Eider Carrion Ninatanda

Guaixe 2007ko uztailaren 19a

Zer-nolako ikastaroa da soroslearena?Badaude bi zati: teorikoa eta praktikoa. Teoria, luzeagoa edo motzagoa da psikologia sartzen den ala ez kontuan hartuta. Psikologiaz gain, lehen laguntzak, anatomia, fisiologia... Osasunarekin lotura duten gauzak ikasten dira. Eta igeriketan jakitea. Baina nire ikastaroan igeriketako maila handirik ez zegoen. Zergatik sorosle?Udan ikasten ez dugunez, dirua ateratzeko zerbait egitea ez dator gaizki. Ni igerilaria izanik horrekin lotutako zerbait nahi nuen. Igeriketa irakasle izateko ikastaroak begiratu nituen, baina ikasketa garaian ziren eta pentsatu nuen lehenengo batxilergoa ateratzea. Ikasketekin lasaiago nagoenean aterako dut igeriketa irakasle titulua. Udan sorosle postu eskaintza handia dago, ezta?Bai, Sakanan Arbizukoaz aparte, gainontzeko guztiak udako igerilekuak dira, eta zabalik dauden bitartean sorosleak behar dituzte. Zer moduz doa uda?Eguraldia ez da oso egokia izan. Egon dira lauzpabost egun bero handia egin duena eta egun horietan, batez ere, Gipuzkoako jendea etorri da, goizetik. Arratsaldean herrikoak etortzen dira. Baina euria egiten duen egun hauetan partxisean eta musean jolasten pasatzen dugu eguna. Eguraldi txarra egiten duenean hotza pasatzen dugu. Hemen ez dago bero egoteko ezer eta hotza pasatzen dugu. Hotz handia. Halako jende pilaketa bat dagoenean nola egiten da?Nik dakidanez, orain arte, igerileku hauetan ez da deus larririk gertatu. Etortzen zaizkizu erle ziztadekin, mozketek sortutako zauriak... Gehienbat egin behar duzuna da arauak jakinarazi: ezin zara arroparekin sartu; ezin dituzu eguzkiko betaurrekorik jarri...Horretan indar handia eginen duzue.Bai eta batzuetan jendeak aurpegiratzen dizkizu gauzak eta, alde horretatik, pixka bat gogorra da. Denetarik dago. Agian zerbait esan eta ongi hartzen du. Baino badaude beste batzuk esan eta gusturago jarraitzen dutenak edo jaramonik egiten ez dizutenak. Baina, tira. Horretaz aparte, zure egitekoa zein da?Lehenik eta behin, igerilekua zaindu. Erabiltzaileei arauak jakinarazi eta etortzen zaizkidan pertsona zaurituak artatu. Bainua hartzeko zein dira jarraitu beharreko aholkuak?Bazkaldu ostean sartzen bazara, poliki sartu, noski. Beti esan da indigestioa gerta daitekeela, baina beno, niri ez zait inoiz gertatu eta horrelakoak egin ditut. Sartzen diren guztiei dutxa, beti. Agian, beroa egiten badu eta ura oso hotza badago alde oso handia eta gorputzak gaizki hartu dezake. Sorosleek bainua hartzeko betarik baduzue?Egia esan, ez. Lanean gauden bitartean ezin gara igerilekuan sartu, baina beroa egiten duenetan, jasanezina da eta beti arropa kendu, sartu eta atera. Ez da minutu bat. Bestela dutxara joan, busti eta atera. Zeren agian jendea kexatzen da soroslea ez dela ikusten, ez du arropa jantzita... Igerilekua ireki eta 10 egunetara kexak izan genituen. Zuk igeriketan entrenatzeko betarik baduzu?Ez. Asteburu honetan Euskal Herriko txapelketa nuen, baina abendutik bizkarra minduta dut. Aurten lasaiago ibili naiz. Pena. Zer moduz Iruñeko Amaia taldean?Gogorra, baina gustura. Oso jende jatorra da. Entrenatzaileak exijitu egiten digu, baina gero, lehiaketetan nabari da. Kanpora ateratzen gara eta pozik sentitzen gara ikustean gure taldeak Espainian baduela indarra. Nahiko leku onean gaude. Hori guretzat lorpen handia da. Amaia taldea salbu, Nafarroako taldeak ez dira batere handiak. Igerilari gehien dugun taldea gara. Baina Espainian maila ona dugu, baina ez gara nabarmentzen ere. Haiek igerilari asko direnez eta gu gutxi... igerilari gehiago bagenitu, agian, hoberenetarikoak izanen ginateke, ez. Baina, oso kontent.Irailetik aurrera zein helburu dituzue?Lesioa sendatzea momentuz, gero gerokoa. Nik indartsu hasi nahi dut eta garilean ongi bukatu. Nik ez dut pentsatu inoiz igeriketaz biziko naizenik. Oso zaila da. Gutxiengo baten kirola da. Zer moduz Ordiziako lehiaketan?Abenduan zen eta bizkarra pixka bat gaizki nuen ordurako. Baina aurten finalean sartu nintzen. Telebistan ateratzea niretzat zen, beno... Familia guztia etorri zen ni ikustera. Grabatu genuen etxean eta oso pozik. Bada zerbait! Beno, 18 urte ditut eta ez dut askoz gehiago egin behar. Baina disfrutatu. Egin dudan guztiaz pozik nago. Gurasoek ere asko lagundu naute. Edozeinek ez nau eramaten ez dakit nora lehiatzera, egunero Iruñera entrenatzera... ez naiz ezertaz kexatzen. Etorkizuna Itxesian?Zeinek daki! Erosoa izanen litzateke, etxetik gertu. Itxesiak orain gero eta jende gutxiago du. Gustatuko litzaidake, txikietatik hor hasi... Entrenatzaile oso onak izan ditut Itxesian.  Daukadan oroitzapena da lagunena. Ez zen oso talde zorrotza. Joaten ginen, igeri egiten genuen, lehiaketetan ongi pasatzen genuen. Helburuak genituenean zorrotz entrenatzen genuen. Lau ginen bakarrik kanpora ateratzen ginenak. Talde handiak zeuden eta gu oso txikiak ginen. Jendea uzten-uzten joan zen eta bi edo gelditu ginen.