Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zer da esklerosis anizkoitza?Muinean sortzen den alterazio neurologiko bat. Zuntzetan plaka batzuk sortzen dira eta honen eraginez, informazio transmisioa blokeatu egiten da. Diagnostikatzeko oso zaila izaten da eta gaixoek han hemenka ibili behar dute dutena jakin arte. Sintomak kontutan hartzen dituzte baina erabat ziurtatzeko punzio lunbarra egin behar da. Pertsona bakoitzari leku batean eragiten dio eta horregatik izaten da diagnostikatzeko hain zaila.Nola eragiten du gaixotasun honek pertsonarengan?Esan bezala, pertsona bakoitzari ezberdin eragiten dio esklersosis anizkoitzak. Batzuei alde bat geratu egiten zaie, beste batzuek berriz gerritik behera mugikortasuna galtzen dute, buruan eragiten dienak ere badira eta horren ondorioz zorabioak izaten dituzte. Oso ohikoa izaten da adibidez, gauzak bikoiztuta ikustea edo oreka galtzea. Indarra eta oreka galtzen dutenez, kordinazio arazoak izaten dituzte gehienek eta errehabilitazioaren bidez hori hobetzen saiatzen gara.Minak izatea ez da oso ohikoa baina tentsioarengatik sortutakoak izaten dituzte noizean behin. Zein izaten da gaixotasunaren bilakaera?Estatistikek esaten dutenez, gaixotasuna gehienbat 20-40 urte tarteko emakumeengan agertzen da.Kontuan hartu behar dugu endekapenezko gaixotasuna dela eta, beraz, pixkanaka okertuz joango dira. Agerraldiak izaten dituzte eta hauen eraginez indarra, sentsibilitatea ... pixkanaka galduko dute. Gradu edo maila ezberdinak daude eta okerrago egin ez dezan, tratamendua ondo egitea beharrezkoa da.Zer gomendatzen diezu eskerosis anizkoitza dutenei?Gaixotasun honek ez dauka tratamendurik.Mina dutenean medikazioa hartzen dute eta errehabilitazioa egitea gomendatzen diegu guztiei. Ez dute hobekuntza handirik izaten, tratamendu aringarria delako, baina erlaxatzeko eta oreka mantentzeko teknikak ikasteko oso onak dira saio hauek.Bakoitzak bere gorputza ezagutzean dago gakoa. Batzuk goizetan oso nekatuta egoten dira eta ez dira ohetik altxatzeko gai. Beste batzuk berriz goizetan ongi egoten dira eta arratsaldetan berriz oso nekatuta. Asko ez nekatzea da pertsona hauek lortu behar dutena eta horretarako jakin behar dute zein neurritaraino iritsi ahal diren.Noiz sortu zen ADEMNA elkartea?Ademna elkartea 1995ean sortu zen. Gaixotasun hau zutenak bildu eta elkarte hau sortu zuten. Hasieran lokalik gabe egon ginen baina urtebetera Antsoaingo udalak lokal bat eman zigun. ADEMNA hasiera-hasieratik hainbat jarduera antolatzen hasi zen, gaixotasun hau duen pertsonaren bizi kalitatea hobetzeko eta Esklerosis anizkoitzari diziplina anitzeko ikuspegitik ekiteko helburuarekin. Horregatik, lan talde bat osatu genuen erabiltzaileari tratamendu integrala eskaini ahal izateko. Elkartean gizarte langilea, fisioterapeuta, logopeda eta psikologoa daude eta guztiok elkarlanean aritzen gara. Senideek asko laguntzen dute elkartean. Familiakoek paper oso garrantzitsua daukate gaixoarekiko, etxean haiekin egoten baitira. Bestelako ekintzak antolatzen dituzue?Bai, urtean 4 afari egiten ditugu.Gaixotasun honen eguna ere antolatzen dugu eta egun horietan hitzaldiak eta tailerrak izaten dira gaixo zein familiakoendako.Zure ustez zergatik sortzen dira gaixotasun baten inguruko elkarteak?Osasunbidetik ez da guztiendako zerbitzurik ematen. Gaixo hauek dituzten interes eta beharrak ez dira asetzen eta haiek egoera honi aurre egiteko elkartu eta taldeak sortzen dituzte.Hilabetero kuota bat ordaintzen dute eta diru laguntzak eskatzen dituzte elkarteak aurrera egin ahal izateko.Zergatik ekarri duzue zerbitzu hau Altsasura?Gaixoen ekimena izan da.Orain arte Iruñeraino joan behar zuten ia egunero eta bidaian asko nekatzen ziren. Gure ustez horrelako ahalegina egitea ez du merezi.Gure helburua zerbitzu hau gerturatzea da. Tuteran orain dela urtebete hasi ginen eta Altsasun ere interesa zeukatenez, gure esku zegoen guztia egin genuen. Ni ingurukoa naizenez, astelehen eta asteazkenero etorriko naiz Altsasura. Altsasuko Udala ere oso ondo portatu da eta Aita Barandiaranen egonen gara astean bi egunetan, bertako gimnasioan.Orain beste erronka bat daukagu buruan. Antsoaingo Udalak igerilekuak erabiltzeko aukera eman zigun eta hori ere hemen jartzea izugarria izango litzateke. Baina pixkanaka egin nahi ditugu gauzak. Momentuz 3 pertsona etortzen dira masajeak hartzera eta errehabilitazioa egitera baina aurrerantzean zerbitzua hau handitzea gustatuko litzaiguke.