Mugarri Estaliak

Guaixe 2007ko maiatzaren 3a

 Lagunak, etxekoak, ezagunak eta handik pasatzen den baten bat. Guztiak bilduko dira gaur arratsaldean Iortia kultu gunean, estalitako mugarriak agerira aterako ote diren jakin-minez. Ahots bik gorpuztuko dituzte poemak, banan-banan, eta, aldi berean, pentagrama eta pintzel jantziz ageriko zaizkigu poemak. Hamarrak. HirukiaAgeriko mugarririk ez duen parajea, Beriain mendia. Edo bera da mugarria? Bada, Beriainen osatu zen hirukia. Bi lagun. Aspaldi ikusi gabeko bi lagun, mendian elkartu zirenak. Aspaldi elkar ikusi ez dutenek ohi dutenez, elkarren berri jakin nahi. Goiza edo arratsa zen, ez dute gogoan. Eta berdin dio. Elkarren berri izan zuten. Bizibideak. Bizipenak. Adierazpideak: pintura batek, musika besteak. Elkarren berri. Batek: Arbizuko poeta? Bere poemak, nire musikaz. Besteak: Altsasuko poeta? Bere poemak, nire koadrotan! Aurrenak: poemek eta koadroek musikarik nahi? Itxi da hirukia. Borobildu da proiektua, Beriainen, Mugarri estaliak: hitza, irudia eta musika. AurretikSusa argitaletxeak inprimatu du 2000ko urrian Mugarri Estaliak, Castillo Suarezen estreinakoa. Poesia orriak altsasuarraren ezagun, lagun, etxekoen eskutan. Koldoren eskutan, esaterako. Irakurri. Irakurtzen eta irakurritakoari bueltak ematen hasi eta ideia batzuk sortu zitzaizkion. Margolariak bere baitan: hemen bada proiektu bat. Poeta, lagun, hau bururatu zait. Zer iruditzen? Ados. Las Vegasen, tabernan, kafetera, botilak, kikarak, zerbitzaria eta bezeroak lekuko, margolaria eta poeta, bildurik. Liburuan, poema bila, tabernan. Irudi bat eman dezaketen poemen bila, Las Vegasen. 10 poema, guztira. Musika Beriaindik etorriko zen. Baina, bat-batean, etena. Basurdea! Basurdea? Zer ari da basurdea poesia, pintura eta musika artean? Oink, oink, oinknez, oink, oink, oinknez, ibiliko daaa. Oink, oink, oinknez, oink, oink, oinez, ibiliko daaa. Basurdeak hitz-etena, pintura-etena eta musika-etena ekarri zituen proiektura. Hark ere bazuen artistatik zerbait. Joan zen, baina, udazkeneko egun eguzkitsu batez. Mugarriak estaliak zeuden oraindik. Hitzek irudia eta musika falta zituzten oraindik. SormenaHitz gehiago, poesia gehiago, baziren baina oinarria Susa Argitalpenetik 2000.ean ateratakoak ziren. Hamar. Oinarria eta lehengaia testuak. Emaitza: musika eta pintura. Musikariak hasieratik zuen garbi: sortze garaian ez dut interferentziarik nahi! Debekatuta duzu margolariaren koadro bat bera ere ikustea. Gogoei eutsi beharko diezu! Zu zurera. Musika egitera. Interferentziarik gabe. Testua oinarri. Zerbait dioten testuak lehengai.Eta sortu ziren gitarra-doinuak: new age, ukitu garaikideekin, une jakinetan akorde edo armonia jazzeroak dituztenak. Sortzaileak, guztiok bezala, bere arrasto propioa utzi du lanean, sormen-lanean: bere eraginak, bere influentziak, berak sortutako akordeak eta bestelakoak. Noten jostunak pentagramazko 10 jantzi sortu ditu olerkiendako. Jantzien aurkezpenean jostunak laguntzaile sorpresa izanen du aldean. Margolariak, aurretik, prosaz margotuak zituen oihalak. Prosaz, baina ez poesiaz. Ez mugarri estaliez. Poemak margolariaren baitan marka utzi dute: potenteak dira, bukaera fuertea dute... Koadroak hala dira, potenteak. Espresionismo hutsa. Idazleari kuriosoa suertatu zaio pintzelak batzuetan testuaz egiten zuen interpretazioa. Lumak gauza bat, pintzelak bestea. Biek bista ona eta biek gauza ezberdina interpretatu. Idazlearendako kuriosoa izan da hori. Poetak: ezin da poema destripatu. Ezin da den-dena azaldu. Neurri batean zerbait argitu, bai. Idazlearenak eta irakurlearenak dira obrak. Proiektuan denak izan gara sortzaileak.Idazleak berak bere testuak beste baten ahotsean entzun ditu. Agresiboak iruditu zaizkio bere lanak, zuzenak. Askatasuna. Testuen jantziak egiterakoan askatasun osoa izan dute beste egileek. Diziplinartekotasuna Musika-PoesiaBigarren aldia da. Oso gustukoa dut. Musika bai. Baina hitzik ez. Hor dauzkat nire betiko tiraderan sartuta, estaliak. Sekula ez dira ateratzen nik idatzitako historiak. Besteen testuekin, hatzak gitarran joaten zaizkit... Burua hasten zait... Gustuko izan behar. Nireekin ez naiz ausartzen. Poesia-MusikaEz dakit. Tokatu zait nire poemak musikarekin eskaintzea, edo irakurtzea. Baina inoiz ere ez espresuki poema bati egindako musikarekin. Hori da azpimarratu behar dena kasu honetan. Poesia-PinturaEz nuke jakingo zer esan. Nik uste izpiritua, bai, jaso duela. Agresibitate hori, kontraste horiek jaso ditu. Koadroek bere bidea egiten dute. Lotura dute, baina... Pintura-PoesiaGogorra egin zait hasiera batean. Hartzen duzu dinamika bat eta gero arinago ibiltzen zara. Baina kostatu zait. Margotzean, askatasun guztia izan arren, beti duzu harlauza bat: ongi interpretatu ote dut? Azkenean horrekin eten egin nuen. Nik ikusten dudana, hori adierazi behar dut. Poetak, igual beste modu batez ikusten du, baina nik horrela adierazi dut. Musika-PinturaNiretako oso polita izan da estudiora joan eta esan: koadro hori halako olerki da, ez? Berak: bai! Bera pozik eta ni ere. Hori lauzpabostetan gertatu zaigu. Batekin borroka bat izan dugu. Zeren nik, musika egin da gero joan nintzenean koadro hori ikustera, lur jota gelditu nintzen. Ez da posible! Musikak eta koadroak ez zuten loturarik. Koldori azaldu nion. Musika aldatu nuen. Aldatu egin nuen koadroa. Ez berak esan zidalako, baizik eta ni koadro harekin pozik ez nintzelako gelditu. Ez nuen ikusten poemak adierazten zuena eta azkenean berak esandakoarekin, esan nuen: saiatu behar naiz koadro hori aldatzen. Aldatu eta jatorrizko musikarekin gelditu zen. FiniMugarri estaliak: hitza, irudia eta musika. Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean, mustualdia. Sormen lan hirukoitza gaur. Ondoren 27ra arte, erakusketa. Poema bat, koadro bat, musika bat. Poema bat, koadro bat. Poema bat, koadro bat... Hamarretan errepikatu beharreko ariketa. Poema irakurri. Koadroa begiratu, ikusi. Biak aztertu. Biak hausnartu. Proposatutako jokoan sartu eta burua askatu.  10 poemakEta nire neuronen argindarrarekinzentral elektrikoa eraikiko dutelektrizista on batekzirkuitu egokia egin dezan. Eta deprimitu guztien enbaxadoreizendatuko dut neure buruagomuta gozoen itsasoaz bustitako lurraldeetanbizi direnen eskubideakerrespetatuak izan daitezen. Eta noraezean dabilen marinela izanen naiz,etxera bueltatzen ez dena,behin lurrean egondaberriz itsasoratuko ez dela badakiena. Eta malenkonia eta maitasunezko ekuazioakegiten dituen matematikoarenganaabiatuko naizerantzun guztien galderak ezagutzeko asmoz.----Batzuetan denok izaten dugu gogoazer eginen zenuke nire alde galdetzeko,arratsaldetan maitasun egiaztapenak egitekohurrengo egunean lanera joan aitzinetik. Zenbatetan garaiz heltzen garaberandu heldu nahi dugulako,maitasuna delakoankonfirmazioa behar duen bakarra. Nork ez ditu bide bazterrean utzi lekuko barikbegirada gordinak ustel daitezen,ustez biografiak asmatzeko behar ez direlako,asperdurak ohar koadernotanislarik ez eduki arren(soilik arrasto antzemanezinaketa salneurriaren etiketakatzeko aldean itsatsirik). Sarritan sinpleegiak direlakonahi genituzke erantzun konplexuak,deskodetze prozesuarekinzer egin ez dakigula.----Zer axola dunon bizi garen,toki guztietanerosketa kronikoakegin baditzakegu;erosketa duinak,gure soldataren mugakhautsi gabe.Gure bizitzakontatzeko modukoa ez bada,eguraldia badaaldatu nahi genukeengauza bakarra,zer axola duteburuan eginen nizkizukeenferekek...Baina, non duzu burua?----Egin ezazu behar duzunaduintasunez bada;pentsa ezazu nahi duzuna,ni zure alde egongo naizela betigure ametsak lili kolorekoak direlabadakidalako aspaldi.Eta astero-astero40 minutuz begiratuko ditutzure begi urdinakkristal baten atzean.Eta ulertzen ez badut eremaiteko zaitutbetiko.----Poztuko nintzatekenegar egin duzula jakitean.Gustatuko litzaidakezure malkoak ikusteamasailetatik behera irristatuz.Bakarrik zaudela ikusteanmespretxuzko begirada bota nahiko nizuke,nire gorroto guztia islatuko lukeenbegirada sarkorra. Nik beste sufritzea nahi dutnik beste maite ez nauzulako.---- TeoriakTeoria adulteratuakMilitanteakMilitante teorikoakUtopiakUtopia politikoakMugakMuga artifizialak----Normalitatea Belfasteko kaleetanEmakumeak autobusaren zainBatzuek leihotik begiratzen dute arretazOrdenagailuan idatzi eleak ez dira poesiaPoesia hormetan idatzita dagoAndreok ez dira konturatzen ordeaHaiek ez dakite Bobby Sands poeta zelaNik «Zaharra zara Bilbo» kantatzen dut nire kolkorakoBa al dakite non dagoen Basque Country?Bilbo bai jakinaBilbon Guggenheim Museoa dago.----Zu zaragezurra esateko tentaldia,babesik gabe geratzearen beldurrak eragin duennortasun interesgarria erakusteko saiakera.Zu dira eta ez nifamilia tradizional itogarriak,besteen istorioen asmatzaileak,istorio propioen ikasleak,aldaketarik gabeko istorio salgarriak finean. Zu zara ni,baina ez duzu nahi.----Zuk, adibidez.Ordu atzeratuakgordetzen zenituen sobera ereegur gogorreko kaxa bateanodol ilunez estalirik. Ez baitu odolak gauza oro estaltzen.Ez baitu odolak jende guztia asaldatzen.---Bonba bat daukat ene bihotzeaneta segituan eztanda egingo du.Ez zaitez badaezpada ondoan jarbihotz puskaren batek harrapatuko zaitu bestelaeta nire seguruak ez ditu horrelakoak ordaintzen.Autogupidaz betetako emakume bakartiakez gara oso osasuntsuak;are gehiago, gure gaitza kutsakorra da eta,halabeharrezkoa denez bizitzea,pena litzateke zuk nire eritasuna harrapatuko bazenu,oraindik txertorik ez baita aurkitu horretarako.