Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zein izan da zure futbolari ibilbidea?Aspaldi hasi nuen nire kirol ibilbidea da. Altsasuko taldean hasi nintzen jokatzen estreinekoz, gero Osasunara joan nintzen eta bertan 6 urte eman nituen. Geroztik beste talde batzuetan ere izan naiz: Alavesen, Numancian.. Talde hauetan guztietan bi kategoria ezagutu ditut. Alavesen eta Numancian esaterako 2. mailan jokatzen nuen. Osasunan bigarren mailan aritu nintzen eta 1. Mailako taldearekin entrenatzen ere jardun nuen urte bete. Jokatu ez baina haiekin entrenatzen nintzen. Nola gogoratzen dituzu garai haiek?Denetarik pixka bat. Ondo egin nahia zen nire ustez gogorrena; dena ondo egin nahi izana, irabazi nahi izana.. eta halakoak baina orokorrean niretzat ez zen batere gogorra izan.Beraz, gazte zein heldu beti kirolari?Kirola nire bizitza izan da txikitatik. Nire ogibidea ikusi besterik ez dago. IVEFeko ikasketak egin nituen eta egun Futboleko entrenatzaile nazionala naiz. Horregatik bizitza osoa daramat kirolaren munduan. Orain dela bi urte Altsasuko taldearen entrenatzailea izan nintzen baina lan kontuengatik utzi behar izan nuen.Gaur egun Olaztiko kiroldegiko arduraduna naiz eta Altsasuko kirol jardueren koordinatzaile lanetan aritzen naiz. Soinketa eta spining klaseak ematen ditut baita ere..., Hau gutxi balitz...Osasuna beteranoen taldeko atezaina.Nola sortu zen Osasunako beteranoen taldea?Osasunan aritu nintzen 6 urtez eta lagun oso onak egin nituen. Aspaldi genbiltzan ideia honekin eta elkartzen ginen guztietan gai bera ateratzen genuen. Azkenean Vikuñak taldea osatzeari ekin zion. Erabakia hartzea kostatu zitzaidan, oso lanpetuta nenbilelako baina erronka baten moduan hartu nuen. Dagoeneko urte eta erdi daramagu taldean eta partidu dexente jokatu ditugu.Nola laburbilduko zenuke urte eta erdi hau?Esan bezala niretzat erronka bat izan da eta guztiz gaindituta. Jolasten ditugun partidu guztiak onegintzazkoak izaten dira eta hainbat lekutan izan gara. Orain dela 15 egun Zumarragan jokatu genuen Mugikaren hirugarren urteurreneko omenaldian. Erreala, Zumarraga eta Alavesen aurka aritu ginen eta niretzat partidu oso esanguratsua izan zen. Mugika zena nire aspaldiko laguna baitzen.Nondik sortu da Poloniara joatearen ideia?Urban, Osasunako jokalari famatua eta oso maitatua Poloniakoa da. Aspaldi etorri zen Euskal Herrira bizitzera eta egun Iruñean bizi da. Bera ere taldeko jokalaria da eta haren bidez egin dugu guztia. Bere herrialdean kontaktuak egin zituen eta Aita Santuaren II urteurrenaren omenez jokatuko den partidua jokatzera joango gara. Lau taldek hartuko dugu parte: Alemaniako selekzioak, Greziako selekzioak, Poloniako selekzioak eta Osasunak.Ostiralean joan eta astelehenean bueltatuko gara baina tarte horretan bi partidu jokatuko ditugu, larunbatean aurre finala eta igandean finala. Asteburu laburra baina berezia izanen da ez?Bai, hori espero dut. Egia esan berezia bada dagoeneko. Poloniara bidaia bat egitea gustuko duzun zerbait egitera, hau da, futbolean aritzea, ez da egunero suertatzen den kontu bat. Jokalari ospetsuak izanen ditugu gurekin zelaian jolasten, Andoni Goikoetxea, Bustingorri, Ziganda, Urban... eta hori ohore handia da guretzat. Bestalde horrelako selekzio famatuen aurka aritzea ere ohore handiko gauza da.Poloniara ilusio eta gogoz joango naiz. Aukera polita da herrialde hori eta bertako jendea ezagutzeko. Etxeko hirurak joango gara eta nire semea oso futbolaria denez, irrikitan dago. Horrek ere bultzada handia ematen dit.