2007ko Sakanaka kirolaririk hoberenak!

Guaixe 2007ko abenduaren 13a

18 urte baino gutxiagoko gizonaUrko Berdud Mazkiaran. 15 urte. TriatloiaNafarroako kros txapelketan 3. izan zen; 2. triatloian eta 1. duatloian.Gorliz, Bermeo eta Barakaldoko triatloietan lehenengo postua erdietsi zuen. Nafarroako triatloi txapelketan ere 1. izan zen kimu eta haur mailan.1- Nire aita korrikalaria da eta berak bultzatu nau triatoian hastera. Orian dela urte batzuk Altsasun triatloi talde bat sortu zen eta ni pixkanaka animatu egin nintzen. Triatloia eta duatolia dira egun praktikatzen ditudan kirolak.2- Afizio bat. Profesionala izatea gustatuko litzaidake baina bidea zaila da. Momentuz aisaildian egiten dudan gauza bat da eta kirol honek gauza on asko ematen ditu. 3- Ni orain dela 5 urte pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen eta egun oso pozik nago; beraz, nire bidea jarraitzea.4- Triatloiari dagokionez gero eta hobeto ikusten dut kirol honen etorkizuna eta sasoia. Lehen oso gutxi aritzen ziren honetan eta orain gero eta gehiago gara. Orokorrean Sakanan kirola osasuntsu dago kirolari profesional asko baitago.5- Pozik! Horrelako sari bat ez da egunero jasotzen18 urte baino gutxiagoko emakumeaYanira Aristorena 17 urte. PalaIgantzi, Sakana, Open Gasteiz, Amurrio eta Euskal Herriko txapelduna da bere mailan. Helduen mailan parte hartu izan du eta postu oso onak lortu ditu. Txapelketetan aritzeaz gain bere aita eta lagun batekin batera Etxarriko eskolako entrenatzailea ere bada.1- Nire aitak palan jokatzen du betidanik eta ahizpa eta biok egun batean bere pausuak jarraitzea erabaki genuen. Berarekin hasi ginen entrenatzen eta taldetxo bat egin genuen Etxarrin. Egun 20 neska inguru aritzen gara palan eta horietatik 8k txapelketetan parte hartzen dugu.2- Palan jokatzea asko gustatzen zaigu etxean eta egun neska oso gutxik jolasten dugunez, bultzada bat eman behar diogula uste dut.3- Ez desanimatzeko eta aurrera jarraitzeko. Giro oso polita sortzen dela txapelketa eta entrenamenduetan eta oso ongo pasatuko duela.4- Palan behintzat gero eta jende gehiago gaude eta hori oso pozgarria da. Nire aitak lan handia egin du eta hori eskertzekoa da. Beste kirolei dagokionez, orokorrean ondo, baina neska gutxi gaude.5- Ez nuen espero inondik inora. Sorpresa bat izan da niretzat eta oso pozik hartu dut. Etxean ere denak oso pozik daude, batez ere nere aita. Azken finean bera da mundu honetara eraman nauena. Bestalde, nire ahizpak ere sari hau merezi duela uste dut..18-35 urte bitarteko gizonaJon Monreal OiarbideTaekondoEspainiar Estatuko txapelduna izan da eta Corean ospatu zen munduko txapelketan 6. postua lortu zuen. Berriki Turkian egon da eta bertan izan den Europako txapelketatik brontzezko dominarekin itzuli da.1- Txikia nintzenean Altsasuko labaderon taekondo eskolak ematen hasi ziren eta egun batean bertara gerturatu eta, ez dakit zergatik, baina kirol honek erakarri egin ninduen.2- Tentsioa askatzeko modu bat da. Poztasun handiak eman dizkidan kirola da taekondoa. 3- Hasieran oso gogorra da eta ordu asko sartu behar dira. Baina lasai egoteko, denbora aurrera joan ahala poztasun handia ematen duen kirola da. 4- Izen handiko profesionalak dauzkagu Sakanan eta osasuntsu dagoela uste dut. Teakondoa aldiz, nahiko pattal dago Sakanan mailan. 5- Oso pozik. Orain dela asko espero nuen sari hau, etxekoa delako eta oso pozik hartu dut.18-35 urte bitarteko emakumeaMaitane Txueka Marin eta Susana Agerre Reparaz27 eta 32 urte - TrontzaUrte askotan sokatira taldean arituak. Trontza txapelketa askotan parte hartu dute eta aurten Euskadiko txapeldunak izan dira.1- Aspaldian biok Sakanako sokatira taldean aritzen ginen eta betidanik gustatu zaizkigu herri kirolak. Sokatira utzi genuenean trontzan aritzeko harra sartu zitzaigun eta entrenatzen hasi ginen. Beste kirol batzuk ere egiten ditugu baina herri kirolak gustatzen zaizkigunez, honekin jarraitzea erabaki genuen.2- Esan bezala, herri kirol mundua betidanik gustatu zaigu eta hau bultzatzeko asmoz edo, trontza egitea erabaki genuen.3- Lasai hasteko, pixkanaka, eta txapelketekin ez obsesionatzeko. Giro oso ona egoten dela eta jende eta herri pila bat ezagutzeko aukera polita izaten dela.4- Herri kirolen alorrean haurrek ikastolan egiten dute baina behin adin batetara ailegatuta geldialdia izaten da. Oso gutxik jarraitu dugu honetan eta pena bat da.Aizkora eta harri jasotzaile eskola.Kirola orokorrean ongi ikusten dut.5- Euskadiko txapelketarako Sakanako Mankomunitateak diru laguntza eman zigun eta trontza amerikarra erosi ahal izan genuen. Euskadiko txapela lortzea ez genuen inondik inora espero eta sorpresa handia izan zen. Sakanako kirolari onenen saria ere sorpresa handiz hartu dugu eta asko eskertzen da gurekin gogoratu izana. Hemendik eskerrak eman nahi ditugu.35 urte baino gehiagoko emakumeaLoli Mendoza Sanzo38 urte - KroslariaHainbat laisterketetan parte hartu du, bai Sakana mailan baita hemendik kanpo ere. Gaur egun lasterketetan lehiatzeaz gain entrenatzailea ere bada. Atletismo eskolak aurrera ateratzeko ahalegin handia egiten du aspaldidanik Lolik1- 9 urterekin hasi nintzen laisterkan eta 17 urte arte edo praktikatu nuen kirol hau. 12 urte pasata berriro animatu eta atletismoko monitore moduan hasi nintzen neska mutikoekin. Etxean guztiok aritu izan gara korrika egiten eta nik uste dut horrek eragin handia izan duela.2- Atletismoa niretzat poztasun pertsonala da. 3- Atletimoa egiterakon ondo pasatzea eta, zalantzarik gabe, gustatzen zaien kirola egitea. Gero, gaitasuna badute jarraituko dute, baina hasiera batean gustura aritzea da garrantzitsuena. Laisterketetara ez gara lehiatzera joaten eta giro oso ona izaten dugu. Beraz jende guztia animatu nahiko nuke.4- Atletismoa osasuntsu dagoela uste dut. Nik 41 ume entrenatzen ditut eta hau oso baikorra da. Bestalde, bitartekorik ez ditugula uste dut. Kirol hau nahiko utzita dago: ez ditugu pistarik, materialarekin ere beti bueltaka gabiltza... Baina beno... ea aldatzen den.5- Beno... ez dut uste onena ez txarrena naizenik. Nik gustuko dudalako egiten dut eta ez zait gustatzen besteen oniritzia jasotzea. Sari honek nolabait emakumeon lana goraipatzen du. Adin honekin emakume gutxi daude lehiaketetan aritzen direnak eta isilpean daudenak asko dira. Beraz ea pixkanaka egoera hau aldatzen dugun eta emakumeaon parte hartzea handiagoa den.35 urte baino gehiagoko gizonaTomas Mauleon Goñi KorrikalariaHainbat kros eta maratoietan parte hartu du eta iaz Espainiko beteranoentzako txapelketan 2. gelditu zen.1- Ni heldua nintzela hasi nintzen laisterkan. Gaztetan betidanik basoan eta bizikletan aritu izan naiz baina korrikan 40 urterekin hasi nintzen. Etxarriko ferietan mendira joan etorria egiten da urtero eta han parte hartzera animatu nintzen. Geroztik ez naiz gelditu eta egun 62 urte dauzkat. Pentsa, 22 urte laisterkan eta txapelketetan parte hartzen.2- Kirola egitea beti gogorra da baina gustatu ezkero oso polita da. Nik asko disfrutatzen dut laisterkan aritzen naizenean. 3- Hasi ezkero jarraitzeko. Kirola egitea oso ona da, osasungarria eta poztasun handiak ematen ditu. 4- Pena bat da baina nire adinarekin jendeak ez du ia kirolik egiten. Gazteak fuerte datoz Etxarrin behintzat, beraz, ea jarraitzen duten.5- Egia esan, moztuta gelditu naiz. Ikaragarrizko ilusioa eman dit. Egunero ez dira holako berri pozgarriak jasotzen. Eskerrik asko!!!Sakanako kirol talderik onenaDantzaleku Sakana klubaAtletismoa bultzatzen du eta aurten mendi lasterketetarako atal berria sortu du. 1- Gaur egun Dantzaleku Sakana Atletismo taldean kirol ezberdinetan aritu izan garenok biltzen gara. Futbola, txirrindularitza, eskubaloitik gatoz gehienok. Orain dela bi urte eguerdietan korrika egitera joateko biltzen garenok hartu genuen taldearen ardura. Orokorrean kirol mota ezberdinak egiten ditugu baina batzen gaituena atletismoa da. 2- Aisialdirako aukera bat da. Ondo pasatzeko aukera ematen digun kirola.3- Guk gure taldetik ez dugu lehiakortasuna bultzatu nahi. Ondo sentitzeko eta disfrutatzeko egiten dugu kirola gehienok. Ez dugu eliteko talde bat sortu nahi, gure helburua kirola egitea da. Gero eta jende gehiago biltzen bada hobeto, beraz ea jendea animatzen den.4- Adin tarte batean gazteak pixkat galduta egoten dira eta horien inplikazioa beharrezkoa dela uste dugu. Emakume gehiago egotea ere gustatuko litzaiguke.Gureari dagokionean instalazio eskasak dauzkagu Sakanan eta hori konponduko balitz gazteentzat erakargarriagoa izango litzateke.5- Agian beste talderen batek guk baino gehiago merezi du, baina ilusio handia egiten du horrelako sari bat jasotzeak. Gure ustez gure taldeak lan handia egin du. Atletismoa bultzatzen dugu, 170 bazkide biltzen ditu taldeak eta bakarkako kirola sustatzen talde bat sortzea lortu dugu. Euskara gehien bultzatu duen kirol taldeaIskiza erritmika taldeaAmaia, Irantzu eta Izaskun dira entrenatzaileak.1- Hiru entrenatzaileok bizitza osoa daramagu kirol honetan. Pasioa daukagu honekiko eta bakoitzak bere buruarekin egiten du borroka eta autosuperazioa lantzen dugu gimnasia erritmikoan. Aurten, asko borrokatu ondoren, Altsasun 15 ordu ematen ditugu eta Olaztin beste talde bat daukagu. Poliki-poliki bagoaz!2- Lehen esan bezala, pasio bat da, gure bizitza. Ikasleek guk sentitzen duguna sentitzea da gure helburua eta horretarako disziplina beharrezkoa da. 3- Afizio handia lortu eta grina sortzen denean jarraitzeko eta inongo momentuan ez desanimatzeko. Gaizki ateratzen zaienean triste ez jartzeko eta aurrera egiteko. Kiroldegian, etxean, edonon praktikatzeko. Askotan gimnasia erritmikoa oso katalogatuta dago, "pija" batzuk garela diote baina gauza guzti horiek albo batetara uzteko.4- Orokorrean oso ondo. Kirol askotan mugitzeko zortea izan dugu eta osasuntsu dagoela uste dugu. Elkarteetatik, Mankomunitatetik eta udaletxetik lan asko egiten da eta orokorrean jendea oso inplikatuta dago.5- Euskara gehien bultzatzen duen taldearen saria eman digute eta hasieran harrituta geratu ginen. Ezusteko handia izan da, ez genuen inondik espero. 3 entrenatzaileok euskara bultzatzeko konpromezua hartu genuen eta hortan gabiltza buru belarri. Haurrek ere oso ondo erantzuten dute eta, nola ez, euskara bultzatzen jarraituko dugu. Izendatze bereziakPello Bergara Garcia51 urte - Kirolari eskainitako biziaEskola kirolean Sakana mailan lan handia egin du (eskubaloian, areto futbolean, atletismoan...) Gaur egun Dantzaleku Sakana taldeko kidea da eta hainbat lasterketetan parte hartu du emaitza onak lortuz.1- Nik, egia esan, denetarik egin izan dut. Multikirolak. Ez naiz kirol konkretu batean nabarmendu sekula, beti denetarik egin izan dudalako. Egun atletismoa egiten dut eta eskola kirola neska mutikoei entrenatzen jarduten dut. Gaur egun jendea kirol batean espezializatzen da eta hori ez da nire gustukoa. Nire ustez denetarik egin behar da. 2- Kirola nire pasioa da. Bistan da... nire bizia kirolari eskaini diot.3- Animatzeko eta jarraitzeko. Amore ez emateko eta ahal duen gehienetan kirola praktikatzeko. Nahi duena, baina zerbait egiteko.4- Sakanan nire ustez pribilejiatu batzuk gara. Lekua, erraztasunak, aukera zabala....Baina zoritxarrez adin tarte batean jende asko kirol mundutik desagertu egiten da. Garaiak aldatu dira eta jendartea baita ere. Pena handia da baina gazteek gero eta kirol gutxiago egiten dute.5- Ilusio handia. Gu herri mailako kirolariak gara eta ez gara batere ezagunak. Sakanan badaude eliteko kirolariak, baina ezezagunak garenok ere merezi dugu halako saria. Guk inurriak bezala egiten dugu lan. Gauza txikitxoak egiten dituguRemedios Gartziandia IriarteAralar txirrindulari taldean 11 urte daramatza idazkari lanetan eta kirol honi eta taldeari eskaintzen dion guztiagatik saritua izan da.1- Nire senarra, semea eta lehengusua betidanik txirrindularitza munduan aritu dira. Niri ere asko gustatzen zaidanez Aralar txirrindulari taldeko idazkaritza lanak niregain hartu nituen. Nik ez dut txirrindularitza kirola praktikatzen. Esan dezagun estaliko lanak egiten ditudala, idazkari lanak. Txirrindularitzaren idazkaria naiz.2- Txirrindularitza nire ustez kirol oso gogorra da. Nik oso lan arina egiten dut haiekin konparatuz.3- Zerbait egitea. Animatzeko eta jarraitzeko... 12-18 urte bitartean adin nahiko nahasia izaten da eta nik animatu nahiko nituzke.4- Txirrindularitzan gero eta jende gutxiago, eta pena ematen dit. Jendea ez da animatzen.5- Nik 11 urte daramazkit honetan eta nire ustez badaude denbora gehiago daramatenak eta saria merezi dutenak baita ere. Sorpresa handia hartu dut.