Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nola bururatu zitzaizuen produktu ekologikoen ekoizpenean murgiltzea?Aspaldiko asmoa zen. Gure aitarekin hasi ginen txistorrak egiten eta makina bat urte daramatzagu lan honetan. Orain dela 10 urte Flores hestekiak lantegira etorri ginen eta buruan beti izan dugu zerbait berria egitea; azken finean gure lanean berrikuntzak egitea ezinbestekoa baita. Horregatik aurreko urte amaieran, zezenari adarretatik eutsi eta txistor ekologikoa egitea bururatu zitzaigun.Produktu ekologikoekin beste esperientziaren bat izan duzue aurretik?Ez erronka berria izan daguretako. Etxean noizean behin produktu ekologikoak kontsumitzen ditugu eta merkatuan ere gero eta produktu ekologiko gehiago daudela ere badakigu, gazta, ardoa, etab... Produkzio ekologikotik ateratako produktuen kalitatea oso altua da eta merkatuan gero eta gehiago ari da sartzen. Gureari dagokionez, orain dela asko Leitzan talo eta txistorra ekologikoak ekoizteko ahalegina egin zuten eta bere horretan geratu zen. Beraz, aintzindariak zarete?Merkaturatzen bai. Leitzako lagun batek ahalegina egin zuen baina aspaldi utzi zion produkzio ekologikoari. Ideiaren aintzindariak ez gara izan baina egun txistorra ekologikoa ekoizten dugun bakarrak gara. Eta Nafarroan hesteki ekologikoak egiten duen bakarrak ere bagara. Txistor egile asko gaude Nafarroan eta Sakanan zer esanik ez, baina ekologikoa guk bakarrik egiten dugu, momentuz.Zenbat ate jo behar izan dituzue "bio" edo "produktu ekologikoa" izendapena jasotzeko?Asko!! Lehen esan bezala prozesua oso luzea eta korapilatsua da. Lehenik eta behin Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilura jo genuen eta bertan jarraitu beharreko bidea azaldu ziguten. Behin haragi, baratxuri, eta piper hautsa ekologikoa lortu ondoren eta dena ongi araututa zegoenean eman ziguten baimena.Eta garrantzitsuena: Nola egiten da txistorra ekologikoa?Esan bezala osagai ekologikoekin egiten dugu txistorra. Haragia Segoviatik ekartzen dugu eta eta bertan txerriek modu naturalean hazi dituzte. Hau da, ez dute pentsu kimokorik jan etab. Piper hautsa Murtziatik ekartzen dugu eta azkenik baratxuri ekologikoa Kuenkatik ekartzen dugu. Hiru osagai horiekin eta betiko erara egiten ditugu txistorrak.Jendartean produktu ekologikoak aipatzen denean "berdearekin" lotzeko joera dago.Bai zoritxarrez hala da, hemen produktu ekologikoak kontsumitzeko ohitura gutxi dagoelako. Europako beste herrialdeetan ohitura handiagoa da eta hori asko nabaritzen da. Ikastetxeetako jantokietan eta jantoki publikoetan esaterako astean behin produktu ekologikoak eskaintzen behartuta daude. Orain egitasmo hau Katalunian ere martxan jarriko da baina hemen nahiko atzeratuta gabiltza kontu horrekin.Esandakoaren harira, txistorra ekologikoak, txerriki haragia izaten jarraituko du baina haragi hori modu naturalean hazi da eta horregatik da ekologikoa.Beraz zer ezberdintasun dago betiko txistorra eta ekologikoaren artean?Zaporearen aldetik ez dago inolako ezberdintasunik. Osagaiak naturalak direla da ezaugarri nagusia. Haragia adibidez, pixkat lehorragoa da txerriak hiltzerakoan urtea izanen duelako baina ia ez da nabaritzen. Erosleak nabaritzen duen ezberdintasunik handiena salneurria da. Produktu ekologikoak beti garestiago izan ohi dira eta gure kasuan ere hala gertatzen da. Haragia guri garestiago ateratzen zaigunez, txistorraren prezioak ere gora egin du. Gure ustez, pixkat gehiago ordaintzeak merezi du, honela naturari ere mesede egiten diogulako.Nolako harrera espero duzue?Baikorrak gara eta harrera ona espero dugu. Egia esan gure lantegia txikia da eta guretako pixka bat asko da. Hasieran ziur kostako dela, hasiera guztiak bezala, baina pixkanaka pixkanaka ohitura hau hedatzen hasi da eta gero eta jende gehiagok kontsumituko ditu produktu ekologikoak. Dagoeneko saltzaileekin harremanetan hasi gara eta hauek ere baikor azaldu dira. Denda bereziak izaten dira horrelako produktuekin, guztien ateak joko ditugu eta nolako arrakasta dugun. Frantzian adibidez interesa handia dute txistorra ekologikoarekin. Denborak esango du.Hala ere, jada zenbait tokitan dastatu ahal izan du jendeak gure txistorra eta orokorrean begi onez ikusi dute. Aurrekoan Baluarten Turismoari buruzko ekitaldi bat izan zen eta ondorengo otamena produktu ekologikoekin egin genuen. Dastatu zuen jendea pozik zegoen eta gu ere pozik!Eta etorkizunera begira zer? Zein izango da hurrengo erronka?Pixkanaka pixkanaka hasi nahi dugunez hilean 1.000 kilo inguru saltzen hasiko gara eta behin martxa ikusita eskarira moldatuko gara. Orain arte bezala astero 2.000-3.000 kilo txistorra normala egiten jarraituko dugu eta ekologikoarekin pixkanaka hasiko gara. Hurrengo erronka? Argi daukagu. Txorizo ekologikoa.Gure ustez, erronka berri honekin beste ate bat zabaldu dugu. Horrelako negozietan berrikuntza eta gainditzeko ahalegin hori ezinbesteakoa da, bestela jai daukagu. Horregatik gauza berriak egitera animatu ginen eta bide horretatik jarraituko dugula argi daukagu.