Sakandarren Eguna

Guaixe 2008ko maiatzaren 22a

Irurtzunek bihar hartuko du Sakandarren Eguna. Egitarau zabala prestatu da larunbaterako. Beti ere, ospakizuna helburu jakin batzuekin lotzeko: Sakanaren identitatea indartzea ibar sentimendua sortuz; herrien eta herritarren arteko harremana bulkatzea. eta sakandarrek elkarrekin egun polita pasatzea da. Asmo horrekin abiarazi zuten duela bost urte ibarreko euskara taldeek ibarreko egunaren ospakizuna. Horretarako beste bailara batzuen eredua hartu zuten. Aurtengoan euskalgintzako taldeei Irurtzungo hainbat talde batu zaizkie eta guztien artean borobildu dute larunbateko eskaintza. Orritz, Pikuxar, Itxondo eta Iskidi taldeak buruz buru egon dira lanean Aizpearekin, Irañetako Euskara Kultur Taldearekin, Iturmendiko Aitzkozar elkartearekin eta Altsasuko EHErekin eta Kimarekin batera. Erakunde horiek Irurtzungo Udalaren laguntza ere jasoko dute, bai antolakuntzan, baita garbiketan ere. Neguaz geroztik ari dira unibertso sakandarra bilduko duen eguna prestatzen. Eztabaida aberatsak izan dituzte eta bildutakoen adina ere nabari omen zen. Hala, helduenek eguna gazteendako "beste" gaupasa bat bihurtzeko beldurra adierazi zuten eta jai eguna igandean ospatzeko aukera mahai gainean jarri zuten. Baina, bestalde, gazteak erakartzeko beharra ere sumatu zen eta, azkenean, larunbatarekin ospatzea erabaki da. "Egun ederra antolatzea izan da helburua". Hala eman zuten jakitera Sakandarren Egunaren aurkezpenean Floren Berazak (Irañetako Euskara Kultur Taldea), Blanca Ilundainek (Aizpea), Urko Mauduitek (Orritz) eta Mikel Dorronsorok (Iskidi). OmenduakSakandarren Egunak urteroko moduan bere bi herritar omenduko ditu. Sakanari begira edo ibarrarendako gauza garrantzitsuak egiteagatik jendaurreko aitorpena egin nahi die pertsona horiei antolakuntzak. Urteko Sakandarraren saria aurten Jose Ramon Anda eskultura egile bakaikuarrak jasoko du. "Ibarrean eta ibarretik kanpo egindako lanagatik" merezimenduzko saria ematea erabaki dute antolatzaileek. Jose Ramonek Miren Ustarroz uhartearrak diseinuetako saria jasoko du, 13:30ean eginen den ekitaldian.Ohi bezala, Urrezko Aitzurra saria ere banatuko da. Herrigintzan - herriko taldeetan, elkarteetan, festetan...- lanean aritzen direnak saritzeko sortu zen sari hori, "jorran egoten diren horien lan isila saritzeko". Aurten aitzurra Javier Iriarte Ollok, Txapek, jasoko du, Orritzeko kideak "euskararen alde eta kultura gizarteratzearen alde egin dion ekarpen handiagatik". Urteko Sakandarra2004 Rafael Karasatorre.Aipamen bereziak: Jose Mari Satrustegi eta Inozentzio Aierbe.2005 Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartea.2006 Enrike Zelaia.2007 Altsasuko Feministak taldea.Urrezko Aitzurra2004 Josu Etxanobe.2005 Floren Beraza.2006 Manolo Moreno.2007 Edor Zubeldia.GoizaSakandarren Eguneko etxafigua 10:00etan piztuko da. Txitulariek eta gaiteroek dianak joko dituzten herrian barna. Bitartean, herri mugimenduetako ordezkariek euren postuak prestatuko dituzte, aurten ere herri mugimenduen azoka izanen baita. Horretaz gain, ibarreko hainbat margolariren lanak ere ikusteko aukera izanen da 11:00etatik aurrera Irurtzungo plazan. Euskararen aldeko konpromisoa azaltzeko aukera ere izanen da goizean zehar. DantzaIrurtzungo plazak 12:30ean Sakanako dantzari txiki guztiak bilduko ditu,110en bat. Orritzekoak, Galtzorratzekoak, Elai Alai eta Etorkizuna taldeko dantzariak taldeka eta elkarrekin dantzatuko dute. Gainera, talde bakoitzeko lau ordezkarirekin dantza-jolas moduko bat ere prestatu dute. Bakailao lehiaketaMahaira eseri aurretik, goiza bakailaoa prestatzen egon direnetatik zeinek hobekien prestatu duen jakinen da. Parte hartu nahi dutenek 638 723 422 telefonora hots egin beharko dute eta han azalpen guztiak jasoko dituzte. Bakailao plater onena prestatzen duenak Altsasuko Basamutur jatetxean 2 bazkari irabaziko ditu. Bigarrenarendako ardo lotea izanen da saria.BazkariaAuzolanaren izpirituarekin jaio zen eguna eta hala egiten da Sakandarren Eguneko bazkaria ere. Irañeta Euskara Kultura Taldeko eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteko sukaldariak arduratuko dira, aurten ere, bazkaria prestatzez. Menua honakoa da helduendako: babarrunak, haragia eta postrea. Txikienek, berriz, makarroi goxoak izanen dituzte hasteko. Dagoeneko herri bazkarian 300 pertsonak izena emana dute. Eguraldiak laguntzen badu plazan eginen da. ArratsaldeaBazkal ondoren bertsolariak, euskal kantak eta Sakanako Trikitilariekin erromeria izanen dira. Digestioa behar bezala egin ondoren, ginkanan parte hartzeko gonbitea egin du antolakuntzak. Uharte Arakilgo esperientzia "positiboaren" ondoren egitarauan mantentzen baita ginkana. Parte hartzeko 5 pertsonako taldeak osatu behar dira. Proben artean zakuen lasterketa, sagarra hozkatzea moduko jolasak ibarrari buruzko galderekin batera nahastuko dira. Dagoeneko 7 taldek eman dute izena. Euskararen aldeko kalejirak, auzateari edo otamenari utziko dio pasa. Arratsaldea batukada erritmoekin despedituko da. JaibusaGau partean Irutzunera joan etorria lasai asko egin nahi duenak Jaibusa erabiltzeko aukera izanen du. Joateko bidaia bakarra izanen da, 10:30ean abiatuko dena. Itzulerako autobusak 3:00etan, 5:00etan eta 7:00etan abiatuko dira. Logotipo pareaSakandarren Egunaren aurreko 4 edizioak Miren Ustarrozek sortutako irudi batek iragarri du. Mirenen irudiak ibarra irudikatzen du eta Urteko Sakandarrari ematen zaion eskultura hori bera da. Bada, aurten, irudi horrekin batera, beste logotipo bat ere badu Sakandarren Egunak: eguzki-lorea. Irudia osatzen duten petaloak, ibarreko 28 herrien dermioak dira. Eguzki-lorea kamixetetan estanpatu dute eta dagoeneko ohiko tokietan 15 eurotan salgai daude. KantaIaz estreinakoz Sakandarren egunak kantua izan zuen. Juanpa Agirrek eta Lur Larrazak jarri zioten ahotsa. Funky ikutuko musika DJ Aiertek egin zuen. Aurten antolakuntzako kideak Lur Larrazari proposatu diote biharko jaiko doinua sortzea. Etxarri Aranazko musikariak aste bakarra izan du, maiatzaren 12tik 19ra bitartean. Bereak dira musika eta hitzak. Lurrek esan digu kantua "azkarra, zerbait indartsua eta, aldi berean, entzun erraza" dela. Entsegu lokalean grabatu zuen gaurko jai eguneko kantua, dagoeneko tabernetan eta Sakandarren Eguneko blogean entzun daitekeena. bazen behin bailara bat arkaitz ta harriz josia,denbora pasaz bihurtu zen sakana,gure hizkuntz aberatsa gure bihotzean sendogurea dugu euskara SAKANA HERRIAN LIBRE BIZIAZSAKANA HURBILDU ZAITEZ GUGANASAKANA ELKARTASUN ABERRIASAKANA AURTEN IRURTZUNA gure herri ederrak ez dituzte zapaldukoez gaitu inoiz inork ixildukoborrokan jarrai dezagun aurrera begira betigure indarrak batu ditzagun mendi tontor zelai berdez inguraturik gaude guZiorditik hasi eta Irurtzunaherri guziek daukagu sakandarron erabakiaelkar gaitezen aurten Irurtzunen gure ondarea zain dezagunIrurtzun ere sakana baitaager zaiteztesakandarron egunaBlogaSakandarren Egunari buruzko albisteak zabaltzeko bide berria jorratu du antolakuntzak aurten, bloga. Horrekin batera, blogak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu batzordeak "sakandarraren iritziak jaso ahal izateko". Hau da, foro gisa erabilia izateko. Egitaraua10:00etan Suziria. Dianak (gaiteroak, txistulariak, trikitilariak...)11:00etan Erraldoien konpartsa.12:00etan Umeendako antzerkia (Monda lironda)12:45ean Sakanako dantzari txikien saioa.13:30ean Omenaldia.14:00etan Sari banaketa (bakailaoa) dastaketa.14:30ean Bazkaria.16:00etan Bazkalondo musikatua.18:00etan Ginkana.19:30ean Euskararen aldeko kalejira.trikipoteo (sakanako trikitilariak).20:00etan Auzatea.21:00etan Batukada-erronda (Altsasu-Arbizu).23:30ean Kontzertuak: Kagando y sin papel + Arrebote.01:30ean Dantzaldia Tximeleta taldearekin. Ondoren DJk.