Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuhaitz berezia hitz elkarketak naturako aparteko elementuari egiten dio erreferentzia, kasu honetan, aparteko zuhaitzari. Apartekotasun hori zuhaitzaren balio historikoak edo kulturalak eman dakioke, baita bere edertasun, neurri, sinbolismo edo berezkoa duen berezitasunak ere. Sakanak duen baso eremu zabala eta gordetzen duen aniztasun ekologiako kontuan hartuta asko dira gurean zuhaitz bereziak. Zuhaitz berezien artean batzuk adinarengatik dira apartekoak, haien zahartasunak egiten ditu ezberdin eta hala, zuhaitz zaharrak deritzonak bereizten dira. Urteetan gure basoetan biziraun dutenak dira eta denboraren poderioz berezi bilakatu direnak. Baina ez da soilik antzinakotasuna kontuan hartzen zuhaitz bereziak baloratzeko orduan, haien edertasun, tamaina, sinbolismoak... ere egin ditzakete berezi, hala, zuhaitz monumentalak kontsideratzen dira. Kontua da, horietako batzuk, ofizialki eta lege bidez errekonozituak daudela, baina beste batzuk ez. Nafar legeak bakan batzuk baino ez ditu monumentu natural bilakatu, Sakanan bi besterik ez. Gure zuhaitz zaharrak, dehesetako hondarBizitzaren azken etapan dagoen zuhaitza da zuhaitz zaharra; hildako egurra du adaburuan, eta pixkanaka usteltzen doan enbor lodia, zulo ugarikoa. Enborraren barrutik doazen ur-bideek kanpoko azala ustelarazten dute eta hura galtzen doa pixkanaka. Enbor-barrua ustelduta izaten dute sarritan edo zulo handi bat besterik ez da geratzen. Onddoen gorputz fruktiferoak ageri dira, eta landare epifito ugari, bai enborrean, bai adarretan, eta, oro har, elkarrekiko menpekotasuna duten bizidun ugari aurki daitezke. Sakanan, eskualde osoan barrena, zuhaitz zahar asko dagoela esan daiteke, batez ere haritz zaharrak. "Gelditu diren haritz zaharrak lehengo dehesetakoak dira, abeltzaintzaren helburuetarako erabiltzen ziren hariztietatik gelditu diren zuhaitzak" esan digu Alegriak "hor topatuko ditugu zuhaitz zaharrak gure bailaran. Zonaldean dehesak animaliak elikatzeko gunetzat hartu izan dira eta lurreko orbela ere atera egiten zen sorotarako... eta dehesa horietako hondarrak dira gaur egun ditugun zuhaitz zaharrak!". Zuhaitz zaharrak, esan bezala, ibarreko toki askotan aurkitu ditzakegu. Esaterako Urdiaingo igerilekurako bidean haritz zahar batzuk gelditzen dira. Etxarri Aranazko beheko basoan ere badira zuhaitz ikusgarriak, Altsasu aldean, Irainetan ere zutik dira... herri guztietako basoetan barneratuz gero aurkituko ditugu bereziak diren zuhaitzak. "Haritzak, gainera, hiltzerakoan ez dira lurrera erortzen, tente geratzen dira eta urteetan bere inguruan sortutako ekosistemak bere horretan bizirik jarrai dezake, hala ere, zuhaitz batek lurrean ere badu bere funtzioa eta horregatik da garrantzitsua horiek ere hor egotea" jakinarazi ditu Jose Mari Alegriak, basoak bere ibilbide naturala egiteko pentsaeraren alde "basoak brontzezko garai aurrekoan bezala, haien kabuz bizitzen utzi beharko genituzke" gehitu digu.Bakan batzuk, hogeita hamaika, monumentu "ofizial"1991ko apirilaren 25eko Foru Dekretuak balio monumental, historiko edo zientifikoa duten, eta Nafarroako ondare kulturalen parte diren, zuhaitzen babes eta kontserbazioa arautzen du. Urte hartan, zuhaitz horiek babesteko beharra antzeman zen eta Nafarroako Gobernuak probintzian dekretu bidez zuhaitz berezi guztien artean hogeita hamaika monumentu natural izendatu zituen. 9/1996 Foru Legeak, ekainaren 17koak, Nafarroako naturguneei buruzkoak, Nafarroako araudi propioa eragin zuen eta horretan monumentu naturalaren figura berretsi egin zen. Foru Legeak monumentu naturalen inguruan ondokoa esaten du: "naturaren gune edo elementuak dira, funtsean berezitasun, bitxitasun edo edertasun nabarmeneko zerbaitek osatuak, babespen berezia merezi dutenak. Monumentu Naturalak berez sortutako zuhaitzak, eraketa geologikoak, aztarnategi paleontologikoak eta, balore zientifikoen, kulturalen edo paisaiazkoen berezitasuna edo garrantzia dela kausa, aparteko interesa duten gainerako elementu mineral, geologiko edo edafologikoak ere Monumentu Naturaltzat hartuko dira".Zuhaitzak bi helburu nagusi lortzeko sartzen dira monumentu naturalen katalogoan: alde batetik onuragarritzat jotzen da horrelako zuhaitzak kontserbatzea; bestetik, jendeak zuhaitz aparteko horiek ezagutu eta maite ditzan eta bidenabar zuhaitz guztiak, basoak eta, oro har, natura errespeta dezan lortu nahi da. ... ofizialak direnak, eta ez direnakNafarroako hogeita hamaika zuhaitz babestuen artean Sakanako bi ditugu:1. "Paraguardasol" pagoa. Lakuntzan dagoen Fagus sylvatica espezieko zuhaitza da. Bere berezitasuna zuhaitzaren adaburuak ematen duen itzal izugarria da. Jose Mª Alegria baso zeladoreak kontatu digunez, zuhaitz hori hilik omen dago.2. Otxaportillo-ko hagina.Urbasa mendilerroan dagoen hagin harra da, Taxus baccata espeziekoa. Zuhaitzak 10 metro inguru ditu altueran, enborraren diametroa 1,27 metrokoa da oinarritik 1,30 metrora, perimetroa 4 metrokoa da eta adaburuak 10 metroko diametroa dauka. Zuhaitz zaharra da, nahiz eta itxura osasuntsua eta indartsua izan.Zuhaitz monumentalen katalogoa zabaldu nahian Nafar Gobernuak, duela urte bete inguru, epe jakin bat zabaldu zuen herritar edo eragileek proposamen berriak egin zitzaten. 80 zuhaitz inguru aurkeztu ziren. Une honetan horietako batzuk monumentu izendatzeko bidean dira, baina beste batzuek ez dute irazpena pasa eta alboratuak geratu dira. Aurki monumentu izendatzeko aukera dutenen artean Irañetako haritza dago. Etxarri Aranatzen Auntzetxe zaharraren ondoan dagoen haritza ere proposatu zen. "Ziordin ere beste askoren artean bada zuhaitz berezi eder horietako bat monumentu izendatzeko aurkeztu genuena, baina onartu ez dena" kontatu digu zelari lakuntzarrak.Proposamen bat:Orain, gure basoak gorritzen ari diren sasoi ederrean, mendiko botak eta zira jantzi, motxila bizkarrean hartu eta basoan barrena bidaiatzeko gonbitea luzatzen zaizue; naturaren isiltasuna entzun, lurreko hostotan ondoratu eta zuhaitzen forma berezi nahiz ezkututako mundua aurkitu dezazuen. Elkarrizketa: Amaia Horcada Goñi. Oihangintzako ingeniari tekniko altsasuarra.1. Zein aberastasun gordetzen dute zuhaitz zaharrek?Berez, "mundu" bat osatzen dute, bai hilda bai bizirik daudenak: handiak dira, zulo asko dute edota egur ustela dute; horri guztiari esker, ekosistemaren oreka mantentzen dute, haien baitan bizi, jan, ugaldu eta babesten dira naturaren zikloa osatzeko ezinbestekoak diren bizidun asko. Esaterako: zenbait txorik diametro zehatz bateko zuloetan baino ez dute haien kabia egiten, eta diametro horren neurria lortzeko, zuhaitzak urte asko izan behar du; zahartzen ez badiogu uzten, babestutako txori hori desagertuko da eta harekin batera, haren menpe dauden gainontzeko animaliak, landareak , onddoak...Bestetik, intsektu askok egur ustela behar du jateko, baina aldez aurretik onddo batzuek zelulosa desegin duten egurra: intsektua onddo horien menpe dago, onddoa, zuhaitzaren menpe; intsektu horiek dira txori batzuen jana eta txori hauek, landare batzuen hazia hedatzen dutenak.2. Zure ustez baloratzen al dugu behar beste aberastasun hori?Ez, inolaz ere ez! Eta nik uste dut, berekoikeria hutsagatik bada ere, baloratu egin beharko genukeela. Ikusten ez ditugun gauzak ez baloratzea oso ohikoa da; izan ere, nahikoa zabalduta dagoen ideia da hilda edo "itxusia" den zuhaitzak (gizakiak ezarritako parametroen arabera) egurretarako baino ez duela balio, hau da, guk, gizakiok, erabiltzeko. Munduko beharrak ez dira bakarrik gureak.3. Zuhaitzik gabe, ez zahar, ez gazte, ez dago oxigenorik, horretaz noizbait izango al gara kontziente?Ez dago oxigenorik, higidura sortzen da urak eta haizeak lurra eramaten dutelako, ibaiak lokatzaz betetzen dira eta kalte handiak eragiten dituzte herrietara iristen direnean, lurra bera pobretu egiten da, bera elikatzen duen materia organikorik egongo ez litzatekeelako.... ez da bakarrik saltzen diguten "birikak" kontua. Bai, kontu asko dago pentsatzeko.4. Nafarroa osoan 31 zuhaitz babestuak egotea, ez da gutxi? Pasa den urtean martxan jarri zen kanpaina bat, indarrean dagoen ez dakidana: norbaitek berezitzat bazuen zuhaitzaren bat, nafar gobernuari esateko aukera ireki zen. Katalogoa bizirik eta eraberritzen den zerbait da.5. Eta zertaz babesten dira zuhaitz horiek? Ahalik eta baldintza onenetan egon daitezen saiatzen da: ez surik egin haien inguruan, ez zauririk egin... Haietako bat, esaterako, "Diputazioko sekuoia" da: udaberri honetan tximistorratz bat jarri zitzaion. "Oliteko morerari" adar batzuk kendu zitzaizkion, usteltzen ari zelako... etab.6. Basoak magia duela esan ohi da, nola aurkitu dezakegu magia hori?Basoan sartu, isilik egon, basoaren soinua baino entzuten ez den lekuren batean (ez da batere zaila aurkitzea), eta imajinatu zenbat animalia dagoen momentu horretan jaten, komunikatzen, babesa bilatzen, beldurturik, jolasten, nola ari diren landareak loratzen, edo haien haziak hedatzeko animaliak erakartzen, hostoak zabaltzen ahalik eta argi gehien harrapatzeko... Ikusten ez badugu ere, dena mugitzen ari da, dena oso diskretua da: magoari trukua deskubritzen saiatzen garen moduan, gauza bera egiten saia gaitezke basoan. Garai eta ordu desberdinetan joan behar da basora: beti zerbait gertatzen ari da!7. Eskualdean dugun baso guztia kontuan hartuta, Sakana magikoa dela esatea gehiegi litzateke?Ez, jakina. Nire ustez baso guztiak dira magikoak, bizia eta bizimodu ugari eta desberdina darielako