Iaz urte akabera polita izan zenuen, ezta?Bai. Nahiko zorte ona izan dut. Nola izan zenuen lehiaketa horien berri?Internet bidez. Gainera, Iruñean badut gizon bat nire lana pixka bat mugitzen duena eta berak uste dut eman zidala Viladecanseko lehiaketaren berri eta aurkezteko. Lehiaketek gaia zuten?Sabiñanigon Ura eta ibaia zen, baina Viladecanseko lehiaketaren gaia librea zen. Gai librea izanda, nola erabaki zenuen zer aurkeztu?Normalean, beti, nire lan pertsonalenak aurkezten ditut. Azken aldian metakrilatoarekin lanean ari naizenez, material horrekin egindako lan bat aurkeztu nuen. Zein koloretakoak?Normalean kolorearekin lan egiten dut. Baina Sabiñanigon ura eta ibaia gaiaren inguruko lan bat aurkeztu behar zenez, koloreak ez ziren gaiarekin bat etortzen. Orduan metakrilato gardenarekin probatu nuen, eta nola gelditzen zen gustatu zitzaidan. Maketa egin eta lehiaketara aurkeztea erabaki nuen. Zein lan motak aurkeztu dituzu lehiaketara?Biak ere bertikalak dira. Plantxekin egiten ditut, bata bestearen gainean soldatzen ditut. Gehienetan mugimendua espiralean izaten du. Beti gora egiten duen mugimendua da. Bukatzen ez dena. Sabiñanigorako gardena aurkeztu nuen, uraren gaiarekin lotuta joko gehiago ematen zuelako. Mugimendu horrek ere ibaia irudikatzen zuen.Viladecansekoa antzekoa da, baina kolorez.Lehiaketako maketak tamaina errealean egin behar dituzu?Sabiñanigokoa soilik. Nire proiektua 3 metroko altuera ematea da. Viladecansen aurkeztu zen lana bere horretan geldituko da. Tailerrean landuko duzu?Bai. hala espero dut. Hori baino handiagoak ere egin izan ditut hemen. Kanporako eskultura koloredunak egiterakoan inguruarekin integratzean pentsatzen duzu?Bai, beti. Badira obra batzuk begira jotzen dutenak. Bolumen aldetik ez dute asko okupatzen, baina begia asko betetzen dute. Integratu beharra dut, ezin dezaket edonon jarri. Gainera, normalean jartzen dut lurretik hasita, oinpekorik gabe, leku batean, berdearekin eta zuhaitz koloredun bat ematen du.Metakrilatoa, zergatik?Nik lehenago egiten nuen, eta jarraitzen dut pixka bat, beste materialekin. Brontzearekin orain enkargu batzuk ditut. Eliza baterako egitasmoa prestatzen ari naiz orain, Familia Santua tamaina naturalean. Bestela, Reciclarte galerian erakusketa bat egin nuen eta metakrilatoa euskarri gisa erabili nuen, soilik. Atzetik margotzen nuen, edo zinta isolatzailea jartzen nuen. Egun batean, Iruñean, metakrilatozko bi zati itsatsita aurkitu nituen. Puskatzen saiatu nintzen baina ez zen posible. Orduan tailerrera etorri nintzen eta probak egiten hasi nintzen. Gero hura zeinek bota zuen ikusi nuen, ondoan argi-iragarkiak egiten zituen tailer bat zegoen. Nola soldatzen zuten galdetu nuen eta azaldu zidaten.Zein teknika erabiltzen duzu metakrilatoa lantzeko?Lehenbizi erosi. Nahiko garestia da materiala. Gero nik nahi dudan zatitan mozten dut. Erdian metalezko ardatz bat jartzen diot. Gero zatiak bata bestearen gainean kloroformoarekin itsasten ditut. Gogor-gogorra gelditzen da. Hotzean lantzen duzu?Bai. Gainera, soberan gelditzen den kloroformoa ez da ikusten, soberakina lurrindu egiten da. Oso erraz lurrintzen den produktua da. Zati bat bestearen gainean jarri eta soldatu egiten dira. Eta sortutako blokeari itxura emateko?Ardatza izaten ohi duenez, itsatsi aurrekin ardatzarekin forma ematen diot. Ondoren makina batzuekin lantzen dut, leundu, moldeatu... guztia suabe-suabe gelditzeko. Bat denaren itxura eman dezan. Teknika horrekin pozik?Bai. Oso kontent nago. 2 urte neraman material honekin jo eta ke lanean. Nafarroako Gobernuaren sormenerako laguntza eman zidaten, eta haren bidez Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan erakusketa bat egin nuen. Nire lana ere kanpora atera nahi nuen, garaia ere bazen. Aurretik sariak irabazia nintzen, baina berriro presentatu nahi nuen. Eskultoreendako galeriak ez badira, lehiaketak dira irtenbide bakarra?Ez dira, baina alde batetik hori arazo bat da. Normalean badago aukera asko erakusketak egiteko. Baina normalean kultur etxeetan eta izaten dira. Kultur etxeetako giro horiekin eta funtzionarioekin eta kultur animatzaileekin pixka bat erre nintzen. Badut arte-merkatari bat, eta beste galeria batzuk begiratzen ari gara. Normalean hemengo galeriak ez dira hainbeste animatzen, beti dagoelako beldurra bezeroa artistaren tailerrera etorriko ote den. Normalean nahiago dute kanpoko jendea ekartzea. Hemengo artista beti... Horregatik kanpoan beste tokiak begiratu beharko ditugu. Elkarrizketa osorik: www.guaixe.net