Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1. Motzean, zer da gizarte enplegu babestutaaren programa?Lan munduan txertatzeko arazoak dituzten pertsonekin lan egiten duen baliabide bat da gizarte enplegu babestuaren programa. Pertsona horiei eduki ditzaketen arazoak konpontzen laguntzen die, eta haiek lan bat bilatu eta egonkortasun soziala lortzeko tresnaz hornitzen saiatzen da programa. Batez ere hiru esparrutan egiten da lan. Lehena, lan munduari dagokiona, pertsona hori bizi den herriko udaletxean lana ematen zaio. Bigarren esparruan, prestakuntza ematen zaie haien curriculuma handitu dezaten eta lanbide berriak ikasi. Azkenik, haiekin gaitasun sozialak lantzen dira, etxeko ekonomiaren inguruko gaia jorratzen da, baita inguru soziala, alderdi afektiboa... eta abar. 2. Sakanako zein herri edo eskualdetan dago martxan gizarte enplegu babestua? Altsasu, Ziordia eta Olazti aldeko Gizarte Zerbitzuak nahiz Irurtzun aldekoak urte asko daramate horretan. Horregatik, Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuetarako eredu izan dira biak eta, laguntza handia eskaini digute guk ere programa martxan jartzeko orduan. Aipatutako bi eskualdetan dagoeneko pertsona gehiagorekin egiten dute lan, eta programa barruan ere proiektu gehiagorekin ari dira lanean une honetan. Elkarrekin lanean aritzen gara eta orokorrean denon asmoa, babestutako gizarte zerbitzuko programak ongi funtzionatzea, herritarren artean harrera ona izatea eta denborarekin hobetzen joatea da. Honek ere, denak bezala, bere dengora behar du egonkortu eta sendotzeko! 3. Gizarte enplegu babestuak hartzen dituen pertsonek zein perfil edo baldintza bete behar dituzte?Nik ez nuke perfil edo pertsona "motetaz" hitz egingo. Horren ordez, uste dut hobe dela arrazoi batengatik edo bestearengatik momentu zail bat pasatzen ari eta lan munduan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonez hitz egitea, nik pertsona horiekin egiten dut lan. Arazoa ez da perfil jakin bat, momenu jakin bat baizik. 4. Nola egiten da langile horien finantzaketa?Finantzaketa Gizarte Ongizateko Institututik egiten da. Guk aurkezten dugun proiektuarengatik puntu jakin batzuk jasotzen ditugu, eta horien arabera diru laguntza handiago edo txikiagoa izan daiteke, zenbait tokitan 100%ean finantzatzen da proiektua. Gure kasuan, langileen soldata, hezitzailearen lan ordainaren zati bat eta prestakuntza finantzatu dira Gizarte Ongizateko Institututik, beste finantzaketa udaletxeen kargu geratu da. 5. Zein da gizarte enplegu babestuaren teknikariaren funtzioa?Aurrerago esan dudan bezala programaren hiru esparruak langileekin jorratzea da nire egin beharra: lana, prestakuntza eta elkarrizketa pertsonalen bidez alderdi afektiboa edo pertsonalagoa. 6. Etxarri Aranatzen aurten jarri da abian gizarte enplegu babestuaren proiektua, eta jada bost langilek dihardute lanean, zein balorazio egingo zenuke?Nik balorazio positiboa egiten dut. Hasieran gauzak ez zuela aurrera eginen ematen zuen, ez zegoela gizarte enplegu babesturako pertsonik... denak zaila ematen zuen.Baina azkenean bost langile kontratatu dira. Proiektua martxan jarri genuenetik, denbora horretan ez da apenas arazorik egon, langileek ongi lan egiten dute, eta dagoeneko herrian gauza dezente egitea lortu dugu. 7. Eta herritarrek nola uste duzu baloratzen dutela proiektua? Proiektuaren inguruan informazio nahikoa dela uste al duzu?Jaso ditugun balorazioak onak izan dira. Hala ere, nik uste dut herritarrek ez dutela proiektua ongi ezagutzen eta ez dakitela oso ongi nola funtzionatzen duen. Eta hori gure akatsa izan da, uste dut komunikabideetan edo beste era bateko argitalpenetan proiektuaren berri ematea falta izan zaigula. Denbora ezak, programa abian jartzeko lanak, udaletxeekin koordinazioak, aurkeztu beharreko dokumentazioaren prestaketak... finean, programaren atzetik dagoen lan guztiak, herritarrei programa azaltzeko lan hori alde batera uztea eragin du, gaur arte behinik behin!