mikel, Ibaiak nahi duen tokiraino, Pamiela, 2006 (8,50€)URIBE Kirmen, Garmendia eta zaldun beltza, Elkar, 2003 (10€)VALVERDE Mikel, Gansterren ihesi, SM, 2001 (8,20€)ZALDUA Iban, Kea ur gainean, Elkar, Donostia, 2002 (7,20€)12 eta 16 bitartean: EGAÑA Arrate, Kixmi elurpean, Elkar, 2005 (11,60€)ELORZA Igor, Margolana, Alfaguara-Zubia, 1995 (7,90€)GAVALDA Anna, 35 kilo esperantza, Alberdania, 2004 (11,50€)ITURRALDE Josemari, Kaliforniako neskak, Ibaizabal, 2000 (9,80€)KAZABON Antton, Erotik, Aizkorri, 2005 (7,95€)LOPEZ Manu, Gogoa lege, SM, 2005 (6,95€)MEABE Miren Agur, Itsaslabarreko etxea, Aizkorri, 2001 (7,95€)MORILLO Fernando, Sexu egunsentiak, Elkar, 2000 (8,35€)OSORO Jaione, Jara, Alfaguara-Zubia, 2001 (7,20€)URKIXO Joanes, Gerlari zuria, Elkar, 2001 (13,70€)16 eta 18 bitartean: ARRETXE Jon, Oroituz, Elkar, 1998 (19,85€)GALLEGO Patxi, Pololoak, poxpoliñen lurriña, Elkar, 2004 (16€)CHAREF Mehdi, Arkimederen harem-eko te hura, Desclée, 1995 (Itz. G. Markuleta) (7,16€)LANDA Mariasun, Krokodilo bat ohe azpian, Alberdania, 2002 (6,50€)SAIZARBITORIA Ramon, Kandinskyren tradizioa, Erein, 2003 (8,50€)SALEEM Hiner, Nire aitaren fusila, Alberdania, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) (15€)TAYLOR Kressman, Ezezaguna helbide honetan, Erein, 2001 (Itz. R. Etxezarreta) (9€)TRILLO Carlos & SCARPA Laura, Gazte kontuak-Bihotz ergelak, J.F. Sauré, 2000 (Itz. P. Diez de Ulzurrun) (13,22€)ZABALA Juan Luis, Galdu arte, Susa, 1996 (12,02€)ZWEIG Stefan, Emakume ezezagun baten gutuna, Igela, 2005 (Itz. E. Matauko) (6€)18 urtetik aurrera: ARANZABAL Joxe, Medikuak esan dit minbizia dudala, Elkar, 2003 (11,90€)ARISTI Pako, Libreta horiko poemak, Susa, 2003 (11€)ARRATIBEL Joxe, Kontu zaharrak, Erein, 1995 (18,20€)ATXAGA Bernardo, Groenlandiako lezioa, Erein, 1999 (18€)BORDA Itxaro, Hiruko, Alberdania, 2004 (13€)CANO Harkaitz, Neguko zirkua, Susa, 2005 (15€)CILLERO Jabi, Ero hiria, Alberdania, 2006 (14,20€)EPALTZA Aingeru, Tigre ehizan, Elkar, 1996 (10,40€)ETXEBERRIA Hasier, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan, Alberdania, 2002 (18€)GABIRIA Julen, Han goitik itsasoa ikusten da, Elkar, 2003 (16€)GARCIA Miriam, Eman izar bat, Desnivel, 2006 (Itz. R. Epelde) (12€)HADDON Mark, Txakurrari gauean gertatutako istripu txikia, Igela, 2006 (Itz. X.Olarra) (12€)IGERABIDE Juan Kruz, Hauts bihurtu zineten, Alberdania, 2005 (17,50€) IRIGOIEN Joan Mari, Ipuin batean bezala, Elkar, 2002 (17,10€)ITURBE Arantxa, Ai, ama, Alberdania, 1999 (8,50€)ITURRALDE Joxemari, Hyde Park-eko hizlaria, Pamiela, 2006 (19,95€)IZAGIRRE Koldo, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Elkar, 1999 (17,75€)JIMENEZ Edorta, Koioteren arrastoa, Susa, 2006 (14€)JUARISTI Felipe, Galderen geografia, Alberdania, 1997 (8€)LAMARCA Iñigo, Gay nauzu, Alberdania, 1999 (8,50€)LINAZASORO Karlos, Isiltasunaren adabakiak, Pamiela, 2003 (12,40€)LERTXUNDI Anjel, Ihes betea, Alberdania, 2006 (19,50€)LETE Xabier, Abestitzak eta poema kantatuak, Elkar, 2006 (17€)MARKULETA Gerardo, Batak ez du bestea kentzen, Alberdania, 2003 (11€)MEABE Miren Agur, Azalaren kodea, Susa, 2000 (9,02€)MENDIGUREN Xabier, Errautsen distira, Elkar, 2002 (12,10€)MONTOIA Xabier, Denboraren izerdia, Elkar, 2003 (15,75€)MUJIKA Inazio, Gerezi denbora, Alberdania,1999 (12€)MUÑOZ Jokin, Bizia lo, Alberdania, Irun, 2003 (11,50€)OÑEDERRA Lurdes, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999 (14,30€)RODRIGUEZ Eider, Eta handik gutxira gaur, Susa, 2004 (12,50€)SAIZARBITORIA Ramon, Bihotz bi, Erein, 1996 (18,15€)SARRIONANDIA Joseba, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 2006 (18,05€)SARRIONANDIA Joseba, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997 (15,50€)URIBE Kirmen, Bitartean, heldu eskutik, Susa, 2003 (9,02€)URKIZA Ana, Zortzi unibertso, zortzi idazle, Alberdania, 2006 (26,50€)XAMAR, Orhipean, Pamiela, 2001 (23,50€)ZABALA Pello, Zeruan zer berri, Alberdania, 2006 (13,50€)ZALDUA Iban, Etorkizuna, Alberdania, 2005 (12,50€)ZURUTUZA Imanol, Errautsera arteko sugarra, Elkar, 2002 (14,65€)Sakanan aukeratutako 10 liburuak " MARIA MARKOTEGI: Izarratu, Txalaparta, 1998 (5,71€)" JUANJO OLASAGARRE: Ezinezko maletak, Susa, 2004, (14€)KIMA ALTSASUKO EUSKARA TALDEA: Joxe Iriarte Bertsolaria eta bere garaiko Altsasu, KIMA euskara taldea, (12,00€)" JON ARRETXE: Ostegunak, Elkar, (11,10€)" CASTILLO SUAREZ: Mugarri estaliak, Susa, (9,02€)" JOSE LUIS ERDOZIA Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua/BIERRIK elkartea, 2003, (7,00€)· Basogintza Sakanan, Nafarroako Gobernua, 2005, (13 €)" ALBERTO BARANDIARAN: Mundu txikia, Susa, 2005, (12€)" J. MARI SATRUSTEGI: Mattin Mottela, Sakanako ipuinak, Ibaizabal, 1997, (11,40€)" BERNARDO ATXAGA: Sara izeneko gizona, Pamiela, 1996, (9,55€)