Aitor Oiarbide Igoa

Guaixe 2008ko apirilaren 11

Txiki txikitatik zure indarragatik nabarmendu zara?Ez indarragatik ez. Betidanik esan izan didate nahiko astotxoa izan naizela baina ez indartsua. Astakeriak egitea gustatzen zitzaidan. Txikitan haur gehienen antzera nik ere futbol jokalaria izan nahi nuen.Orduan nondik datorkizu harrijasotzaile sena?Kasualitatez naiz ni harrijasotzaile. Ikastolan betidanik egin izan ditugu herri kirolak eta gehienetan nik txingak jasotzen nituen. Etxarriko lagun bat aizkolaria da eta hark esana zidan orain dela bi urte edo Irurtzunen harrijasotzaile eskola sortu behar zela.Gorpuzkeragatik, edo astakiloa izateagatik harrijasotzaile planta hartu eta gomendatu zidan. Orain urte batzuk geroago mundu honetan jarraitzen dut nik ere.Beraz, harrijasotzaile eskolan hasiera hasieratik zaude?Bai, hala da. Irurtzungo harri jasotze eskola 2004en urtean sortu zen Mikel Lasarte eta Xabier Igoaren ekimenez. Ilusio handiarekin jarri zuten eskola martxan eta mustutze egunean Perurena aita-semea ere izan ziren. Gaur egun ere Mikel eta Xabier dira eskolako buruak eta entrenamenduetan haien agindutara egoten gara Simon eta biok. Partaide gutxi gara; lau besterik ez eta asteazken eta larunbatero egiten ditugu entrenamenduak.Nolakoak izaten dira entrenamenduak?Egiten dugun lehenengo gauza beroketa ariketak eta luzapenak dira. Hau ezinbestekoa da aurrerantzean lesioak eta ekiditeko. Gero arropa aldatu, gure arropa berezia baita, eta harriak jasotzera. Pisu txikitik hasi eta pixkanaka pisu handiagoa altxatzen hasten gara.Eta entrenamendu hauekin nahikoa izaten da? Edo gosaltzeko edari energetikoa hartzen duzu?Ez dut edari energetikorik hartzen ez. Beste guztiek bezala Cola Cao edaten dut. Kar, kar, kar....Entrenamendu hauetaz gain astean zehar etxean ere gure kabuz kirola egiten dugu: bizikleta, mendira joan....Txapelketetan bizpahiru harri mota ikusten ditugu baina gehiago daude, ezta? Zeintzuk dira?Ohikoenak 3 dira baina guk 7 mota ezagutzen ditugu. Lehena kuboa da. Hau sei alde berdineko harri laukiduna da eta 30-35 cm-koak izaten dira normalean. Txapelketetan erabiltzen den harrietako bat kuboa. Bigarrena, kopa edo zilindro berria. Zilindroaren oso antzekoa da baina honek beheko aldean hanka dauka. Ezagunen artean ere bola daukagu. Esfera formako harria da eta jendeak kontrakoa uste arren, errazena da jasotzeko. Kuadroa izeneko harria ere ezagutzen dugu. Lauki luze formakoak ditu aldeak eta goikoa eta behekoa lauki formakoa. Honek eskulekuak ditu eta hau izaten da pisu handiak jasotzeko harri aproposena.Kuadro zaharra harria nahiko ezezaguna da. Bestea bezalakoa da baina honek ez du eskulekurik izango, horregatik altxatzeko zailagoa izaten da. Zilindro zaharra ere nahiko ezezaguna da eta prisma itxura dauka. Azkena eta behar bada arraroena, irregularra da. Honek ez dauka berezko formarik eta itsasoko edo mendiko harriak bezala deformeak dira.Eta harri hauek guztiak altxatzeko indarra ez ezik teknika ere beharrezkoa izango da, ezta? Harri jasotzaile profesionalek diotenez indarra baino teknika da garrantzitsuena. Teknika, indarra, konfidantza.... dena da beharrezkoa. Bi harrijasotze mota egiten ditugu guk. Alde batetik pisu handiak deritzona; pisu handiak eta jasoaldi gutxi eta bestetik pisu gutxi eta jasoaldi askokoak; hau da, ahalik eta denbora gutxienean harri jasoaldi asko egitea.Zeintzuk dira orain arteko zure errekorrak?Dorraon bete nuen abenduan nire errekorra 100kgko zilindroa altxatzen. Bolarekin ere 100kgtan daukat errekorra eta Kubikoarekin berriz 80kgtan. Orain errekor berria prestatzen ari naiz eta 50kg bolarekin minutu batean 15 jasoaldi egitea gustatuko litzaidake. Orain hori prestatzen ari naiz eta ikusiko da!Hemendik aurrera zer? Harri jasotzaile profesionala izatea gustatuko litzaizuke?Bai gustatuko litzaidake baina bide gogorra eta luzea daukat oraindik egiteko.15 urte ditut eta oraindik ikasten ari naiz. Lehenik ikasketak bukatu, ondoren ikusiko da.Kirolariak ez dira oso parrendazaleak izaten. Zure kasuan ere berdin? Ba.... ni salbuespena izango naiz. Asko gustatzen zait parranda niri eta momentuz bateragarria dela uste dut. Entrenatzaileak gazteetan ahal dudan neurrian gozatzeko esaten dit. Geroago etorriko direla txintxo ibiltzeko sasoiak eta nik irakasleari kasu egiten diot. Serio hasten naizenean "txolloa" bukatuko da eta ni horretarako prest nago.Nola ikusten duzu Sakanan herri kirolen osasuna? Aizkoran, sokatiran eta halakoetan jendea badabil. Harria jasotzen berriz 4 aritzen gara bakarrik eta horietatik ni naiz sakandar bakarra. Honek pena handia ematen dit eta jende gehiago animatzea gustatuko litzaidake. Niretako kirol oso polita da eta gure ohiturak mantentzen ez baditugu galdu egingo dira.