Irakurriz gozatu, eta gero oparitu!

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Horiek guztiak eta beste arrazoi batzuk kontuan hartuta, Unescok 1995eko azaroaren 15ean Parisen egindako bileran erabaki zuen apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatzea, liburuen eguna ospatzeko, kultura sustatzeko eta egile eskubideen bidez jabego intelektuala babesteko. Orduz geroztik ospatzen da urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna.Egun horrek ere badu oihartzuna Sakanan. Ibarreko liburutegiek, egunaren harira, makina bat jarduera antolatzen dituzte. Iaztik Liburuaren Nazioarteko Egunaren ekitaldien antolaketara Sakanako euskalgintza batu zaie Irakurri, oparitu eta gozatu kanpainarekin, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena.Iaz bezala, aurten ere, egitasmoa martxan da Sakanan. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera, Irurtzungo PIKUXAR eta AIZPEA euskara taldeek, Altsasuko KIMAk eta BIERRIK elkarteak Irakurri, oparitu eta gozatu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu zuten. Aurreko edizioan bezala euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker egin du aurrera egitasmoak.Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa asteazkenean jarri zen martxan, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera. Despeditu, berriz, garilaren 26an eginen da; uda izaten baita jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta, ondorioz, uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.Hego Euskal Herriko 17 herritan eginen da. Sakanan iaz Irurtzunen eta Altsasun garatu zen kanpaina. Haiei aurten Etxarri Aranatz batu zaie. Hori da aurtengo berrikuntzetako bat, baina aldaketa gehiago ere badaude. Iazko esperientzian eta balorazioetan oinarrituta, aldaketa/moldaketa batzuk izan dira egitasmoaren funtzionamenduan, prozedura errazte aldera. 1. IrakurriKanpainaren beraren izenak dioenez, irakurtzea da lehenengo pausua; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Irurtzun, Etxarri Aranatz edota Altsasuko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehenengo urratsa. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez. Horretarako, 25.000 markatzaile egin ditu antolakuntzak. Zein liburu aukeratu ez dakitenentzat, adinaren arabera sailkatutako ehun liburu gomendatzen dituen zerrenda bat egongo da eskuragarri. Zerrenda hori iazkoan oinarrituta egin dugu, sei liburutegitako arduradunek proposatutako aldaketak eta eguneraketak eginez. Horretan lagundu duen liburuzainetako bat Altsasuko Mari Luz Oiarbide izan da. Oraingoan ere, ehun liburuetatik 90 berberak izanen dira leku guztietan, eta beste hamarrak aldatu eginen dira herri batetik bestera, tokian tokiko interesen arabera. Sakanako euskalgintzak erabaki du iazko 10 liburuen zerrenda proposatzea berriro.2. Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegiari bueltatu, noski, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun... Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emanen digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Irurtzunen Elustondo estankoa eta Martxueta liburu denda. Etxarri Aranatzen Marixele eta Kaxeta liburu dendak eta Altsasun Urteaga liburu denda.3. OparituAzken pausua, iaz bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari... edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izanen dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero). Iaz bezala, egitasmoak bere webgune propioa dauka aurten ere. Han, 100 liburuen inguruko iruzkin txiki bat aurkituko du irakurleak. Hala, zalantzan egon litekeen irakurleari aukeraketa egokia egiteko argibideak eta lorratzak eman nahi dizkiote. Horretaz gain, web gune horrek beste web guneetan argitaratutako biografiak, bibliografiak, kritikak eta abar ikusteko loturak. Horrela, irakurleek aukera izango dute aukeratutako liburuen inguruko iritzi trukea egiteko. Hori guztia honako helbide honetan dago eskuragarri: www.topagunea.org/irakurriHelburuakIrurtzungo PIKUXAR eta AIZPEA euskara taldeek, Altsasuko KIMAk eta BIERRIK elkarteak Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatu dute Irakurri, oparitu eta gozatu egitasmoa. Guztiek ere euskararen erabilera sustatzea dute helburu. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, esaterako, haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, sentiberatzea... Irakurri, oparitu eta gozatu egitasmoaren helburu nagusia irakurtzeko zaletasuna bulkatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi izan da: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi dute antolatzaileek, irakurtzeak eta oparitzeak (eta opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi dituzte ekimen horren bidez:•Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea.• Bestetik, era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea.• Azkenik, ekimen horrek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.Asteazkeneko aurkezpenean izan ziren euskalgintzako eragileek azpimarratu zutenez, iaz kanpaina iraun zuen bitartean euskaraz irakurri zuten irurtzundar eta altsasuarren kopurua handitu egin zen aurreko urtearekin alderatuta. Irakurle gehiago bai, baina guztiek ere ez zuten oparitzeko aukera baliatu. Kanpainak utzitako beste ondorio onuragarria izan zen liburutegien euskarazko fondoa izenburu berriekin aberastu zela. Aurten ere, egitasmoaren bultzatzaile sakandarrek balorazio positiboa egitea espero dute.Sakanan aukeratutako 10 liburuakMARIA MARKOTEGI: Izarratu, Txalaparta, 1998JUANJO OLASAGARRE: Ezinezko maletak, Susa, 2004,KIMA ALTSASUKO EUSKARA TALDEA: Joxe Iriarte Bertsolaria eta bere garaiko Altsasu, KIMA euskara taldea,JON ARRETXE: Ostegunak, ElkarCASTILLO SUAREZ: Mugarri estaliak, SusaJOSE LUIS ERDOZIA Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua/BIERRIK elkartea, 2003,MARIA FLORES Basogintza Sakanan, Nafarroako Gobernua, 2005,ALBERTO BARANDIARAN: Mundu txikia, Susa, 2005,J. MARI SATRUSTEGI: Mattin Mottela, Sakanako ipuinak, Ibaizabal, 1997,BERNARDO ATXAGA: Sara izeneko gizona, Pamiela, 1996, (9,55€)