Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenero eta larunbatero biltzen dira, ordu batez aritzeko. Aldiro, ordu bat edo ordu eta erdi aritzen dira. 17 dira aurten izena eman dutenak. Adin guztietako ikasleak dira. Ibarrekoez gain, gipuzkoarrak ere ari dira Sakanako aizkoran trebatzen. Ikasleetako batzuen iritziak, baita bi irakaslerenak ere, dira jarraian bildu ditugunak. Kepa Paniagua AmillanoUrdiaindarra, 10 urte. Zergatik eman duzu izena aizkora eskolan?Osaba, David Amillano, ere honetan aritzen da eta, afizioagatik. Haren segida izan nahi duzu?Bai. Hura lanean askotan ikusia izanen zara. Bai, askotan. Entrenatu ere berarekin entrenatzen naiz. Etxean aritzen zara, beraz. Eskolan aurretik egon zara?Pasa den urtean. Orduan hasi nintzen eskolan. Zer moduz irakasleekin?Ongi. Zer lan egiten duzu hemen?Ni enbor txikiekin aritzen naiz. Aizkorarik baduzu etxean?Bai. Eta zerekin entrenatu?Beno, bestela, batzuetan, basoan botatako arbolekin ibiltzen naiz.Zaila al da ikastea?Segun nolakoa zaren. Indar handia behar da. Pixkanaka hartzen da. Aizkorak ere trebezia handia eskatzen du. Nik zerbait badut. Gustura ibiltzen naiz. Aujetarik?Ba, hasieran, baina dagoeneko ez. Aizkolaria. Lagunek zer esaten dizute?Segitzeko animuak ematen dizkidate. Nik Hendaiako mutila animatu nahi dut. Gaur ez da etorri, baina larunbatetan etorriko da. Aritz Goñi BeltzaEtxarriarra, 28 urte.Zengati eman ziñuben aizkora eskolan izena?Betitik uraittu diau etxien afizio pixkan bat, eta azkenien erabai ta apuntetu ein nintzen. Ikesteko aukera bakarra hau dalako. Aurten bigerna urtie?Bei, aurten bigerna, bei. Sekule ibilliya aizkorakin?Ez. Basuen pixkan bat eta gio etxiako egurrek prestatzen, egur lotien, beye, bestela bat ez. Inguben aizkolairik bakazu?Ez, ez dakat. Eskolan ongi?Bei, gozadat da. Ze azken finien, kriston borondatie dakabie maistrubok yakusteko. Gero, ikusita ze baliyo daun debei. Preziyue, ba bueno, oso ongi portatzen da mankomunitatie alde hortatik. Ta, bei, gozadat ze bondate hutse die eta etorri eta moztu besteik ez diau eitten. Hasierati guai arte, ikesi, ikesten da? Bei, alde haundiye. Ta gero, geña, hemen ez da iguel palize hartzeko lekube, beye bei teknika ikesteko lekube. Eskolaz kanpo aitzen za?Hemendik kanpo debei. Aspaldi hontan lengusubakin ta bagailtze egurre yosi ta etxe aldetik pixkat. Zelle al da?Moztutzietis, nolanahei moztutzie, iguel-iguel tronkubek ebaitzen die. Beye, teknike pixkat ikesi ahala golpe erdiyekin lan doblie eitten da. Lanakin batia aitzeko...Dakana da, izugarrisko... Ordu erdi bet entrenatzen aitzeko ibili biherra dakazu bi ordu egurre prestatu eta gio ebaitakuek garbitzen. Ta eskol honek hori daka puntu oso on bat debei, ze, azkenia, gu honutza etorri eta ebai besteik ez diau eitten. Bestela, denbora pila bat eskatzen dau prestakuntzetan. Iñaki Vazquez VazquezAltsasuarra, 18 urte. Zer moduz?Ongi, hemen gabiltza ematen. Eta ikasten. Nolaz animatu zinen izena ematera?Betidanik izan dut gogoko aizkora. Animatu eta izena eman dut. Aurretik ibilia zara aizkoran?Iaz hasi nintzen. Gero Jose Ignazio Floresekin hitz egiten... ikastera. Eta etxean?Ez. Aita beti basolanak egin ditu, baina, zaletasuna da nirea. Zer moduz aizkora eskolan?Oso gustura. Goiz eta arratsaldeak pasatzen ditugu. Gustura. Ikasten al da?Bai, bai. Batez ere teknika. Ia garrantzitsuena da. Teknika bai, baina indarra ere behar da?Bai, indarra bai, baina fondoa behar da, asko. Horretarako korrika egitera joan beharra dago. Nik ez dut ohitura handirik baina, tira.Etxean ibiltzen al zara aizkoran?Ez. Gehiena Jose Ignaziorekin batera, Ziordian. Han astean egun bat edo bi aritzen gara, aizkora eskola dagoen edo ez kontuan hartuta. Bestela, basora eroritako zuhaitzekin aritzera ez naiz joaten. Arriskutsua da eta bakarrik ibiltzeko nahiago ez. Juan Carlos Lakuntza OtsagabiaUhartearra, 30 urte.Nolaz animatu zinen aizkora eskolan izena ematera?Dexente ibiltzen den herriko batekin pikea izan nuen, Ibai Gorritirekin. Pike sanoa, aurtengo inauterietan zerbait egiteagatik. 4 enbor jarri genituen eta moztu egin genituen, koadrilekoendako. Gero eskolaren berri izan nuen eta izena ematea erabaki nuen. Kirol pixka bat egiteagatik behintzat. Pike hura, zeinek irabazi zuen?Azkenean, buruz buru egin beharrean binaka aritu ginen. Gorrititar batek ni bezalako txar batekin aritu zen eta ni beste Gorriti batekin aritu ginen. Ongi. Gero eskolaren berri izatean Florenekin hitz egitera etorri nintzen eta probatzeko aholkatu zidan, "kirol pixka bat eginen duzu eta jendearekin egonen zara". Proba zer moduz?Ongi. Uste baino zailagoa da. Mozketa bideratzeko garaian, Floren ikusten duzu eta erraza dirudi. Baina gero zu jartzen zara eta ezin, bukaeran, gainera, aizkoraren zama nabaritzen da eta ez da gauza bera. Nirea, 30 urterekin, etorri denbora pasa eta kitto, ez da besterik. Besteetatik bakarren bat ahal du, baina besteok helduak gara, seme-alabak... Inauterien aurretik aizkoran ibilia zinen?Sekula. Plazara atera aurretik gorrititarren gurasoek aizkora utzi eta zerbait aritu nintzen, gutxienez oinari ez emateko. Eskolaz aparte aritzen zara aizkoran?Ez. Lau aizkorakada emateko, nahiago dut jendea inguruan izatea, zer gerta ere. Basora bakarrik joan eta edozer gauza gerta dakizuke eta, ez. Zaila da aizkoran ibiltzea?Bai. Mutil hauen moduan, 12 urterekin hasten bazara, ongi. Baina 25 urtetik gora, zaila. Aujetarik?Ez. Aujetak izateko adina lan ere ez didate jarri. Ikastea da. Ez dute lan luzerik jartzen eta gustura pasatzen dugu. Gainera, hitz egin ez arren euskarara belarria egiten ari naiz. Dexente ulertzen diet, erantzuten jakin ez arren. Agian aizkoran ibiltzea baino garrantzitsuagoa da euskara ikastea, ez?Lana eskolarekin moldatzeko?Bi txandatan aritzen naiz lanean eta ahal dudanean etortzen naiz, eta ezin denean, ezin. Goizeder Beltza IgoaEtxarriarra, 30 urte.Dauneko zenbat urte aizkora eskolan?Bigerna.Nolas animatu ziñen?Afiziyue nakan eta kuadrilen apustu bet ein giñuben eta geros ba... Bestela, etxien zerbeit, beño geyo ez. Apustube zer modus fan zan?Irazi, irazi. Zer modus eskolan?Oso gustora etortzen ga honutze. Teknike ikes ber da geyena. Ta arnasa hartzen debei, itto eitten za, bestela. Aurriapenik somatu dezu?Fan dan urtien hasi giñeneti guai artio, asko. Gutxi moztutzen diau guaño, beye...Eskolaz aparte ibiltzen za?Aritzekin ibiltzen ga granjan biyok. Gustora. Han dena en ber. Prestatu, josi garbittu... dena. Hemen errezo da. Lanakin batia yamangarriye da?Lanetik atiatziako kasi atsaldeko zortziyek die. Gio. Ta azkeniako nekatu eitten za. Ta fondue hartzeko zerbeitt eitten dezubie?Basuen ibili, geyenbat. Denbora asko ez da gelditzen, lana, hau, granjan...IrakasleakJose Ignazio FloresUrtiatzuk battuzubie eskolakin, ezta?3-4 urte battu. 4 uste dut diela. Ongi. Jendiakin da, gustora eta ongi. 3 irakasle, beye ikusten det bat beño geyo de juntetzen dakizubiela. Bei, Erdozia de hemen ibiltzen da geyen ta ongi. Urtiatzuk battu eskolak. Guai arteko esperientziye zer moduskue?Ona. Mutikuek, gaztiek, badaude oso ongi heldu dienak eta oso gustora gaude. Bondatie eta afiziyue bakabie, gios. Bei, bondatie eta afiziyua haundiya dakiye. Ta, esan bezela, oso giro onien ta gustora ibiltzen ga. Txintxu etortzen die. Beti badakiye azterketak, o gauzek izeten dia, zerbeit falletu beya asko ez. Nola moldatzen zarie aizkoran yakusteko?Praktikua da. Etortzen dia, batzuk badaude, aizkoran bakiyenak beya fallo batzuk dazkiye eta haik, guk ibiliyan pasiyoz eta denboran pasiyoz, ikesi eitten dia ta hoi iakusi nehi duu. Teknika zuzentzie?Hori da. Ze ohittura txarrak oso erraz hartzen dia. Nik neia dakit, ohitura txarrak hartu eta gio kentzia asko gostatzen da. Guai, gaztetatik, ohitturok hartu ber dia, onak. Ze eitten dezubie, etorri ta zuzenien enbor geña?Hemen dakau Juan Mari. Guk hemen bi ordu ematen ttu Florenekin, beya Juan Marik pasatzen ttu 3-4 ordu hor egurrok prestatu, kendu... Jubilatuta daunes, denbora baka. Bestela, aholkubek eta eman bei, beya hemen jendia etortzen da ta, geyen partes, zuzenien enbor geñaa. Eskolako batzuk, dauneko plazan ibildu die, ezta?Bei. Ta batek apustuba einik daka eta, gio, urresko aizkoran de, bakarren batek ata ber du eta ondo. Gio, txapelketan e ata ber da, 3. maillen eta, ondo. Eskola frutubek ematen hasiye da?Bei. Ematen ai da eta uste dut luzia geyo emanen ttubela. Juan Mari Nazabal.Etxarriarra, 70 urteUstet hemen lan geyena zuk eitten dezulaDenak nik prepatzen ttut! Aizkolayek, ne semiek eta Floresek yakusi eitten debie. Beye hoik etortziako dena prepatuik uraitzen det nik. Hoik hemen ordu bet yoten die, zu?Ni 3-4 ordu prepatzen. Moztu, txaflanak ein, garbittu... Ta guai erraminta onak dauzkau ta errez eitten diau, ezta? Ez da lehen bezela, aizkores zuittu eitten giñuzkiyela tronkubek. Guai peladorat dakau eta peladorakin dena oso ongi eitten diau. Gaurko moduko saio batiako zenbat egur prestatzen ttuzu. Mille ta bostenehun kilo. Eskola don biyertien. Dazkau 45-50 mille kilo hiru hillate t´erdiko eta kontube atia diau eta mille ta lautenahun o mille ta bostenahun kilo dazkau proba bakoitzeko. Dozenan bat enbor prestatzen ttuzu?Segun eta ze lodieretakuek dien, zirkunferentzia dakabien. Handiyo baldin badie gutxiyo, txikiyek baldin badie geyo. Gustora?Bei, oso gustora. Ikasten debie?Asko, asko. Fan dan urteti honutza ein debie ganbiyuat oso haundiye.Zu lanak, gios, zerbeittako baliyo dau. Zerbeitako baliyoko ahal dau. Bestela alperrik hemen ez diau zerik eitten. Jendie gustora aitzen da. Aizkoran nolas hasi ziñen?Haurre nintzela hasi nintzen aizkorien. Afiziyue uraitzen nen da, gu aittek uraitzen zen afiziyo pixkat, beti basuen ta hola. Ikusten zuten nai idea pixkat banakala eta hasi nintzen ta gustora. Oso gazte hasi nintzen ni. Ta gero basuen ibildu giñen urtiatzus da... Arbolak botatzen, lanteyek eitten. Bota. Dena aizkora ta trontza zan orduben. Hemen inguben o kanpuen de?Kanpua debei. Erregerenara de fan giñen, Eugittik gora. Tenporada bat ein giñuben han. Urbasan ta, ingu bontan da... Trabesetako. Orduben RENFEk hartzen zittuben eta eitten zittuben nazio guziako. Apustubek einda, o ez?Nik, denetatik. Bueno. Españen orduben eitten zan, probintzi denetan, zein atiatzen zien bi lenbizikuek eta gio nazionalia faten giñen 49 probintzitati. Ta hiru urtes segidos kanpeon atia nintzen. Ta garei betien asko ibiltzen zala jendie, geña...Asko, asko. Kantidedie. Guai, semie atzetik. Semiek ikustien nik afiziyue nakala, beti atzetik ibiltzen zan da , ikusten nen baliyo zela eta oso ongi, azkeniako. Eskolan aurria eiñen den norbeitt ikusten dezu?Aizkora urtiatzuk biher ttuben gauza da. Beye nai iruitzen dakit beyetz. Bat fan dan urtien honutz etor zan eta 10 kana erdita apustu ein dau bin kontra eta irazi ein dau. Kriston apustube ein da Zerainen. Jendie gogos heldua. Jendie, eta gaztie ikustiek, eskolan premiye zon señale?Gusto ematen dau hola ikustie. Afiziyue, guk gen denboran uraittu diaun afiziyuat kontserbatzie. Hori gauz handiye da. Guai zello dakabie, ezta?Bei, gu garei betien beti aizkora eskutik jendu be giñuken. Guai, estudiyuek eta lanak eta gauzek... Distintuo da, beye guai de beste gauz betzuk, beste mediyo batzuk de. Lehenbiziko lana, mantenubek hobiek. Ta gio eitten debien golpe guzie da ikesten. Gu, beix, egurre eitten da hola ibiltzen giñen. Da iguel kortetan ba ez haunbeste. Beye hoik eitten debien dena da ya efektibue. Irakasliek ongi aitzen die?(Farre eitten dau). Aldiauna eitten diau eta zer ein ber diau ba. Dakiuna eitten diau ta.