Zer ikasi duzu?6 urtetan egiten zen ekonomia eta zuzenbidea lizentziatura bikoitza atera zuten eta iazko garagarrilean lizentziatu nintzen. Ondoren doktoratua egiten hasi nintzen. Orain doktoretza tesia prestatzeko lanean nabil eta 4 urte izango direla aurreikusten da. Beraz, 3 urte falta dituzu?Gutxi gorabehera, bai. Honela dago egituratuta: aurreneko urtean doktoratu kurtsoak dira. Hori da nik orain arte egin dudana. Lehen urtean eta bigarrenean ikerketa proiektu batean lan egiten da, tesina bat. Tesia izanen denaren zati bat ikerketa lan modura aurkezten da. Hori bigarren urtean aurkeztu behar da. Zure lana epaituko duen epaitegia duzu orduan. Ongi eginez gero nahikotasun ikertzailea jasotzen duzu. Bestela esanda, epaimahaiak dio: "ikertzen jarraitzeko gaitasuna duzu". Lanean jarraitu eta 4. urtean tesia defendatu behar duzu. Eta zer ikertuko duzun argi duzu?Gaia nahiko garbi dut. Nazioarteko Zuzenbide Publiko departamentuan ari naiz doktoratua egiten. Ekonomia ere ikasi dudanez, ikuspegi bikoitza eman nahi diot gaiari. Baina beti Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegitik. Aurreneko urte honetan gai orokorrak ikasi ditut, diziplinan pixka bat kokatzeko. Kanpo-zorra gaia hartuko dut eta ustelkeriarekin lotu nahiko nuke. Hau da, ustelkeriak kanpo-zorraren gaiari nola eragiten dion aztertu. Horretarako Nazioarteko Harremanak, legeak eta beste ikasi beharko dituzu!Jakina! Kanpo zorraren gaia hainbat ikuspegietatik landu daiteke, ekonomikotik, juridikotik, politikotik, etikotik edo nahi denetik. Ni ikuspegi juridikotik abiatuko naiz, baina ukitu ekonomikoa ere eman nahiko nioke. Hala ere, akaberan, beti beste diziplina batzuk ere ukitu behar dituzu lan osoa egin nahi baduzu. Horretarako oinarriak jartzen ari zaren bitartean campus bat. Nola izan zenuen haren berri?Nafarroako Unibertsitatean ari naiz ikasten, nahiz eta asko mugitu beharra dugun. Unibertsitatean bertan, ikertzaile, irakasle eta doktoretza egiten ari garenok datu base moduko batera sarbidea dugu. Haren bidez, eskaintza, kongresu, beka eta bestelakoen berri jasotzen dugu. Arlo guztietako informazioa jasotzen dugu eta guk interesekoa aukeratu behar dugu. Campus horren 3. edizioaren berri horrela jaso nuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan. Lehenengo aurtengo gaia Afrika delako eta horren barruan kanpo zorrak zer esan handia duelako. Bestela ere, doktoretza egiten hasten zarenean kongresuetara joaten zara. Baina hau oso erakargarria egin zitzaidan aurkezten zuten panoramagatik. Baina eskaera egin beharra zegoen eta ondoren onartua izan. Espero zenuen?Informazioa berandu jaso nuen. Izena emateko epea 15 egun luzatu zuten eta nik hori jaso nuen. Azkar egin nuen. Lana prestatu eta aurkeztu nuen. Ez nekien zein irizpide izanen zuten espainiarrendako 44 plazak banatzeko. Nahiko zaila ikusten nuen. Baina jakinarazi zidatenean asko poztu nintzen. Gainera, lan asko egiten duzunean halakoak bide onetik zoazela erakusten duen errekonozimendua da. Hori ere motibagarria da. Zertan datza campusa?Gaia Afrika da. Diziplina bakoitzak bere lantaldea du: osasuna, ingurumena, ekonomia eta garapena, hezkuntza... Hainbat lantalde daude eta haietan prestatzen ari diren ikerlariek (hala deitzen gaituzte orain) proiektuak aurkezten dituzte. Horiek goizez izanen dira. Aurkezpen horietan zientzia, ekonomia eta kulturako nazioarteko hainbat pertsonalitate eta 14 Nobel saritu presente izanen dira. Aurkezpen bakoitzaren akaberan eztabaida izanen da. Arratsaldez, berriz, mahai inguruak izanen dira. Haietan itzal handia duten pertsonalitate horiek arlo horretan interesgarria denaz hitz eginen dute. Beraz, zuen ideiak plazaratu eta haien iritzia jasoko duzue?Bai eta hori oso aberasgarria da. Azken finean, zuk ideia bat izan dezakezu. Hobea edo kaxkarragoa, oinarri hobeak izan ditzake. Baina jende horrek itzala du, zertaz ari den badaki eta, bestela, inolaz ere jasoko ez genituzkeen ekarpenak eginen dizkigute. Gainera, 6 egun ez dira ba?Bai. Igandean, 8an iritsiko gara. Irekiera konferentzia egongo da eta ostirala bitartean. Ia aste bat. Egutegia jaso dut eta nahiko trinko da. 09:00etatik 21:00etara, egunero. Fuerteventura gutxi ikusiko dugu. Aukera aparta, ezta?Bai. Oso pozik nago. Doktoratua hasieran oso bakartia da. Ordu asko liburutegian. Lan asko. 4 orri idazteko asko eta asko irakurri behar izan duzu, zertaz ari zaren jakiteko oinarri bat izateko. Halakoa aukera ederra da. Gainera, beste pertsona batzuekin harremana egiteko aukera ematen du. Agian interesatzen zaizkidan gaiak ikertzen aritu daitezke. Hala bada, materiala elkartrukatu edo elkarrekin proiektuak egin ditzakegu. Nork daki! Espainiako eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetatik joango dira. Azken finean, maila profesionalean harreman sarea osatzea da. Aurkeztu dudan proiektuak osasunarekin zerikusia du eta osasun publiko lantaldean sartu naute. Ikerketa horien berri izateko aukera izanen dut. Zeren askotan, norbere gaian zentratzen da, ekonomia edo zuzenbidea, eta konpartimentu estankoa egiten da, beste ideia horiek beste gauza interesgarri batzuetarako bide eman diezazuketenean. Gainera, bakoitzak bere lantaldea du, baina hitzaldi magistralak irekiak dira. Beraz, hezkuntza, ingurumen eta arlo guztietako hitzaldiak entzuteko aukera izanen duzu. Zein proiektu mota aurkeztu duzu?Kanpo zorra ikertzen ari naiz. Nazioartean azken urteetan joera bat dago dioena: "kanpo zorra herrien garapena eragozten ari da". 90 hamarkadatik aurrera zor hori txikitu behar dela dioen joera bat izan da. Kontua da nola murriztu? Ongi egin behar da. Gaizki egiten bada hondamena delako. Azken aldian erabili den tresnetako bat zorra zerbaitegatik trukatzea da. Zerekin trukatu dira zorrak? Ingurumenarekin, hezkuntzarekin edo garapenarekin, baina oso maila orokorrean. Aurrekariak egon dira eta ongi funtzionatu dute. Zertan datza? Garatutako lurraldeko gobernuak bere zorraren zati bat barkatzen dio garapenerako bidean dagoen herriari. Baina trukean garapenerako bidean dagoen herriak diru hori funtsa batean jarri behar du eta funts hori bien artean kudeatzen dute. Kudeaketa organoa sortzen da eta haren jarraipena egiten da. Ingurumen eta hezkuntza egitasmoekin gauzatu da hori. Aspaldi HIESA, malaria eta tuberkulosiaren moduko gaixotasunekin gauza bera egitea proposatu zen. Horren inguruko eztabaida zabalik dago. Nik eztabaida jaso dut eta ekarpen konkretu batzuk egin ditut. Ideia, berez, hor dago eta horren gainean eztabaidatu da. 3 gaixotasunen kontrako munduko funtsa bat dago. Ni 3 gaixotasun horietan zentratu nintzen, haien arteko konexio asko daudelako. Elkarri asko eragiten diote. Horregatik egoki ikusten dut ikuspegi bateratu bat ematea funtsak edo tratamenduak kudeatzeko garaian. Ildo horretan sakonduz, zera egin dut, organo kudeatzaile bat sortu dut. Horrekin batera kontra balore funtsa sortzen da, han uzten da dirua eta nola kudeatzen den ikusten da. Kudeaketarako proposamen zehatzak egin ditut nik. Herrialde bakoitzak bere filosofia du?Ezberdintasunak daude eta herri bakoitzak bere filosofia eta lan egiteko era du. Baina orokorrean zenbait mekanismo ezarriak daude eta herri bakoitzak bere berezkotasunak baditu ere, zein mekanismo ongi ari den dakitenez haiek erabiltzen dituzte. Gaur egun zorra hezkuntza edo osasunagatik trukatzea nahiko mekanismo berritzaileak dira. Zer gertatzen da? Proba asko egin dira. Eta azkenean, halako mekanismo berritzaile eta sortzaileak behar dira. Egia da gaur egun ez dela zorraren krisiaz hitz egiten. Zorraren krisia 80ko hamarkadan eman zen. Krisi hitza erabiltzen zen beldur zirelako nazioarteko finantza sistemari eraginen ziola. Zorra ez ordaintzeak (1982an Mexiko izan zen ez ordaintzen lehen herria) nazioarteko finantza sistema kolokan jarriko zuela uste zuten. Hori ez dela gertatzen ikusi da eta herriendako zorraren karga gero eta txikiagoa da. Horregatik ez da krisia hainbeste aipatzen. Baina arazoa hor jarraitzen du eta hura konpontzeko neurri sortzaileagoak behar dira. Edonola kanpo-zorra ordaintzeak ez du gauza onik ekartzen. Arazo hori pairatzen ari diren herriak hazi ahal izateko oinarri nagusietako bat zorraren murrizte hori garapenera bideratzea da, horrek on eginen dielako eta ez besterik gabe barkatzea. Zeren horrek agian agintean dagoenari besterik ez dio mesede egiten. Zuzenbidea eta ekonomia hitzek gizakien ongi izatearekin uste baino erlazio handiagoa dute beraz. Dudarik gabe. Karrera hau ikasten hasi nintzenean ere nire buruari galdetzen nion, zeren beti izan dut garapen gaiekin kezka. 18 urterekin hasten zarenean eta ikusten duzunean enpresa mundua eta bestea, badirudi ekonomiak edo zuzenbideak ez dutela zerikusirik. Baina, azkenean, lan honekin atera dudan ondorioa da horrela dela herri edo pertsona horiek gehien lagundu daitezkeen modua. Kalitatezko ikerkuntza eginez eta diziplinak besteen onurarako erabiliz. Kezka intelektual edo pertsonala dagoenean ni behartua ere sentitzen naiz: "nire egitekoa ere bada"Zure lanak positiboki eragina izan dezan saiatzea. Campusari zuku guztia ateratzeko ongi antolatu beharko duzu!Egia esan, bai. Pertsonalitate edo Nobel sarituren batekin aritzeko aparteko gogorik bai?Hasieran pentsatzen dituzu gauzak. Baina orain ez nuke jakingo ezer zehatz esaten. Han egonik, pertsona batek aurkeztutako proiektuaren inguruan, sortuko dira. Fuerteventura eta gero zer?Urte mugitua dator. Epe motzean, campusa bukatu eta astebetera Hagara joango naiz Nazioarteko Zuzenbide ikastaro orokor bat egitera. Nazioarteko Zuzenbide akademian eginen dut. Erakunde hori nazioarteko zuzenbidea lantzen dugunondako erreferentea da. Udako ikastaroa da, hiruzpalau astekoa. Maila orokorrean oinarriak jartzeko joango naiz hara. Horren ondoren tesiarekin jarraitu. Heldu den urte akaberan ikerketa lana defendatuko dut. Bestalde, aztertzen ari gara heldu den urtean Ginebran denboraldi bat emango dudan, Ginebrako Unibertsitateko Garapenerako Ikerketa Institutu Unibertsitarioan. Erabakitzeko dago. Han ikerketa egonaldia eginen nuke. Haiek eskaintzen duten masterreko zenbait kurtsotara joan eta hori guztia tesiarekin jarraitzeko. 3. eta 4. urteetan tesia lantzen ariko naiz, buru belarri. Hori tesiak ezagutza oinarri ahalik eta handiena izan dezan eginen dut. Tutoreak izanen dituzu, ezta?Gainera oso pozik nago. Tesi zuzendaria jartzen dizute eta hark gidatzen zaitu. Garrantzitsua da harekin ongi moldatzea eta nik zorte handia izan dut. Zuzendari moduan Romualdo Bermejo dut, Nazioarteko Zuzenbideko Leongo Unibertsitateko katedraduna da eta Nafarroako Unibertsitatean ere aritzen da irakasle. Nazioarteko Zuzenbide Ekonomikoan fenomeno bat da. Espainian gai horiek lantzen aitzindaria izan da. Nazioarteko Zuzenbide Ekonomikoa ez dago hemen oso orokortuta, eta bera izan zen lehenengoa. Bestalde, zuzendari-kide moduan, zorionekoa ni, Reyes Calderon dut. Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da, filosofian eta ekonomian doktorea dena. Ikuspegi bikoitza emateko gogoa nuela aipatu nien eta poz-pozik nago.