Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gazte Kontseiluan 4 sakandar topatu ditugu. Bi neska eta bi mutil. Bi teknikari eta batzorde iraunkorreko bi kide. Oihana Lopez etxarriarra eta Izaro Arakama arbizuarra NGK-ko langileak dira. Lehena osasun arloko teknikaria eta bigarrena euskara arlokoa. Josu Anduaga etxarriarra eta Josu Royo irurtzundarra, berriz, Batzorde iraunkorreko kideak dira. Lehena bokala eta bigarrena lehendakaria. Laurak ilusioz lanean diharduten lau gazte dira; gazte eragileen eta gazteen sarea garatzeko tresnak eta bitartekoak eskainiz.1-ZER DA NAFARROAKO GAZTE KONTSEILUA? Nafarroako Gazte Kontseiluaren sorreraren berri emateko, 1984. urtera jo behar da. Urte hartan jada gazteen gaiei buruzko kezka nabaritzen hasi zen, eta honela 1986an NGK sortu zen. Elkarteek osatutako elkartea da eta, zehazki, Nafarroa guztiko gazte elkarteek osatzen dute.Gaur egun, Josu Royo da NGK-ko lehendakaria eta haren esanetan "ordutik aurrera lanean jarraitzen dugu gazte elkarteen eskubideak bermatzen eta haien beharrak asetzen"Gazteen eskubideak bermatzea da aipatu elkartearen helburua eta horregatik gazte elkarte eta administrazioaren arteko zubi lana egiten du. Bestalde, gazte elkarte sarea sortzea, eta gazteei informazioa aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea ere dute helburu besteak beste.Egun, herrialdeko 67 elkarte biltzen dira NGKren baitan, baina beste talde, elkarte eta kolektiboekin lan egiten dutela azpimarratu dute hiru sakandarrek. Izan ere, NGKko kide izateko Institutuak bi baldintza eskatzen ditu: Zentsatua egotea eta horretaz gain 50 kide baino gehiago izatea. "Horrek ez du Nafarroan bizi dugun errealitatearekin bat egiten eta horregatik hainbat elkartek ez dute gurean egoteko aukerarik". Horrek ez du esan nahi NGKan lan egiteko aukerarik ez dutela. Hortaz, "badugu beste lan esparru handi bat elkarte horiek laguntzen eta gure lan arlo eta lan esparrua zabaltzen".2-ZEIN ARLO LANTZEN DITU NGK-k?OSASUN ARLOAOsasun arloan bi teknikari ari dira lanean eta horietako bat Oihana Lopez etxarriarra da. Oihana Sexu hezkuntzari buruzko egitasmoen arduraduna da; eta bere lankidea, berriz, drogen menpekotasunean aditua daEsan bezala, hauek dira arlo honetan lantzen diren gaiak: Sexu Hezkuntza, GIB-HIESa, Drogak eta Prebentzioa, Gizarte Trebetasunak eta Komunikazioa, Publizitatea eta Kontrapublizitatea eta Osasunerako Hezkuntza.Oihanak 3 urte beteko ditu teknikari lanetan, eta esperientziak argi utzi dio gazteekin Sexualitatea eta Dregen gaia lantzea ezinbesteko dela. Horregatik, hitzaldi, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatzen dituzte gazte elkarteen eskaerari erantzunez. "Egungo hezkuntza formalean ez dira gai hauek lantzen eta gure ustez ezinbestean jorratu beharreko gaiak dira"Arlo honetan hainbat ekintza eta programa lantzen dira eta horien artean, ezagunena Gozamenez progrma da. Gazteei sexualitateari loturiko zenbait jarduera eskaintzen zaizkie proiektu honen bidez, eta urtetik urtera arrakastatsuagoa izan ohi dela jakinarazi du Oihanak.Programa hau Gazte Kontseiluak, Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarrak, Sarek, Iturrama eta Andraize Zentroetako Gazte Programak, Hegoak elkarteak, Gehituk, Askagintzak eta Ilota Ledok antolatzen dute, zonaldeko gizarte zerbitzuetako langileen, emakumeari arreta egiteko zentroetako hezitzaileen eta gazte talde eta gaztetxe anitzen laguntzarekin.Sakanan, esaterako, Gozamenezen arrakasta azpimarratzekoa dela jakinarazi nahi izan dute hiru kideek eta programa aurrera eramateko, gizarte zerbitzuen, gazteen, gazte asanbladen edota teknikarien laguntza txalotzekoa dela argitu dute. Film laburren lehiaketa, tailerrak, ikastaroak eta beste antolatu izan dira Sakanako herri askotan.Gozamenez gain beste ekintza batzuk antolatzen dira urtean zehar, beti ere sexualitate eta drogamenpekotasun gaiak landuz. Honela aurki "Artea eta Gorputza bat eginez sortu ikastaroa" egiteko aukera izanen dute gaian interesa duten gazte guztiek. Ikastaro honen bidez, pertsonak berezkoa duen sortzeko gaitasuna aurkitu eta inguruan dituen mugak gaindituko ditu. Ikastaro honi jarraiki, Brikolage sexualari buruzko beste tailer bat ere eskainiko dute. EUSKARA ARLOAArlo honen helburua Nafarroako Gazte Kontseiluak eta gazte elkarteek antolatzen dituzten jardueretan eta funtzionamenduan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea daKONTSUMO ARDURATSUAAurreko urtean hasitako arlo berri bat da hau. Gazte mailan ez da horrelako lanik egin eta honen premia ikusi zuten gazteek. "Gure kontsumoaren inguruan analisi bat egiteko une iritsi zela ikusi genuen". Gazteen iritziz, "gu izan behar gara gure kontsumoaren jabe eta ez da, orain arte bezala, inposaketa bat izan behar".Urte bete daramate gai hau lantzen eta oso pozik azaldu dira. Momentuz erantzun oso ona izan du, eta bide horretan jarraituko dute, kontsumo arduratsua bultzatu nahian, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatuz.ELKARTEEN ARLOAOinarrizko arlo bat da elkartegintzarena. Gazteen parte-hartzea eta elkarteen mugimendua sustatzea du helburu sail honek, eta Josuren esanetan "gazteen beharrak eta nahiak jaso eta antolaketan lagundu eta bultzatzea da gure lana". Horretarako, aholkatu, lagundu eta informatu egiten du, bai jadanik eraturik dauden elkarteak bai elkarte berriak sortu nahi dituzten pertsonak ere.Aurreko urtean abian jarritako hausnarketa batean murgilduta daude gaur egun. Espazio publikoen ingurukoan hain zuzen ere. Azken aldian hainbat herrietan Gaztetxeak ixten ari direla gauza jakina da, eta, honen trukean edo, Gazteriaren etxeak sortzen ari dira. Gazteriaren etxe hauek enpresa pribatu batek kudeatzen ditu eta NGKko kideak honen aurka azaldu dira."Guk oinarrizko dokumentu bat aurkeztu nahi dugu, eta bertan oinarri batzuk finkatu. Nolakoak izan behar duten espazio publiko hauek, babesa behar dutela baina gazteen autogestioa bultzatuko duten espazioak izatea,..." Honela parte hartzeko bideak irekiko direla ikusten dute eta hori da azken finean haien helburua. 3-GAZTE ELKARTEGINTZA "Gazteon sarea helburu"Egungo Gazte elkartegintzaren inguruan galdetuta, argi ikusten dute 3 partaideek herrialdeko elkartegintza mota asko aldatu dela orain dela 20 urtekoarekin alderatuz gero.Beste elkarte mota batzuk sortu dira, gazte asanblada kasu, eta legediak ez ditu onartzen. "Guk egoera hau ez dugu ulertzen eta lege hori egokitzea eskatzen dugu. Hau da, Gazte Asanbladak, bajeretan biltzen diren taldeak, etab ere gazteen antolaketa dira eta hauei ere babesa eman behar zaie" Horregatik NGKko kideak lanean dihardute talde hauek onartuak izateko.Josu Anduaga, Etxarriko Gazte Asanbladako kidea eta bere ustez filosofia txoke bat egon daiteke asanbladen eta NGKren artean. Bere ustez "Gazte asanbladetako kide askok ez dute haien burua elkarte baten moduan ikusten eta ez dute administrazioarekin inongo harremanik nahi" Bi ideiak guztiz bateragarriak dira haien iritziz, eta horregatik Nafarroako Gazte Asanblada guztietatik haien burua aurkezten erronda bat egitea aurreikusi dute. Bukatzeko argi utzi nahi izan dute orain arte Gazte Asnabladekin lan egin dutela eta bide beretik jarraituko dutela, "Gazte Asanbladak gazte bilgune oso garrantzitsu eta indartsuak baitira" dio etxarriarrak.Euskal Herriko Gazte KontsailuaOrain dela 4 urte sortu zen Euskal Herriko Gazte kontseilua eta Euskal gazteria, Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan, jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-joera, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako bereizketarik gabe, bizi nahi duen kolektiboa da. Aniztasun hori kolektiboaren aberastasuna izanik, "euskal gazteriak herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen dituen heinean, zeresan handia du".Sortze prozesu horretan NGK-k lan akordioa sinatu zuen eta gaur egun horretan murgilduta jarraitzen du. Asanbaladak ontzat jo zuen EHGKrekin lan egitea eta geroztik hainbat ekimenetan elkalanean dihardute. Drogen inguruko hausnarketa jardunaldiak, etxebizitzaren inguruko topaketak,...4-GAZTERIA LEGEA "Gazteon ahotsa entzun dadila"Aurtengo gai izarra edo zer esan handia eman duena Gazteriaren legea izan da. Orain arte Gazteria eta Kirol institutua bat izan da, eta aurten arrazoi batzuk direla medio banandu egin dira. Egun ez dago gazteei zuzendutako legerik eta hori burutzea da aurtengo erronka. Gazte politikak zehaztuko dituen lege bat diseinatu eta onartzea du helburu Nafarroako Gobernuak. "Guk beldur handia diogu lege honi. Hasieratik ikusi dugu ez dela parte-harztailea izango, eta ziur gaude bulego batean teknikariek eginiko legea izanen dela".Kezkatuta azaldu dira hirurak eta erne egoteko deia luzatu nahi diote gazteriari. NGKk prozesua gainbegiratzeko kompromisoa hartu du, eta horretan dihardute; foroetan parte hartzen eta abar. "Gure helburua gazteon ahotsa entzutea da".5-NOLA JARRI NGK-REKIN HARREMANETAN?Ateak zabalik dituzte NGK-n eta edozertan laguntzeko prest azaldu dira. Hasieran esan bezala, "bildu, antolatu eta eragin" da haien lema eta horretarako hauek dira haiekin harremanetan jartzeko bideak: 948-23 48 19 telefonora hots egin edo www.cjn-ngk.org web gunean. Oihana Lopez Goñi 28 urteEtxarriarra2 urte eta erdi kontseiluanPsikologian lizentziatuaOsasun arloko teknikaria Askagintzako kideaJosu Royo Gartzia21 urte IrurtzundarraKontseiluan orain dela 2 urteIngineritza Tekniko industriala Mekanika alorrean ikasketak burutzen ari daOrritzeko kideaJosu Anduaga Goñi23 urte EtxarriarraNekazal ingeniaritza tekinikoa ikasketak burutzen ari daKontseiluan 4 hilabeteEtxarriko Gazte Asanbladako kideaEHE kidea