Berri ona

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Sinopsia:Nekazaritza munduari lotutako Nafarroa kontserbadorean, 1936. urtean, Altzania herria "gorria" da. Hara bidaliko dute Migel apaiz gaztea. Erroman teologia ikasketak bikain egin ditu, Rerum Novarum entziklikari jarraituz arreta berezia jarriz gizarte gaiei. Gotzainaren iritziz herri "errebelderako" apaizik egokiena da. Altzanian ematen duen lehen meza altxamendu faxistaren egun berean egin du. Altzaniako gizon gehienek herria utzi eta Eibarrera jotzen dute, armak hartu eta Errepublika defendatzeko. Altzania berehala altxatuen esku gelditu da eta errepresio basatia ezarri dute bertan. 3 urtetan gurutze sainduaren aldekoek Ebanjelioaren izenean eginen dituzten barrabaskerien lekuko izanen da Migel eta kontraesan asko sortuko zaizkio. Senarra fusilatu dioten maistraren presentziak lasaituko du atsekabetutako apaiza. Migel galtzaileen alde jarriko da eta bere bizitza ere arriskuan izanen da. AktoreakMigel apaiza: Unax UgaldeMargari maistra: Barbara GoenagaAntonino medikua: Guillermo ToledoHugo Carlista: Gorka AginagaldeGotzaina: Joseba ApaolazaFalangisten burua: LoquilloFaustino langilea: Javier MuguruzaBeste aktore batzuk: Patxi Barco, Klara Badiola eta Iñake Irastortza Zuzendaria: Helena Taberna Gidoilariak: Helena Taberna eta Andres MartorellArgazki-zuzendaria: Kalo BerridiArte-zuzendaria: Peio VillalbaZuzendari laguntzailea: Iñaki BerazaProdukzio zuzendaria: Javier ArsuagaJantziteria: Josune LasaMakillajea: Eva AlfonsoMusika: Angel Illarramendi