Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Laugarren urtez ospatuko da ibarraren eguna. Sakandarren eguna bailarako herrien, sakandarren eta ibarreko taldeen arteko topagunea izateko nahiarekin sortu zen. Sakanaren identitatea indartu eta ibar sentimendua sortu nahi du. Ez hori bakarrik, herrien arteko harremanak sustatu nahi ditu. Baita euskara eta kultura ere. Guztia sakandarrek elkarrekin egun polita pasa dezaten.Sakandarren eguneko 4. edizioan ospakizuna, atzera ere, ibarraren erdi aldera itzultzen da. Izan ere, antolatzaileen asmoa da ospakizuna urtero bailarako ibar batetik bestera mugitzea. Hala, Arbizun hasi zen, ondoren Arakil Uhartera jo zuen gero, eta iaz, azkenik, Burundako Urdiain herrian ospatu zen festa. 2007an Lakuntza izanen da, zehazki, plaza, festaren epizentroa. Han izanen dira ekitaldi nagusiak. Eguraldiak lagunduko ez balu, bazkaria pilotalekura aldatuko litzateke. Zer gerta ere, Lakuntzako Udalak plaza estaltzen duen toldoa zabalduko du.Sakandarren egunaren antolaketa hasiera batean euskara taldeen bizkar zegoen, baina pixkanaka elkarteak ere sartu dira. Hala, aurten Irurtzungo Aizpea euskara taldea, Irañetako Euskara Kultur Taldea, Altsasuko Kima euskara taldea, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldeekin batera egunaren antolakuntzan Irurtzungo Pikuxar euskal txokoa eta Iturmendiko Aitzkozar elkartea aritu dira. Ibarreko taldeen inplikaziorik gabe ezin izanen zen Sakandarren eguna aurrera atera. Horregatik, aurten ere, antolatzaileek ibarreko taldeen prestutasuna eskertu dute.Egitarauan adin guztiendako ekitaldiak opatu daitezke, baita urtetik urtera errepikatzen direnak ere. Hala, herriz herriko kanporaketak jokatu ondoren, Sakanako mus txapelketaren finala jokatuko da. Bazkal aurretik Sakanako elkarteen arteko makailu lehiaketa jokatuko da. Horretaz gain, aizkora eta harri jasotze eskolan parte hartzen duten taldeen emanaldia ere nabarmentzekoa da. Goizeko dianak, Sakanako trikitilarien saioa eguerdi-arrats partean, Haize Berriak bandarena eta gaueko kontzertuek soinu banda jarriko diote Sakanako ospakizunari. Omenduak Urtero moduan Sakandarren Egunak bi sari banatuko ditu, 12:30ean izanen da. 2007ko sakandarraren saria antolakuntzak aurten elkarte bati ematea erabaki du, Altsasuko Feministei. Emakumeen eskubideen alde 30 urte lanean daraman taldeari aitortza publikoa egitea erabaki du antolakuntzak. Miren Ustarroz uhartearraren diseinuetako saria jasoko dute feminista altsasuarrek.Aurtengo martxoaren 2ko Guaixen, taldeko kide Gurutze Arregi Mujikak eta Blanki Torres Iglesiasek taldearen ibilbidearen berri eta landu dituzten esparruen berri eman zuten. Cofesa aldarrikatzen hasi zirela gogoratu zuten eta hura lortzeko ibilitako bide luzea azpimarratu zuten eta, aldi berean, egun haren ondorengo den Izargik bizi duen egoerarekin atsekabetuta agertu ziren. Emakumeek lanerako zuten eskubidea aldarrikatzetik soldata bera eskatzera nola pasa ziren, ospakizunetan emakumeen paperaren aldaketa, tratu txarrak, dependentzia lege "eskasa" eta beste aipatu zituzten elkarrizketa hartan. Egun abortuaren legea aldatzeko ahaleginak egiten ari direla ere aipatu zuten martxo hasieran.Urteko sakandarraz gain, Urrezko Aitzurra saria ere emanen da. Herrigintzan (herriko taldeetan, elkarteetan, festetan...) lanean dabiltzan pertsonak, "herria jorratzen" dabiltzanak omentzeko sortutako saria aurten Edor Zubeldia musikari lakuntzarrak jasoko du eta hala egiten duen lan handia eskertu nahi zaio.Bai Euskarari konpromisoen argazki muralaSakanako Bai Euskarari ekimenak sakandarrek euskararen alde konpromisoa adierazteko eskatu du eta larunbatean, Sakandarren Egunean, Lakuntzan horretarako bidea emanen du. Bai Euskararik stand bat jarriko du ibar mailako ospakizunean. Gune horretan Bai Euskarari akordioari eta ziurtagiriari buruzko informazioa emanen du Bai Euskararik.Horrekin batera, sakandarrek euskararen aldeko konpromisoa adierazteko modua izanen dugu. Koldo Arnantzen tailerreko eta Lakuntzako eskolako ikasleek margotutako mural bat atzean dugula, argazkia ateratzeko aukera izanen dugu. Argazki hura momentuan inprimatuko da. Argazkiaren azpian zati zuri bat geldituko da eta han, bakoitzak euskararekin hartuko duen konpromisoa idatziko du. Argazki guztiak eta jasotako konpromiso guztiak, ondoren, Bai Euskarariren gunean ikusgai izanen dira. Argazkia atera nahi duenak 11:00etatik 14:30era bitartean izanen du horretarako aukera Bai Euskararik jarriko duen standean.Ke seinaleakLarunbatean ke dorreek Sakana puntatik puntara, Ziorditik Urritzolara, zeharkatu zuten eta hala Sakandarren eguna iragarri nahi izan zen. Ke dorreak garai batean Sakanako zaintza sistemaren zati ziren. Toki garaietan, bista ona zuten tokietan gaztelu eta zaintza guneak zeuden, eta larrialdi egoeretan (lapurretak, Gaztelaren erasoak eta abar) ke bidezko mezuak bidaltzen ziren Sakanako punta batetik bestera, deszifratzeko nahiko konplexuak ziren kodeak. Horretaz gain, kanpai hotsak erabiltzen ziren mezuak bidaltzeko.Larunbatean, 20:00ak aldera, ke dorreak 9 puntutan piztu ziren: Ziordian, udal biltegian; Olazti-Altsasun, Iruritan; Etxarrin, herrian; Arbizun, Kaxarnan; Unanun-Uharten, Gaztelun edo Aranburun; Unanun, Gazteluko bargan; Ihabarren, Garrizen; Etxeberrin, Aixitan eta Urritzolan, Gaztelun.KantaSakandarren Eguneko berritasunetako bat kantua da. Aurreko egunetan han eta hemen entzuteko aukera izan da Juanpa Agirrek eta Lur Larrazak kantatzen duten doinua. Funky ikutuko musika DJ Aiertek egin du. Sakandarren eguna heldu dela argi asko utzi du doinuak.Egitaraua10:00etan Suziria Sakandarren egunari agur egiteko. Ondoren, dianak gaitari eta txistulariekin.10:00etatik aurrera Sakanako IV. Azoka: artisauak, jaki ekologikoak, ogi integralak... 10:30ean Sakanako elkarteen arteko bakailao lehiaketa.11:00etan Potxin eta Patxin pailazoak umeendako.11:00etatik 14:30era Bai Euskarari konpromisoen argazki murala.11:30ean Haurren arteko Herri Kirolak.12:00etan Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa.12:30ean 2007ko sakandarrari omenaldia eta 2007ko Urrezko Aitzurra. Txalaparta, bertsoak, aurreskua, Lakuntzako Pertza dantza, Elai Alai dantza taldea.13:30ean Bakailao lehiaketaren sariketa.15:00etan Herri-bazkaria Lakuntzako plazan.16:30ean Bazkalondoan bertsolariak, euskal kantak eta erromeria Sakanako Trikitilariekin.16:30ean Sakanako Mus Txapelketa Finala, Bai Euskarari hiztegitxoarekin.18:00etan Aizkora apustua.19:00etan Harri jasotze erakustaldia.19:30ean Euskararen aldeko kalejira Mugimenduan Batu-rekin.20:00etan Auzatea plazan.20:00etatik 21:00etara Sakanako Haize Berriak Banda plazan.23:30etik aurrera kontzertu gaupasa: La Betty TravanHesianEgurreGaupasa Bertxo DJrekinJai busaLakuntzara joan etorria gau partean lasai asko egin nahi duenak Jaibusa erabiltzeko aukera izanen du.