Agorrileko agenda

Guaixe 2007ko uztailaren 26a

Agorrileko agenda Agorrilak 1, asteazkena Udako zinema Irurtzunen Arthur y los minimoys filma 22:00etan Irurtzungo foruen plazan. Arthur y los minimoys Frantzia eta AEB, 2006. Zuz: Luc Besson. Akt: Freddie Highmore, Mia Farrow, Penny Balfour, Ronald Crawford, Douglas Rand, Adam LeFevre. 102 min Arthur, bere adineko edozein haur bezala, bere amonak kontatzen dizkion kontuekin liluraturik dago. Bere ametsak Afrikako tribuz eta bere aitonaren aitzinako liburu bateko istorioz beterik daude. Arthur liburu hori, lau urtez desagertuta egon eta gero, irakurtzen hasten da eta bere aitonak etxeko atzeko aldean ezkutatuta dagoen altxor bati buruzko pistak utzi dizkiola ohartuko da. Agorrilak 3, ostirala Altsasuko jubilatuen elkartearen eguna Altsasuko La Union jubilatu eta pentsiodunen elkartea mustu zela 3 urte pasa dira eta hori ospatzeko egitaraua prestatu dute. Bazkariarekin hasiko dira urteurren ospakizunak. Ondoren, udaberrian jokatutako karta txapelketetako sariak banatuko dira eta azkenik dantzaldia izanen da. Guztia, jakina, elkartearen egoitzan bertan. Elkartetik jakinarazi digutenez dagoeneko 150 pertsonak eman dute izena bazkarirako. Izena eman nahi duten bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Ez direnek, berriz, 24. Hala ere, Altsasuko La Union elkartekoak ez daude geldi egoteko. Ostegunean Donostiara joan ziren txangoan eta agorrilaren 7an Gasteizko urtegira joanen dira, arratsaldea pasatzera eta merendatzera. Bidaia horretara joan nahi dutenek hilaren 30etik aurrera pasa daitezke jubilatuen elkartetik, 17:30etik 19:30era. Bazkideendako doakoa da. Agorrilak 3, ostirala Sexu indarkeriaren kontra Altsasuko udaletxearen aurrean, 19:30ean. Altsasuko Feministak taldeak deituta. Agorrilak 4, larunbata Altsasuko 38. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoa Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneok, atzera ere, pilotazaleak Altsasuko Burunda pilotalekura eramanen ditu. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoaren 38. edizioko final laurdenetako partidak agorrileko larunbatetan jokatuko dira. Haietan promesa eta afizionatu mailako pilotari onenetakoak neurtuko dira. Gazteenak buruz-buru ariko dira eta afizionatuak binaka. Aurrera egiten dutenak iraileko aurreneko bi larunbatetan final erdietan neurtuko dira. Finala, berriz, irailaren 15ean jokatuko dute aurrera egiten dutenek. Jaialdi guztiak 22:45ean hasiko dira. Final laurdenetako aurreneko jaialdian partida hauek jokatuko dira: Promesak: Ansotegi / Araña Afizionatuak: Ioldi-Mendinueta / Ollo-Otxotorena Agorrilak 5, igandea Irañeta Aralarrera Irintarrak Aralarko santutegira igoko dira, meza entzun eta Aralarren bazkaltzera geldituko dira. Agorrilak 5, domeka La orquestina del valle Jazz taldeak kontzertua eskainiko du Altsasuko Foruen plazan, 20:00etan. Agorrilak 8, asteazkena Udako zinema Irurtzunen Ocean,s 13 filma 22:00etan Irurtzungo Foruen plazan. Ocean''s 13 AEB, 2007. Zuz.: Steven Soderbergh. Akt.: George Clooney, Brad Pitt, Matt Damon. 132 min. Danny Ocean zoriontsu bizi da, diru asko irabazi baitu. Halere, haren lagun Reuben Tishkoff presionatzen ari da Willi Bank, eta Reubeni laguntzera joango dira Ocean eta haren taldekoak. Horretarako, aspaldiko etsai baten laguntza ere izango dute: Terry Benedict-ena. Agorrilak 11, larunbata Amets zirkua Dorraoko frontoian, 22:00etan. Herriz herri programako ekitaldia. Ruperto Esperesek eta Lila Gutierrezek Amets Zirkuan halabeharrez egin dute topo. Euren ametsak ekarri dituzte ekipaje: zirku batean aritzea. Biek batera, apurka-apurka, euren ametsetako munduak bistaratuko dizkigute. Ondorioz, hainbat pertsonaia ezagutuko dugu zirku ikuskizunean: orekari bat, intsektu hezitzaile bat, hezitako tximu bat, tximuaren hezitzaile abila. Malabarismoak ere izango dira artean, egosi gabeko arrautzekin egindakoak (bai, bai, egosi ez diren arrautzekin!). Balistika eta malabarismoak nahastu egiten dira hauskortasuna eta arriskua sortzeko. Azkenean, elkarrekin "Ametsetako Zirkuan" munduan barrena jira-biraka ibiltzea erabakiko dute. Agorrilak 11, larunbata Altsasuko 38. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoa Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneoko final laurdenetako bigarren jardunaldia. Jaialdia 22:45ean hasiko da eta partida hauek izanen dira: Promesak: Ezkurdia / Aiestaran Afizionatuak: Rico-Cecilio / Iturriotz-Beroiz Agorrilak 12, igandea Uhartearrak Beriaingo San Donatora San Donatoren omenezko erromeriak Beriain gainean jendea poliki biltzen du urtero. Uhartearrak, unanuarrak, dorrobarrak, makina bat sakandar, baita Goñi ibarreko biztanleen topaleku ere bihurtzen da Beriain mendiaren gainean dagoen ermita. Eguerdian, ohi denez, ermitan meza izanen da eta ondoren udalak auzatea eskainiko du. Agorrilak 15, asteazkena Udako zinema Irurtzunen Piratas del Caribe: en el fin del mundo filma 22:00etan Irurtzungo Foruen plazan. Piratas del Caribe 3 AEB, 2006. Zuz.: Gore Verbinski. Akt.: Johnny Depp, Keira Knightley, Orlando Bloom. 168 min. Piraten urrezko aroa amaitzen ari da. Jack Sparrow Kraken erraldoiaren urdailetik ateratzeko asmoarekin, Will eta Elizabethek Barbossaren laguntza izango dute eta Singapurrera abiatuko dira. Agorrilaren 14tik 18ra, asteartetik larunbatera Dorraoko festak Agorrilak 14 eta 15, asteartea eta asteazkena Aitziberko Ama Urdiainen Bezperatik ospatuko dute urdiaindarrek Aitziberko Amaren eguna. Animazioa eguerdi partean hasiko da eta arrats-gau partean dantzaldia izanen da plazan. Asteazkenean, berriz, Aitzeberko ermitan meza izanen da, haren ondoren urdiaindarrak Urriztin bazkalduko dute. Herrira bueltatu eta plazan merenduak izanen dira. Mahaitik altxatu eta tripa jaisteko zer hobe dantza egitea baino? Dantzaldia ere izanen da Ama Birjinaren egunarekin. Agorrilak 15, asteazkena Amerjinan egune Etxarri Aranatzen Andra Mari ermita etxarriarren bilgune bihurtuko da atzera ere. Ohi bezala, ermitaren inguruan merendatuko dute etxarriarrek eta handik jaso eta gero plazan dantzaldia izanen da. Agorrilaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera Satrustegiko festak Agorrilak 18, larunbata Puzgarriak Irurtzungo igerilekuan Irurtzungo Udaleko kirol batzordeak antolatuta 12:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara puzgarriak izanen dira Irurtzungo igerilekuan. Agorrilak 18, larunbata Sandindeiko erromeria Arbizun 3. urtez jarraian Sandindeiko bordaren inguruan bilduko dira arbizuarrak, erromerian. Egun pasa eginen dute. Horregatik goiz abiatuko dira bordarantz. Behin hara iritsitakoan gosaria izanen da. Aurreko urteetan bezala musika, dantza edo bertsorik ez da faltako. Bazkaldu eta gero kanturen bat ere abestuko dute arbizuarrek mahai inguruan. Hori bai, ilundu aurretik herriko bidea hartuko dute, Arbizun bertan festarekin segitzeko. Agorrilak 18, larunbata Altsasuko 38. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoa Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneoko final laurdenetako hirugarren jardunaldia. Jaialdia 22:45ean hasiko da eta partida hauek izanen dira: Promesak: Jaunarena / Pazos Afizionatuak: Iraola-Etxeberria / Garralda-Diez de Ultzurrun Agorrilaren 19, igandea Lakuntzako pertza Garai batean burla mingarria zena ospakizunean bihurtu zuten lakuntzarrek eta festarako gogo berarekin ospatuko da aurten ere Lakuntzako pertza eguna, izen bereko elkarteak antolatuta. Goizeko seietan elkartetik abiatuko dira lakuntzarrak, tripotak, ogia eta ardoa daramatzan astoarekin batera. Santutegirako bidea luzea denez, erdi bidean geldialdia eginen dute indarrak berreskuratzeko. Santutegira iritsi eta berehala meza izanen da eta handik atera ondoren Bil-toki gazte elkarteko kideek egunerako propio sortutako dantza dantzatuko dute. Musikak giroa alaituko du ondoren ere. Santutegi ingurutik lakuntzarrak Guardetxe aldera joanen dira, han bazkaltzeko. Festa eguna, ohiko dantzaldiarekin, herrian despedituko da. Agorrilak 19, domeka Iddwac Folk zeltiar doinuak eskainiko ditu talde horrek Altsasuko Foruen plazan 20:00etatik aurrera. Agorrilaren 20tik 31ra Botxa Irurtzunen Aizpea euskara taldeak botxa ikastaro eta txapelketa antolatu ditu agorrilaren akaberarako. Aizpeak ume eta gazteei zuzendutako botxa ikastaroa antolatu du agorrileko azken aurreko asterako. Ikastaroan parte hartzen dutenek ikasitakoa agorrileko azken astean jokatuko den botxa txapelketan erakusteko aukera izanen dute. Jokoa Botxak petanka antza du, baina bola ezberdinak erabiltzen dira. Petankan burdinezkoak dira, botxakoak, berriz, ezpel edo arte egurrarekin eginak dira eta barruan beruna dute. Botxan taldeka jokatzen da (bi behar dira gutxienez) eta talde bakoitza hiruna jokalariz dago osatuta. Jokalari bakoitzak bi botxa ditu. Jokoaren helburua da taldearen botxak botxinatik (burdinezko bolatxo txiki bat) ahalik eta gertuen uztea. Lortzen duenak irabaziko du. Jakina partidak botxategian jokatzen dira. Agorrilak 21, asteartea Sakanako AHTren aurkako asanbladaren bilera Lakuntzako plazan, 20:00etan, izanen da. Herri guztietako pertsonak batuko dira eta aurtengo plangintza zehaztea izanen dute helburu. Agorrilak 22, asteazkena Udako zinema Irurtzunen Pequeña miss sunshine filma 22:00etan Irurtzungo foruen plazan. Pequeña Miss Sunshine AEB, 2006. Zuz.: Jonathan Dayton, Valerie Faris. Akt.: Greg Kinnear, Steve Carell, Toni Colette, Abigail Breslin. 101 min. . Familia gatazkatsu bat: aitonak kokaina hartzen du, aitak arrakastari buruzko ikastaroak ematen ditu, eta osaba bere buruaz beste egitekotan ibili da. Semeak Nietzscheren liburuak irakurtzen ditu, eta ez du hitzik egiten. Alabak, berriz, edertasun lehiaketa batean parte hartzeko deia jaso du. Filmak hainbat izendapen jaso zituen Oscarretan. Agorrilaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera Errozko festak Agorrileko azken asteburura pasa dituzte festak Erroztarrek. Herrian dauden haurrak oporrak dituztelako erabaki dute data aldaketa egitea. Agorrilaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera Zuhatzuko festak Agorrilak 24, ostirala Euskal presoak Euskal Herrira Etxerat erakundeak hileko azken ostiralero deitzen dituen kontzentrazioak, 20:00etan, herrietako plazetan. Agorrilak 25, larunbata Wendyren zabua Ihabarko plazan, 22:00etan. Herriz herri programako ekitaldia. Alde batetik, Peter Pan dugu: bere lagunen laguna, eskuzabala, harroputza, inuzentea, despistatua, gorputzarekin azkarra, buruarekin motela. Ez daki zer den muxu bat, ipuinak entzutea atsegin du, baita etxolak egitea, piraten kontra borrokatzea eta izarretara joatea ere... Beste aldetik, Wendy dugu: txukuna, jakituna, etxola bat jauregi bihurtzeko gai dena. Bere lagunak zaintzea atsegin du, baita dantzan ibiltzea, ipuinak kontatzea eta izarrekin amets egitea ere. Laburbilduz, Sekula Betiko munduan kulunkan dabiltzan mutiko eta neskatxa bana dira, bizitzan gustura dabiltzanak, munduko zeinahi bazterreko mutiko edo neskatxak egingo lukeen moduan. Izaki bizidun batek ez du beste izaki bizidun batekin topatzea baino abentura hobeagorik biziko, eta kulunka baten gainean bada, askoz hobe. Agorrilaren 25etik 30era Lakuntzako festak Larunbatetik ostegunera bitarteko jai egitarau zabala. Agorrilak 25, larunbata Zangozako banda Altsasuko Foruen plazan, 20:00etatik aurrera Zangozako bandaren emanaldia izanen da. Agorrilak 25, larunbata Altsasuko 38. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoa Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneoko final laurdenetako laugarren jardunaldia. Jaialdia 22:45ean hasiko da eta partida hauek izanen dira: Promesak: Zabaleta / Lana Afizionatuak: Urtasun-Mariñelarena / Flores-Linzoain Agorrilak 26, igandea Artzain eguna Uharte Arakilen Artzainei eta artzaintzari eskainitako festak 40. urteurrena du aurtengoa. Egun seinalatu horretarako egun guztia hartzen duen egitaraua dago prest. Ospakizunari buruzko berri zabal nahi duenak www.artzaieguna.com orrian du. Artzain eguneko egitaraua 10:00etan Epaimahaiaren hautaketa. Aurreskua 10:30etik 14:30era arte Nafarroako ardi latxa gaztaren XXVI. txapelketa. Saritutako gazten enkantea. Dastapena. Gaztaren feria. 10:30etatik 1:30etara Nafarroako ardi latxaren XXIV. erakusketa eta esne-ekoizpen txapelketa. (Hau da bertako ardi latxaren txapelketarik garrantzitsuena). V. Ardi latxaren lehiaketa nazionala eta enkantea. 11:00etatik 13:00etara Nafarroako XX. ardi mozte mekanikoaren txapelketa. (Espainiako txapelketarako sailkagarria den froga ikusgarria.) 11:00etatik 12:00etara Euskal Artzain txakurren, Pirinioko artzain txakurren eta galzorian dauden arrazen XV. erakusketa 12:00etan Agur Jaunak. Artzain Egunean parte hartu dutenei omenaldia. 12:15ean XIII. ardiki gisatuaren txapelketa eta dastapena. 12:45ean Nafarroako ardoen XII. dastapena. 13:00etan Bildots eta ahari gazteen enkantea. 14:30ean Uharteko frontoi estalian herri bazkaria.(Txartelak argibide mahaian salduko dira goizean zehar, Aralar Mendi elkartearen ondoan). 17:00etan Nafarroako XL. Artzain Txakurren Lehiaketa Ofiziala. (Euskal Herriko eta Herrialde arteko txapelketetarako sailkagarria.) Goiz guztian zehar: Gazten eta eskuz eginiko beste produktuen erakusketa. Eskulanen erakusketa eta demostrazioa: kaikuak, egurrezko ustaiak, apaingarriak, zeramika, egurra, ardazlariak, taloak, etab: Goizean artzain bat betidaniko erara gazta egiten ikusi ahal izango dugu Donibane Enparantzan. Euskal dantza, musika taldeak, eta Joaldunak (Zanpantzarrak) egongo dira egun guztian zehar. Agorrilaren 28tik irailaren 1era, asteartetik larunbatera Irañetako festak Agorrilak 29, asteazkena Udako zinema Irurtzunen Pepper filma, euskaraz, 22:00etan Irurtzungo foruen plazan. Pepper (Euskaraz) Alemania-Italia-Erresuma Batua. Zuz: Sandra Nettelbeck. Akt: Ulrich Thomsen, Johanna ter Steege, Barbara Auer. 95 min. Haurrentzat. Pepper txakur berezia da: diru mordoa oinordetzan jasotzeaz gainera, hitz egiten ere badaki!! Bere dirua nahi duten lapurrek jazarria, babesa bilatuko du Singerdarren etxean, familia guztiz bitxiaren ondoan. Felixek hartuko du bertan, mutiko bakartia bera, egun osoa tigrez mozorrotuta ematen duena. Elkarrekin, mutikoak eta txakurrak hamaika arriskuri egingo diete aurre eta munduko altxorrik ederrena aurkituko dute: adiskidetasuna.... Agorrilaren 31tik irailaren 3ra, ostiraletik astelehenera Ihabarko festak Irailak 1, larunbata Altsasuko 38. Otadiko Kristo Deuna pilota torneoa Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneoko final erdietako lehen jardunaldia. Jaialdia 22:45ean hasiko da. Promesa eta afizionatu mailako agorrilaren 4ko eta 11ko irabazleak neurtuko dira. Irailak 2, igandea Afusilatuen eguna Otsoportillon Espainiako gerra zibilean hildakoak izan zirenak gogoan hartzeko Etxarri Aranazko udalak urtero antolatzen du ekitaldia. Urbasako Otsoportillo lezearen inguruan meza izaten da eguerdi partean. Ekitaldia eta auzatea ere izaten da. Irailak 2, domeka Altsasuko Zumalakarregi plaza-La Nevera-Zumalakarregi plaza Burunda Txirrindulari Taldeko mendi bizikleta sailak antolatutako mendi txirrindula ibilaldia. 55 km-ko ibilbidea. Irailak 2, domeka Udalaitz Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako mendi ibilaldia. Irailak 2, domeka Olazti-Irantzu Olaztiko Sutegi Taldeak antolatutako mendi ibilaldia.