Igor Flores, Iban Gonzalez, Maite Aldaz eta Gorka Aiestaran

Guaixe 2008ko maiatzaren 16a

Noiz eta zein testuingurutan sortu zen Urdiaingo Aitziber elkartea?Herria suspertuko zuen zerbait sortzeko nahia piztu zen Urdiango gazte batzuengan eta 1967an apaizaren laguntzarekin lan taldea osatu zuten. Beraz 40 urte pasa dauzka elkarteak eta historia luzea egin du. Herri lana, kultura eta kirola sustatzea izan da betidanik elkartekideen nahia eta horregatik, futbol zelaia, eta igerilekuak eraiki ziren lehenengo auzolan bidez. 1975.urtean Elkarteko etxea  eraikitzen hasi ziren, herriko Elizazpi kalean.40 urte beteak dituenean berrikuntzen garaia heldu da.Bai. Berrikuntzak bi alorretan egin nahi izan ditugu. Alde batetik, elkartearen izaera galtzen ari zela jabetu ginen. Kirol eta kultura elkartea da Aitziber eta azken boladan herriari ez genion ezer berezirik eskaintzen. Orain arte futbola, pilota eta txirrindularitza lantzen genituen eta kirol izaera hau berpiztu behar genuela erabaki genuen. Bestalde, Elkarteko etxeak ere berrikuntza nabarmen batzuk behar zituen eta momentu honetan osoko berrikuntza egiten ari gara.Lan eta lan auzolan ez?Bai hori izan da betidanik elkartearen izaera: lan guztiak auzolanean egiten ditugu. Garai batean igerilekua auzolan bidez egin zuten gure aurrekoek, etxea ere hala egin zen eta urtero bazkideak derrigortuta gaude auzolan bat egitea igerilekuen mantentze lanak egiteko. Orain gure arbasoek utzitako ohiturari jarraituz berrikuntzen lanak auzolan bidez egiten ari gara. Obraren funtzionamenduaz, honetarako propio sortu den talde bat dago eta bazkideek derrigorrez auzolan kopuru bat egin behar dute.Zer moduz doaz lanak?Oso ongi. Berrikuntza eraikin osoan egingo da, etxea eraldatuz, lehen zeuzkan instalazio eta zerbitzuak berrituz, batetik, eta berriak ezarriz, igogailua, besteak beste. Ekainerako beheko pisua prest egongo da. Nabarmentzekoa 5 hilabete hauetan auzolanetan sortu den giroa. Sekulakoa!Eta berrikuntzen gastuak estaltzeko hainbat ekintza antolatu dituzue.Argi dago diru asko behar dugula lan hauek egiteko eta bazkideon ekarpenaz gain beste diru  iturri batzuk behar dira. Horregatik, bazkariak antolatu ditugu momoxarrotan, udaberri festan edota asteburu honetako bazkidearen eguna. Lehen esandakoaren harira eta bide batez kirola eta parte hartzea sustatu nahian bi kirol jarduera antolatu ditugu; krosa eta bizikleta proba.Krosaren txanda izango da lehenengoa.Maiatzaren 24an arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera 7,5 km-ko proba polit honi. Herrian azken boladan korrikalari asko bildu dira eta aitzakia horrekin horrelako proba bat herrian egitea egokia iruditu zitzaigun.Zein ezaugarri dauzka lasterketa honek?Urdiain eta Iturmendiko herriak batuko ditu. Aitziber elkartetik hasi eta parkeko bidetik Iturmendirantz abiatu dira korrikalariak. Urdiainera San Joanetik bueltatuko dira herriko aldapa igo ondoren bigarren buelta bat eman behar izango dute. Ibilaldia erdi mailakoa da; erraza baina aldapa agian gogorra eginen zaie korrikalariei.Gure helburua jendea etorri eta giro polita sortzea da, beraz, eguraldiak laguntzen badu egun borobila izango dela aurreikusten dugu.Korrikalariek txirrindulariei pasako diete lekukoa.Urdiandar asko da txirrindularia edo txirrindulazalea eta aitzakia horrekin BTT proba antolatu dugu. Ekainaren 1ean goizeko 9:00etan abiatuko da proba Aitziber elkartetik.Urbasa eta Andia zeharkatuko ditu BTT probak. Zein beste ezaugarri ditu proba honek?Lehenik eta behin esan proba hau ez dela lehiakorra izango. Txirrindulariek ondo pasatzea eta paraje eder honekin gozatzea da gure helburua. Parke naturala dela kontuan hartuta Ibilbidea "pribilegiatua" dela esan dezakegu. Urdiandik atera eta Olazti aldera abiatuko dira txirrindulariak. Behin Urbasa igota, ibilbide lasaia eta erraza dela esan dezakegu, laua baita. Otsxaportillotik Andiara, Beriain eta Dorraotik jaitsi, zuzenean Urdiainera iristeko. Guztira 65km.Bi egun hauetarako ere jende mordoa izango da lanean ez?Bazkide guztiek parte hartuko dute batean edo bestean. Lasterketetan hornidura postuak izango dira, mekanikariak, erizainak, bidegurutzeetan jendea, aurretik eta atzetik autoak, elkarteko tabernan zerbitzariak.... Beraz jende asko behar izango dugu. Badakigu herritarrek oso ongi erantzungo dutela eta lasai gaude. Bestalde herriko enpresei ere diru laguntza eskatu diegu eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu.Eta parte hartu nahi duten kirolariek zer egin behar dute?Aldez aurretik izen ematea www.aitziber.com  helbidean egin daiteke. Bestalde egun berean lehenago etorriz gero ere aukera izango dute.Animo!! behar izango duzue eta... Hemendik aurrera zer?Lehenengo atseden hartu eta gero lanean jarraituko dugu. Bi ekintza hauei ondorengo urteetan segida emanez eta herriarendako gauzak antolatuz.