Harriurte-Zuhatzu

Guaixe 2007ko urriaren 19a

Harriurte bilakaera.Orain dela urte eta erdi etorri ziren Izaskun Marturet eta Alferdo Osis Sakanara bizitzera eta Zuhatzu aukeratu zuten bizi leku. Geroztik txundituta daude Sakanako parajearekin, eta hitz politak besterik ez dituzte ibarreko mendiak deskribatzeko. Metaforikoa dirudien arren, Zuhatzuko herriko bizia berreskuratzeko asmoz haien harri bitxia eskaini nahi izan zioten Alfredo, Izaskun eta Alaitzek herriari. Ametsak ez dira soilik harriz eraikitzen eta horretaz asko dakite eskalatzaile hauek. Ametsak harrian ere eraikitzen ahal dira eta. Horrela Zuhatzuko Harriurte haitzean izen bera daraman eskalada eskola eraiki dute. Eskalada munduarekin harreman oso estua izan du betidanik bikote honek eta Zuhatzun ere eskalada eskola bat egiteko aukera zegoela jabetu zirenean berehala ekin zioten lanari. Herriko jendeak begi onez ikusi zuen bikotearen proposamena eta aurrera jarraitzeko baimena eta aukera eman zieten. Harriurte haitzaren hormak oso aproposak ziren bide politak osatzeko, eta honela hegoalde eta ekialdeko hormak ekipatu zituzten.Alfredo orain dela 8 hilabete hasi zen hormak ekipatzen eta dagoeneko lana amaituta dauka. Negu bizian aritu zen, eta oroitzapenak gogorrak diren arren gustu handiz egin zuela aitortu digu. 4 egun besterik ez zituen behar izan bere ametsa egia bihurtzeko eta Harriurte eskalada eskola sortzeko. Hasieratik garbi zeukan bakarrik egin nahi zuela lan hori. Horregatik material guztia haien poltsikotik ordaindu dute. Federazioari diru laguntza eskatuz gero, haiek krokisak publikatzen dituzte, eta hori ez da eskalatzaile hauen helburua. " Igande pasa etortzeko gune bat sortu nahi genuen. Lagunen artean aritzeko toki bat eta noski, Sakandarrondako erakargarria izango den leku bat.. Masifikaziorik gabeko gune bat"Zuhatzu bizirik....Zuhatzu txikia da, baina bizitasun handia hartzen ari den herria da. Gelditzen ez den herria, herri bizia. Herritarren biltokia elkartea da, eta Harriurte eskalada eskolako krokisak bertan jarri zituzten ikusgai. "Jendeak oso ongi hartu du. Galdetu egiten dute, eta dagoeneko ikastaro batzuk ere egin ditugu hemengo jendearekin" aipatu dute guztiz integratuta dauden eskalatzaileek"Herriari bizia ematearren biztanleek pozik hartzen dituzte egitasmo hauek.Baina ez da herrian egin duten lana bakarra. Autobide azpian dagoen pasalekuan ere rokodromo bat eraiki zuen Alfredok. Argi dago, doan lekura joanda, bere hazia erein behar duela eskalatzaileak. Herrian pixkanaka gero eta haur gehiago dago, eta haurrak pozik aritzen dira rokodromo txikian eskalatzen. Etorkizuneko eskalatzaile bikainak izango ote??Nola heldu Harriurtera?Sakanako autobidetik joanda, Etxarren- Ekai- Zuhatzu irteeratik atera behar da. Zuhatzura heltzerakoan, ezkerretara Iruñetik etorriz gero eta eskubitara Gasteiz aldetik etorriz gero, autobus-geltoki bat topatuko dugu. Honen albotik ateratzen den bidea hartu eta aurrera jo behar dugu.. Honek ia Harriurteraino eramanen gaitu. "Atseden leku" bat pasatu eta gero, autoak utzi beharko ditugu. Izan ere, hemendik aurrera bidea okertu egiten da. Oinez bidexka hori jarraituz 20 minutuko ibilbidea daukagu belardi polit batetik hasieran eta basoen zehar geroago. Gogoratu behar da hegoalde eta ekialdeko hormak daudela ekipatuta; hau da, errepidetik ikusten ez duguna. Hormak ekipatu= hormak hornituEz da lan makala eskalada leku bat atontzea eta bideak behar bezala markatzea. Alfredoren lehen eginkizuna, eta bere ustez garrantzitsuena, kabiak zeuden edo ez ikustea izan zen. "Haiek (txoriak) gu baino lehenago daude hemen, beraz ezin diegu lekua kendu"Behin hori ziurtatuta, behaketaren txanda heltzen da. Gutxi gorabehera bideak nondik joango diren pentsatu ondoren, horman zintzilikatzea da hurrengo pausoa. Beste leku batetik sokarekin zintzilikatu eta bloke solteak kendu behar dira. Hau da horma garbitu behar da arriskurik egon ez dadin. Jarraian bidea txapekin markatuko dugu. Txapak ondo jarrita daudela frogatzeko bidea geuk egitea komenigarria da, horrela leku egokian dagoen edo ez ikusiko dugu. Azkenik, goian azken segurua jarriko dugu.Eskaladaz gehixeago jakin dezagunEskalatzea definitu beharko bagenu, harkaitza igotzean datzan kirola dela esango genuke; baina igotzeko modu ezberdinak daude."A vista": Lehen aldiz, inork ezer esan gabe eta inor igotzen ikusi gabe, jarraian enkadenatzen denean, a vista egitea dela esango dugu. "A flash": Gauza bera baina norbaitek gomendioak emanda. Zein den zatirik gogorrena, helduleku garrantzitsu bat,.. Edo beste pertsona bat igotzen ikusi eta gero igotzeak a flash esan nahi du."Rot punk": Hau da arruntena. Saiakerak egitean datza azkenik enkadenatzeko.Harriurteren ezaugarriak:Harriurtek 15 metroko altuera dauka eta 7 bide egin daitezke bertan. Bideak motzak dira eta ez dira oso nekagarriak. Berezitasunik nabarmenena, bideak blokerak direla da. Honek zera esna nahi du: Zati batzuetan oso heldu txikiak daude, eta pixkat estutu behar da; baina, jarraian, bideari lasai egin ahal izango zaio aurre. Bide guztiak bertikalak dira eta plaka leunean egitekoak dira. Hasiberrientzako prestatuta dagoela azpimarratu dute Alfredo eta Izaskunek eta bide gozagarriak direla ez dute zalantzarik.Bideak mosketoiekin daude markatuta, eta material hau garestiagoa izan arren, seguruago da kirolarientzat.BIDEAK ETA EZAUGARRIAK1.- HARRIURTE 5+2.- ESPOLOIA 6c+ *Ekipatu gabe. Top-Ropen egiteko.3.- ZUHATZU BIZIRIK 8 a 4.- ALAITZ 4+5.- KANALA 5+ *Ekipatu gabe. Top-Ropen egiteko.6.- J. MARTURET 7 a +7.- OIHANBIDEA 5Bideak markatzen dituztenek jartzen dizkiete izenak eta normalean beti zergati bat izaten dute. Alfredok honela bataiatu ditu bere bideak arrazoi hauengatik.1. Harriurte: ekipatu zuen lehen bidea, eta haitz horren izena hori denez, horrela bataiatu zuen.2.Espoloia, espoloia delako.3. Zuhatzu bizirik. Lehen herria nahiko zahartua zegoen, eta orain jende gazte asko etorri da. Herriari bizitza ematen diogun seinale bat gara, eta herriak bizirik jarraituko duela zin egiten dugu.4. Alaitz. Alabari eskainitako bidea5. Kanala6. J Marturet. Izaskunen aita zenaren omenez.7. Oihan bidea. Haitzetara joateko bide honetatik joan behar da, eta goitik argi ikusten da bide polit hau.Zortzigarren bidea egitear dauka eta dagoeneko izena jarri dio hurrengo bidaiari. Egun hauetan Alfredo egur lotea egiten ari da, eta buruan dauka momentu oro. Bukatzeko desiatzen dago eta zin egin du bukatutakoan, "Atxura(aitzurra???) eta Aizkora" izena jarriko diola egin duen lanaren omenez."Izen guztiek esanahi berezi bat dute eskalatzaileontzako" aitortu dute biek. Gainera, kirol hau praktikatzen duten askok bitakora liburuxka bat izaten dute haien bide guztien izenak eta berezitasunak apuntatzeko.Azken aholkuak-Ingurua zaindu. -Utzi dena aurkitu duzun bezala edo hobeto.-Autorekin ez sartu barruraino. Autoa pistan utzi.-Harkaitza ez gehiago ekipatu-Udaberria eta udazkena garai egokienak dira.-Hegoalde eta ekialdeko hormak direnez, neguko egun oskarbiak aprobetxatu.-Udako sasoian hobe arratsaldean.IZASKUN MARTURET eta ALFREDO OSES-Noiztik eskalada zaletasuna?IVEF ikasketak egin genituen eta orduan hasi ginen. Orain dela 10 urte gutxi gorabehera. Orain, Alaitz alaba jaio denetik gutxiago eskalatzen dugu, baina espero dugu berriro ere martxa hartzea. Eta nola ez, Alaitz eskalatzailea izango da %100ean. - Zerk ematen du poz handiena eskalatzean? Leku eta jende berriak ezagutzea da kirol honen alderdi gozoa. Eskalatzaileon artean sortzen den giroa ere azpimarratzekoa da. Azken finean, zaletasun batek batzen gaituen familia handi bat gara.-Eta txarra berriz? Buf!!!! Desmotibazioa oso lagun txarra da. Nahi eta ezin zabiltzanean oso gogorra egiten da. Bestetik, eskaladaren etsairik handiena negua da, nola ez!! Neguan rokodromoan entrenatu besterik ez zaigu geratzen. Baina egun on batek beste guztia ongitzen eta konpontzen du.-Entrenamendu berezirik egiten duzue?Profesionalek, baina guk ez. Biok kirol munduan lan egiten dugu eta kirolean murgilduta bizi gara. Ni (Alfredo) Atarrabiako kirol kordinatzailea naiz, eta bertako rokodromoan aritzen naiz lagunekin astero pauso batzuk egiten. Baina entrenamendu berezirik ez dugu egiten. -Eta entrenamendu psikologikoa bion artean egiten duzue?Eskalatzea ez da batere arriskutsua eta beldur hori galdu egin behar da. Beldur ezkutu hori beti egongo da baina, honetan aritzen galdu egiten da. Azken finean erorketa eskaladaren zati bat da.Ez da besteekiko kirol konpetitiboa, zure buruarekiko baizik. Horregatik marka bat gainditzen ez baduzu, hurrengo batean gehiago eskatuko diozu zure buruari. Saiakerak egitearen poderioz lortzen da azken emaitza; helmugara heltzea. -Zergaitik dago zuen ustez Euskal Herrian eskalada zaletasun handia?Euskal Herri zoragarri honetan harri asko dagoelako. Bistan da zenbat izen handiko eskalatzaileak dauzkagun.-Eskalatzaileen sekretua?Oreka, teknika eta malgutasuna.