Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume langilearen eguna. Noiztik eta nondik?1857. urtean, New Yorken, emakume talde bat matxinatu egin zen ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna eskatuz. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten "Women´s Day" izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen eta egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten. Horrela urteetan emakume langilearen nazioarteko eguna munduan barna hedatuz joan da. 1857. urtetik 2008. urtera salto egin eta New Yorketik hasi eta munduan barna ibili ondoren Euskal Herrira iritsi gara. Sakanan 2008ko martxoaren 8an, hau da, bihar emakume langilearen eguna ospatuko delako. Martxoaren 8a ardatz hartuta Sakanako zenbait talde feministekin bildu eta gaur eguneko emakumearen egoera eta aurrera eramaten dituzten borrokak izan ditugu hizpide.Sakanako emakumeen eguna"Martxoaren 8a egun seinalatua da emakumeontzat". Hala adierazi dute Bilgune feministako kide diren Irati Urrestarazuk eta Jone Unamunok eta Altsasuko feministak taldeko Gurutze Arregik. Aldarrikapen eguna, borroka eguna, kalera ateratzeko eguna, festa eguna,..... Baina Martxoaren 8a eta Azaroaren 25az gain, urteko beste egunetan ere emakumeen ahotsa eta borroka ezinbestekoa dela diote hirurek.-Sakanako mugimendu feministaGurutze Arregik urteak daramatza mugimendu feministan eta eskarmentu handia du gai honen inguruan. 80. eta 90. hamarkadetan emakume taldeek eta feminismoak Euskal Herrian indarra izan zuen baina arrazoi batzuk direla medio gora behera batzuk ere izan dira talde hauen jarraikortasunean. Momentu txarragoak bizi izan dituztela aipatu du Gurutzek eta egun Sakanan mugimendu feminista loratzen ari dela nabarmendu dute hirurek. "Garai batean errelebo falta nabaritu izan dugu baina gaur egun emakume gazteak indartsu datoz" dio Gurutzek. Irati eta Jonek ,18-20 urte bitarteko neskak, haien gazte ikuspuntua ere nabarmendu nahi izan dute. Indar gutxi duen borroka bat dela diote hauek eta ez direla nahi bezain beste gazte mugitzen salatu dute. Talde berezi batzuek euren jarduera eta aldarrikapenen barruan tarte berezia eskaintzen diote kontzientzia feministari. "Guk gazte eta emakume garen aldetik borroka egin behar dugu"-Urte osoko borroka, ez egun bakarrekoa"Egungo jendartearen kontzientzian eragitea zaila da" Hala hasi dute hizketaldia haien lana azaltzeko eskatzerakoan. Bai Altsasuko Feministak bai Euskal Herriko Bilgune feministak egunero dihardute lanean. Ez dira bi egunetara mugatzen haien borrokak eta lan ildoak. "Emakumeon askatasuna eta autonomia lortu arte lanean jarraituko dute"Sakanako emakume borrokalariaren egunaren antolaketa lan honen adibide bat da. Etxarri eta Altsasuko Bilgune Feministak eta Altsasuko feministak elkarlanean festa egun bat antolatu dute biharko eta aurrerantzean ere elkarlanean jarraituko dute egungo zapalkuntzarekin amaitu arte.-Zapalkuntza patriarkalaEskubideen urraketa, eraso sexistak, diskriminazioa, lan mundua, bazterketa soziala.... Emakumeek patriarkatuaren ondorioak eta eskubideen urraketa bizi eremu guztian jasaten dutela adierazi du Iratik "zerrenda luzea da arlo guztietan somatzen dugu zapalkuntza hau"Hilabeteko lehen ostiralero elkarretaratzea deitzen dute bi talde hauek Altsasuko udaletxe aurrean emakumeen kontrako bortizkeria salatzeko. Haien esanetan gai hau da beharbada kalean gehien entzuten dena. "Gai honekin kontu handiz ibili behar da. Eraso edo hilketari erreparatzen dio soilik jendeak, baina ikuspegi hori handitu eta arrazoiak ikusten ere ahalegin berezia egin behar dugu" Argi dago egiturazko arazo bat dela eta hori da jendarteari, politikariei eta agintariei erakutsi behar zaiena. Bestetik tamalgarritzat jo dute 3 kideek hauteskunde atarian gauden honetan, politikariek izan duten jokabide zuria. "Gai honen inguruan asko hitz egin dute politikariek egun hauetan baina errealitatean ez dute ezer egiten"-Jai parekideen borroka. Euskal Herriko Bilgune feministaParekidetasuna da Bilgune feministak darabilen hitz gakoa. Baina zer da parekidetasuna? Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekidetasuna lortzea, biak maila berean ezartzea da. Jaietan emakume eta gizonen parte hartzea maila berean ematea da Bilgune Feministaren erronketako bat. Horrela, aspaldi ekin zioten lan honi eta Altsasuko kasuan aurrerapauso handiak eman dituztela azpimarratu dute. "Gaur egun altsasuko kintek zortzikoa dantzatzea garaipen bat izan da guretzat eta horren alde lanean jarraituko dugu"-Beste pausu bat: Eskubideen kartaEuskal Herrian bizi diren Emakumeen Eskubideen karta aurkeztu zuen orain dela bi aste Emakumeen Martxarako euskal Herriko Plataformako kideek.Orain dela 3 urte Emakumeen Mundu Martxak Euskal Herria zeharkatu zuen eta ehundaka emakume mobilizatu ziren, horien artean Sakandarrak, gure bailara zeharkatu zuenean. Mundu Martxarako Euskal Herriko Emakumeen Plataformak orduan ekin zion karta hau landu eta osatzeari eta dagoeneko esku artean dute.Bere erabilgarritasunaz galdetuta honakoa dio Iratik; "tresna hau beharrezkoa dugu, guri dagozkigun eskubideen lorpenean aurrera egin eta eskubideok beteko direla bermatzen duten mekanismoak exigitzeko; eta, era berean borroka feministaren helburuak jarraitu beharreko estrategiak eguneratzeko".Eskubideak formalitate hutsean gera ez daitezen Aldarrikapen Taula osatzea dute helburu. Horretarako dokumentua ahalik eta gehien ezagutarazi eta emakumeen ekarpenak jasotzea ezinbestekotzat jo dute. Hori dela eta Sakanako emakume guztiek karta hau esku artean izatea da hauen hurrengo erronka.Emakumeen eskubideen aldeko eguna AltsasunBertso bazkaria Zubi Ondo elkartean Alazne Unxalo eta Maddi Gallastegirekin. Haurtzaindegi zerbitzua egongo daGora emakumeon borroka!!! 19:30ean Kontzentrazioa edo triki poteoa eta ondoren meriendaLas Devoras eta Zea Mays23:00etan Altsasuko Gaztetxean kontzertua.Altsasu eta Etxarriko Bilgune Feministak eta Altsasuko feministak antolatuta.ZiordiaEmakumeen afaria 21:30ean elkartean, Ziordiko emakumeak antolatuta.OlatzagutiaLas azarosas andanzas de dos picaras pellejasMartxoak 7, ostiralarekin, 22:30ean kultur etxean. Jus La Rocha taldearen antzezlana. Risoterapia tailerraMartxoak 8, larunbatarekin, 11:00etatik 13:00etara, ludotekan. Irakaslea, Pepa Marianas.Afaria Clinkerren. Afaldu ondoren sorpresa. Martxoak 8, larunbatarekin. Izena eman Papertxo, Aixeleku, Erosle edo Clinkerren. Antolatzailea: Olatzagutiako Udaleko Emakumearen BatzordeaAltsasuEmakumearen sailak eta Liburutegiak antolatuta Emakumeen interes gunea aurkeztu zuten atzo Altsasuko liburutegian. Bertan emakumea, genero berdintasuna, feminismoa, hezkidetza eta bestelako gaiak lantzen dituzten liburuen aurkezpena egin zuten. Liburutegiak gai hauei buruzko sail berezi bat hartuko du hemendik aurrera.Bestalde martxoan zehar Zine forumeko gaia Emakumea izannen da. Honela, martxoaren 14ean Persepolis filmea ikusteko aukera egonen da Altsasuko iortia kultur gunean.ArbizuKontzentrazioa iluntzeko 20:00etan eta ondoren afaria Aldabide elkarteanLakuntzaFilme baten emanaldia eta askariaIrurtzunTodas a VotarMartxoaren 7an, ostiralarekin, 20:00etan eta larunbatean eta igandean 18:00etan. Irurtzungo antzerki tailerraren lana. Sarrera: 3 euro. Ikus berriaManos con sabiduría (Guatemalako emaginei buruzko bideoa)Martxoaren 14an, ostiralarekin, 19:30etan Kultur etxean.Proiekzioa eta hitzaldia. Feli Sanchez (Medicus Mundi)AFARIA Martxoaren 15an, larunbatarekin, 21:30ean Iratxo elkarteanEmakumeari buruzko film laburrakMartxoaren 16an, igandearekin, 18:00etan Pikuxar elkartean. Ondoren txokolatada. Etxeko txapuzak Martxoaren 8an eta 15ean, 9:00etatik 14:00etara. Emakumeendako tailerra. Musika eskolan.Martxoan zehar Etxeko ekonomian lizentziadunen II. promoziokoei tituluak banatuko zaizkie.Antolatzailea: Irurtzungo emakume taldeaLaguntzaileak Kultur kontseilua eta Irurtzungo udala