Aralar mendiko gurutzea

Guaixe 2007ko urriaren 4a

Rio de Janeiro ondoko Corcovado mendian Jesusen irudia jasotzeko ideia 1859. urtekoakoa dazen. Monumentu erlijiosoa eraikitzeko ideia hurrengo mendean hartu zuten berriro, 1921ean. 10 urte geroago, eta lanean 5 urte eman eta gero, Kristo Askatzailearen irudia mustu zuten. Garai hartan bertan Nafarroan ere antzeko monumentua bat jasotzeko ideia sortu zen.Guztia 1924ko agorrilaren hasieran egunkarietara bidalitako gutun batekin hasi zen. "Un devoto de San Miguel de Excelsis" sinadura zuen gutunak eta zera proposatzen zuen: Aralar mendian gurutze handi bat jasotzea, "con motivo de la Vigilia General de la Adoración Nocturna". Ideiak harrera ezin hobea izan zuen nonbait, zenbait astez prentsan gaiari buruzko artikulu eta gutunak publikatu baitziren. 1924ko agorrilaren 12ko Diario de Navarrako aurreneko orrian, esaterako, bi gutun gaiaz aritu ziren. Haietako bat Juan Manuel Elorza Basartek sinatu zuen. Donostian zegoen eta beste zenbait nafarrekin hondartzan zegoela prentsan irakurritako "magníifica y hermosíisima" ideiaz aritu ziren. Donostian zeuden udatiar nafarrendako ideia bikaina zen eta zalantzarik gabe aurrera eraman beharra zegoen. Eta gurutzea jartzearekin batera Aralarko santutegian gaubeila orokorra egiteko ideia bota zuten. Hala ere, zenbait zehaztapen egin zituzten hondartzatik: "... no debe ser la Adoración Nocturna la que lo haga, sino toda, absolutamente toda Navarra". Donostiatik udatiarrek proposatu zuten Iruñeko Gau-Adorazioak harpidetza egiten hastea eta harri herrietako Gau-Adorazioek laguntzea. Donostiatik gurutzea jasotzea opari gisa ikusi zuten: "... obsequio a nuestro Gran Santo, a nuestro amantisimo San Miguel de Excelsis". Horregatik proposatu zuten nafar guztien artean jasotzea: "porque, seguros estamos no habrá ni un solo navarro que se niegue a contribuir a esta obra y dar algo". Gutun horren ondoan "un pamplones" sinadura zuen beste bat argitaratu zen. Hark idatzi zuenez "... para hacer que fuera una hermosa realidad tan preciosa idea, ahí está la Adoración Nocturna, quien con el entusiasmo que pone en la realizazión de todos sus actos ha de saber llevarla a la practica con todo el cariño, con ocasion de la solemne Vigilaia que tiene proyectada en el hiístóorico santuario". Irurindarrak ere sinistua zegoen nafar guztiek eginen zutela ekarpena. Sutsu1924ko irailaren 21ean Juan P Estebanen artikulua argitaratu zuen Diario de Navarrak. Horrela hasi zuen bere idatzia: "¿Que navarro no soñó alguna vez con un gran monumento erigido en honor de la Religión y la Patria en el monte más s alto y visible de Navarra, para recordar y enaltecer a la faz del mundo, la piedad y el civismo ejemplares de nuestro pueblo?"Estebanendako ideia "deslumbradora" zen, "solo falta que el entusiasmo de los navarros reste a la acogida favorable a que es acreedora". Bestelakorik ez zen bere buruan sartzen. Hala ere, zera eskatzen zuen, "... la idea (...) debe ir con mayor rapidez, guiada por el faro de la religiosidad, dirigida por el timon del navarrismo y con el viento favorable y el Cielo despejado del amor y la benevolencia..." Zaragoza edo Madrilen jasotako gurutzeen berri eman zuen eta gehitu zuen Aralar mendian gurutzea ez jartzea haiek baino gutxiago bihurtzen zituela nafarrak. Aukera hori ez zitzaion buruan sartzen: "Imposible: Navarra dejaría de ser Navarra..."DeiaPrentsa abertzalean ere jaso zen gurutzearen ideia. Monumentuaren inguruan idatzi zuen Corpus Garin presbiteroak La Voz de Navarra egunkarian, 1924ko lastailaren 10ean. Berarendako garaia zen "... de que los navarros nos acerquemos a tí y de que entusiasmados ascendamos a tu cima y de que sobre ella, como cimiento indestructible de nuestra religión y de nuestra raza, levantemos un monumento grandioso a Cristo (...) en justa correspondencia a sus inefables bondades para con nosotros...". Corpusek bere idatzian arraza, odol nafarra, jauntxo baskoien ondorengo izatea, Navarro Villosladaren Amaia eta euskaldunak VIII. mendean liburuko pertsonaiak eta beste aipatu zituen jendearen ideiarekiko gogoa pizteko. Egitasmoaren zenbait zehaztapen ere jaso ziren Corpus Garinen testuan: "magnifico proyecto de una Cruz gigantesca y en ella Cristo Jesus mostrándonos su Corazón Divino y bendiciéendonos a todos, con amplias escalinatas". Nafar guztiek diru ekarpena egitea besterik ez zela falta gehituz bukatu zuen idatzia. AurkaAralar mendian gurutzea jasotzeko ideiak kritikak ere jaso zituen. Euskal prentsan opatu dugu horietako bat. Argia astekariaren 1924ko azaroaren 2ko zenbakiak, azalean, egitasmoaren kontrako idatzia argitaratu zuen, Aralar-mendiko gurutzea tituluarekin. Zera zioen: "Aspalditxo ontan asko idazten da egunerokotan (periodikotan) gauz onetaz. Batzuek nai dute mendi ontan gurutze izugarri bat altxatzea, Naparroko eta Probinziko leku askotatik ikus dedin. Eramango omen luke Jesus iltzatuaren irudi ordez bere biotza gurutz erdian, mendi oyetako artzai eta ibiltarien otoitz beroak artzen dituela eta bertatik Naparroko ta Probintzie bedeinkatzen dituela. Gostarioa berriz gorki aundia, 25 mila pezetakoa edo. Diote beste batzuk, gurutzeak mendietan altxatzea baño gauza bearragoak badaudela Naparroan. Gure Seminario zarra apez-ikasleak egon ez ditezkena dagoela eta urrikaltasun etxerik ez daukegula, lengoa erreta. Orixen bera neri ere iruditzen zait. Bi etxe oyek berrik egitea bearrekoa da. Napar menditan gurutzeak paratzea, ez. Eta beti lenago eldu behar zayo bearrekoari, on legokenari baño. Nai badute, beste mendien batean,Monrealén edo, gurutzea goratu, gora bezate, ¡baño merkeago! Dirua horrela botatzeko ez gaude. Aralarén berriz, Migel Deuna bakarrik nai dun, beti abestu dezagun: Migel, Migel / Migel guria / gorde, gorde / Euskalerria". AtzerritikAralar mendian gurutzea jasotzeko ideiak ez zuen soilik Nafarroan harrera beroa izan, atzerrian ere. Horrela gelditu zen jasoa, esaterako, "Boletin de la Colonia Vasco-Navarra de Zaragoza" elkartearen lehen zenbakian. Gainera, deia egiten zuen: "El buen nombre de esta Colonia exige que ninguno de sus miembros quede sin figurar, según su posició social, en el <> de los donantes; y orgullo de todos debe ser que (...) ocupemos también el sitio preferente..."Hori 1925eko martxo aldera jaso zen. Ordurako Aralarren gurutzea jasotzeko batzordea osatuta zegoen. Harpidetzak jasotzeko epea udaberri aurretik ixtea erabaki zuen, "... y en conformidad con lo recaudado formar el proyecto; por lo cual suplica a cuantas Corporaciones, sociedades y particulares deseen contribuir a este monumento de fé y amor de Navarra a su Angel Tutelar, lo hagan antes de dicho dia (25)..."KokapenaBatzordeak 1925eko hasieran gurutzearen kokapena erabakia zuen. Artxuetan jasoko zen. Hala eskatu baitzuten ekarpena egin zuten hainbat udalek. Artxuetan kokatuko zen "con el fin de que sea visible de Larraun, Araiz, Basaburua, Ulzama, Baztan, Guipúzcoa etcetera..." Hala jasotzen zen 1925eko martxoaren erdialdeko Diario de Navarran. Ordurako, gainera, batzordeak Uharte Arakilgo udalarekin hitz egin zuen eta "esta corporación, en atención a dichas peticiones, y haciendo verdadero acto de altruismo, ha tomado el acuerdo de ceder el terreno que sea necesario para emplazar la Cruz y en el lugar que juzgue más conveniente la Junta..." Diarioko berriak gehitu zuenez Artxuetan jarriko zen ziurrenik gurutzea eta "probablemente en lo más alto de la misma se colocará un potente reflector giratorio, cuyo foco  de luz sea visto de todo Navarra y fuera de ella". Gurutzeari buruzko zehaztasun gehiago eman zituen ideia publiko egin eta urtera Eustaquio Echaurik, 1925eko agorrilaren 9ko Diario de Navarran: "una Cruz de unos cuarenta metros de alltura que, iluminada potentemente por las noches se verá de más d e media provincia, admirará a los que pasen por la carretera de la Barranca o por la de Lecunberri y a los que viajen por el ferrocarril de Alsasua o el de Plazaola..." Azkenik1929ko maiatzaren 5eko Diario de Navarrak jaso zuenez "hace tiempo que la Junta encargada de llevar a la práctica la hermosa idea de levantar en el monte Aralar una monumental Cruz, estaba deseosa de hacer público el estado del asunto por tanto tiempo en silencio, y dar a los numerosos y generosos donantes una explicación..."Batzordeak gaia sakon aztertua zuen nonbait eta Aralar mendian gurutzea jasotzeko ezinbestekotzat jo zuen mendira eta Aralarko santutegira eramaenen lukeen errepidea eraikitzea. Batzordeak, dirudienez, errepide hori zabaldu ondoren gurutzea jasotzea erabakia zuen. Baina santutegirako errepidea egiteko erabakia atzeratzen ari zen. Horregatik batzordekideak jaso zituzten bestelako ideia batzuk aztertzen hasi ziren. Azkenean erabaki zen "llevar a la práctica la construción de una hermosa Cruz de hierro, que será coronada por un magnifico faro, que será como lampara encendida de la piedad navarra ante el Santuario de su Custodio y querido Angel San Miguel". Egitasmoa bere horretan gelditu zen. Gaur egun gurutzea aurreikusi zen tokian metalezko egiturak jasotzen dira, telekomunikazioaren "totemak".