Erkuden Barandiaren Goñi

Guaixe 2007ko urriaren 5a

Zer da mintzakide egitasmoa?Mintzakideren helburu nagusia euskaraz hitz egitea da. Mintzakidek proposatzen duena talde txikiak sortzea da, guztiek hitz egiteko aukera izan dezaten. Talde txikietan eta aisialdian gustuko ditugun gauzetan euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen du mintzakide egitasmoak. Ekintza horiek, mendira joatea, eskalatzea, kafea hartzea... izan daitezke. Aisialdian euskaraz hitz egiteko aukera izateaz gain, euskaldunon hartu- eman sarea sortzea da honen helburua.Sakanan badakigu euskaldun asko dagoela eta zorionez jende asko euskalduntzen ari da baita ere. Mintzakide horien berri ere izateko bide bat ere izan daiteke.Nondik sortu da?Mintzakideren talde sustatzaileak Kima euskara taldea, Bierrik elkartea, Aizpea euskara elkartea, Pikuxar euskal txokoa eta AEKek dira. Guztien artean hitzarmen bat sinatu dute eta bakoitzak bere ardurak hartu ditu. Haiei eta Sakanako Mankomunitatearen lanbari esker atera da hau aurrera. Mankomunitateak sekulako ahalegina egin du eta hasieran laguntzaile izateko asmoa izan arren erabateko sustatzailea izan da. Nola antolatu behar duzue?Dagoeneko hasi gara etxez etxe orritxo batzuk banatzen. Parte hartu nahi dutenek datuak emateaz gain, astean libre dauzkaten orduak eta aisialdirako gustuak zehaztu behar dituzte. Horren arabera mintza-taldeak osatuko ditugu. Hori izango da hain zuzen ere nire lana: taldeak sortzea, martxan jartzea eta guztia koordinatzea. Nire lan lekua Altsasuko AEKek-n egonen da, baina e-postaz ere nirekin harremanetan jar daiteke jendea: XXXXXXXXXXUrriaren 22ra arte izen- ematea irekita egonen da, baina hala ere ez ditugu ateak itxiko. Dena delakoagatik, abendura arte ezin badute izena eman, ateak zabalik utziko ditugu.Euskararen murgiltze prozesu hau beraz, bidaia ludikoa izanen da. Eta bidaia honen gidari zu zeu.Zalantzarik gabe, niretzako lan polita izango da. Gainera horrelako egitasmo bat martxan ikustea oso positiboa da. Jende berria ezagutuko dut eta hori oso erakargarria iruditzen zait pertsonalki. Batez ere ni Burunda aldekoa izanda, Arakilgo eta Irurtzun aldeko jendea ezagutzea oso aberasgarria izanen da niretzat. Bidaia luzea da eta horretarako "bidelagunak" eta "bidaiariak" behar ditugu.Bai, hori da. Mintza taldean bidelagunak eta bidaiariak izanen ditugu. Bidelariak euskara ikasten ari direnak edo euskara jakin arren, euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenak izango lirateke. Bidelagunak berriz, hitzak dioen bezala bide horretan lagun izango dituztenak izanen dira, laguntzaileak. Horrek ez du esan nahi irakasleak izango direnik, lagunak izango dira. Asteroko "zitaz" gain beste jarduerarik eginen dituzue? Talde bakoitzak astean behin biltzeko konpromezua hartuko du hasiera batean. Baina taldeen martxa ikusita, ez-ohiko jarduerak ere antolatuko ditugu. Oraindik ez dakigu maiztasuna; gogo, nahia eta diruaren baitan baitago. Ez-ohiko ekintzak Sakanan bertan edo hemndik kanpo izan daitezke. Helburua mintzakide guztiak elkartu eta elkar ezagutzea izanen da; eta nola ez, euskaraz hitz eginez ongi pasatzea. Nik uste dut mintzakiden izena ematen duen guztiak honetarako gogoa izango duelaZergatik mintzakideren beharra Sakanan?Lehen esan bezala, Sakanan euskaldun kopuru handia dago eta kopurua hau ez dator bat erabilerarekin. Euskara ikasi duten horiek bidaia luze bat egiten dute haien ikasketa prozesuan eta momentu batean aurrera egiteko modurik ez daukatela ohartzen dira. Euskara erabili nahi dute baina ez daukate ohiturarik. Egitasmo hau bultzadatxo hori izanen da. Guk bidea emanen diogu eta gero norberak ikusiko du. Zer esango zenioke "euskaldun oso" edo "bidelagun" bati?Inongo zalantzarik gabe, animatzeko. Euskaldunok asko irabaz dezakegula proiektu honekin. Sare hori sortzeko euskaldunok ardura txiki hori badugulako. Euskaldun berri horiei ateak zabaldu behar dizkiegu eta bidai polit horretan lagundu. Kontutan izan behar dugu, lagun handiak izan gaitezkeela hberaientzat. Azkenik, esperientzia honek pertsona bezala asko betetzen eta asetzen gaituela. Hitz batean: animatzeko.