Sakanako Dj-en doinuak Maisuenean

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Honi buruz hitz egiteko Aitor Lopez de Goikoetxea, Haritz Barandiaran eta Mikel Arakamarekin izan gara ideia berritzaile honen nondik norakoak azaldu dizkigute.Sakanako jendeari musika mota ezberdinak gustatzen zaizkigu. Horien artean Tekno edo elektroa dago eta ideia egokia iruditu zitzaigun Djen topaketa bat egitea. Gazte Asanbaldak begi onez ikusi zuen ideia berritzaile hau eta Sakanko DJek ere oso ongi hartu zuten gonbidapena.Gaztetxean musika aniztasuna egon behar dela aitortu dute 3 gazte hauek eta rock edo rumba kontzertuak bezala DJen musika ekartzea aproposa argudiatu dute. Gaueko 23:00etan emanen zaio hasiera Maisutekno jaialdiari eta banan bana 9 sakandar izanen dira taularatuko direnak eta bakoitzak ordu bateko saioa eskainiko du. Hauek izango dira jendea dantzan jartzearen arduradunak. DJ AiertAierti betidanik gustatu izan zaio musika mota hau eta orain dela 5 urte inguru hasi zen DJ munduan murgiltzen. Garai hartan Iruñeako Artsaian ikastaro bat egin eta pixkanaka pixkanaka bere kabuz ikasten jarraitu zuen.Ankleto izan du beti ondoan eta elkarrekin saio asko eman dituzte urte hauetan. Baina bere ustez Sakanan orain arte ez da mugimendu handirik egon.Orain dela bi aste Lakuntzan izandako jaialdia bultzada bat izan da bere ustez eta asteburu honetako Maisutekno festibala ere horrelako izatea espero du gazte etxarriarrak. Bere estiloari dagokionean gehienbat musika elektroa jartzen duela aitortu du nahiz eta noizean behin tekno eta minimal pixka bat sartzea ere gustatzen zaion. Momentuan momentuko musika jartzea gustatzen zaio, beti ere jendea mugiarazteko helburuarekin. Han eta hemen ibili da Aiert musika jarri eta nahasketak egiten eta egun izen handiko DJ bihurtu da. Horren adierazle,Artsaian DJ irakasle izatea. Olaztiarren ekimena atsegin handiz jaso du Aiertek eta honela adierazi du: "Bazen garaia horrelako jaialdi bat antolatzeko! Eta OlaztikoGaztetxekoekin oso eskertuta gaude". Aiertek adierazpen honekin bukatu nahi izan du bere aurkezpen solasaldia: "Guk egiten duguna musika mota bat da eta hori jendeak ikustea nahi dugu". DJ JurgiSakanako DJen artean gazteena da DJ Iurgi. 21 urterekin argi ikusi du gazte honek DJ munduan murgildu nahi duela eta 2008. urtean kokatzen da bere ibilbidearen hasiera. "Kuriositatea piztu, ekipoa erosi eta orduak sartu". Hiru hitz horiekin definitu du Iurgik bere ibilbidea eta dagoeneko zenbait saiotan entzuteko aukera izan dute bere jarraitzaileek. Altsasuko Gaztetxean jo izan du, baina gehienetan kanpora atera behar izan direla aitortu du altsasuarrak; "Sakanan ez dago ondo egokitutako gunerik eta horregatik Gipuzkoa aldean lokalak alokatu eta hara joan behar izaten dugu". Horregatik Maisutekno jaialdira joateko gonbidapena atsegin handiz hartu zuen. "Etxekoen aurrean pintxatzea gauza handia da". DJ munduan denbora gutxi daraman arren Iurgik bere estiloa nahiko definituta duela azaldu du eta Tekno minima elektroarekin nahastea gustatzen zaiola argitu du. Hala ere, etorkizunera begira jarrita gehiago ikastea da bere helburua. DJ AnakletoDJ Anakleto edo Anaklet izenez ezaguna da Altsasuko Iñaki eta eskarmentu handikoa dela aitortu dute gainontzeko DJ-ek. Orain dela 8 urte hasi zen abentura honetan eta aurretik gitarra elektrikoa jotzen zuela aitortu du. "Garai hartan DJ-ena gauza berria zen eta horregatik hasi nintzen, zerbait berritzailea egin nahi nuelako". Garai hartako DJ-rik entzutetsuenak Anakleto bera, Tieggi eta Anabea ziren baina urteak aurrera joan ahala kopurua handituz joan da. Autodidaktatzat du Anakletok bere burua eta orduak sartuz ikasten dela aitortu du. Estiloari dagokionean bere estiloa oso definituta duela berretsi du. "Nik musika teknoa jartzen dut eta ni entzutera datorrenak badaki zer nolako musika jarriko dudan. Nik dantzatuko nukeena jartzen dut". Urte asko daramatza Anakletok han eta hemen musika jartzen eta nahasten eta pixkanaka hedatzen ari den mugimendua dela aitortu du. "Oso pozgarria da DJ gazteak ikustea. Aurreko saio batean Lurrazpin mutil talde batek ez zidan begirik kendu eta hori niretako sekulakoa da!" Lagunen arteko saioak dira Iñakik gustukoen dituenak "maila berean egotea gustatzen zait, entzule eta nire arteko distantzia ahalik eta txikiena izateko". Maisutekno jaialdia ideia ona da Anakletoren ustetan eta Lakuntzako Entzazuren ondoren mugimendu honek jarraipena izatea ongi ikusi du. DJ BeteluBi DJ topatu ditugu Uharte Arakilen eta biek ere ibilbide nahiko antzekoa izan dute: DJ Beregaña eta DJ Betelu. DJ Beteluk aitortu duenez betidanik gustatu izan zaio musika hau eta musika nahasten ikastea zen bere ametsa. Horregatik Beregañarekin batera Artsaian klaseak hartzen jardun zuten bi urtez. "Bertan erakusten zigutena gure kabuz praktikatzen genuen etxean". Musikaren zurrunbiloan ordu asko ematen zituztenez Uharten bertan lokal edo entsegu txoko bat prestatu zuten bertan elkarrekin entseguak egiteko eta gauza berriak inprobisatzeko. Herrian bertan "Agur uda, agur" festan hainbatetan jo izan dute eta orain dela bi asteburu Lakuntzako Entzazu festan ere izan zen. Beteluk Altsasu, Lekunberri eta Iruñean jo du batez ere eta asteburu honetan Olaztin entzuteko aukera izanen dute bere jarraitzaileek. Estilo zehatza dauka uhartearrak eta bere esanetan musika teknoa eta elektroteknoa jartzen du. Iñaki Betelurentzat Maisutekno jaialdia ideia bikaina da. "Dj-ei dagokienean aukera oso ona besteek egiten dutena ikusi eta entzuteko, guk musika jartzen ondo pasatzeko etab..." Sakandarrek ere horrela ikustea espero du Iñakik "Hemen ez daukagu jarraitzaile askorik baina etxekoak garela ikusita, uste dut jende asko hurbilduko dela. Guretzat garrantzitsuena jendeak ongi pasatzea da eta ea horrela den!" DJ BeregañaUharte Arakilgo bigarren DJ-a da eta Beteluren ibilbide antzekoa dauka honek. Artsaian bi urte eman ondoren, ekipoa erosi, lokala txukundu eta orduak sartzen ikasi duela argitu du Beregañak. Uhartearraren ustetan Sakanan orain dela 10 urte DJ-en musikaren inguruan mugimendu handiagoa zegoen eta orain gainbeheran dagoen musika dela aitortu du. Hala ere, Olaztiko jaialdia arrakastatsua izango dela ez dauka dudarik. "DJ asko gaude Sakanan eta jendaurrean pintxatzeko aukera gutxi izaten dugu. Beraz, aukera hau zoragarria izango da guretzat". Bere saioak, gainontzeko DJ-en antzera, inprobisatuak izaten dira eta musika teknoa eta hausse-a da gehien jartzen duena. "Gure helburua jendeak dantzatzea da eta horregatik noizean behin jendearen nahietara ere moldatu behar izaten gara". Musikari eta dantzariaren arteko konplizitate hori da, beraz, saio guztietan lortu behar dutena.Sakanako lehenengo DJ topaketa honetara gogotsu, baina aldi berean urduri joango dela aitortu du Beregañak eta etorkizunean horrelako topaketa gehiago izatea ere espero du. "Guk egiten duguna ere musika da, beste estilo batekoa baina musika. Musikariak eta sakandarrak garenez nire ustez guk ere aukera hau merezi dugu". DJ SakamotoDJ Sakamoto edo DJ Santiño bezala ezagutzen dute Altsasuko DJ honen jarraitzaleek. DJ munduan hastapena orain dela 6 urte kokatu du, baina bolada batean musika pintxatzeari utzi zion, arrazoi batzuk direla medio. Altsasuko gaztetxo bati erakusteko aitzakiarekin berriro heldu dio afizioari eta guztiz indarberrituta itzuli da Santiño DJ mugimendura. Autodidaktatzat definitu du bere burua eta hasieran emanaldi asko ematen zituela aitortu du. Estiloari dagokionean "gogorra" izan daitekeela baieztatu du eta bere saioetan hard teknoa, elektro minimal eta teknoa nagusitzen direla aipatu du. Bere ustez, "Olaztiko gazteek hartu duten iniziatiba eskertzekoa da eta gu dena ematera aterako gara eskenatokira".Bukatzeko, sakandar guztiak animatu nahi izan ditu altsasuarrak "Guk musika jartzen dugu, baina jendea da ongi pasa behar duena. Beraz, guztiok pixka bat jarri behar dugu gure aldetik". DJ SeviSevillano izenarekin ezaguna egin da DJ altsasuarra eta 1999an hasi zen Disc Jockey mundua ezagutzen. Oso txikitatik gustatu zaio musika eta 13 urterekin bere lehen diskoak erosi zituen. Gitarra eta bateria jotzen zituen aspaldi, baina musika nahasketak eta inprobisazioak erabat liluratu zuten gaztetan. Bere estiloa "eklektikoa" dela baieztatu du. "Denetarik pintxatzen dut. Teknoa, tekno hausse, rocka sartzen dut noizean behin, eta 60. hamarkadako saioak ere egin izan ditut". Beraz, aniztasuna eta nahasmena dira nagusi Sevillanoren saioetan eta beti maletak ongi beteta eramaten dituela baieztatu du. Sevillanoren ustetan musika elektronikoa gainbeheran dago egun eta Olaztiko Maisuteknoa ideia oso polita iruditu zaio. "Nork pentsatuko zukeen orain dela 6 urte Sakanan DJ topaketa bat izan behar genuela?" da berak galdetzen duena. Ibilbide luzeko DJa da bera eta Pagoan, Universalen, Altsasuko tabernetan eta Sakanako Gaztetxeetan jo izan du askotan. "Biharkoa erronkaberria izanen da sakandarrontzat". DJ Ana BeaAna Beak oso oso parrandazaletzat definitu du bere burua. "Parrandazale izatearen ondorioz naiz DJa gaur egun". Orain dela 10 urte jakin min hori sortu zitzaion eta ekipoa erostea erabaki zuen. "Nire lehen soldata horretarako izan zen eta ekipoa epeka ordaindu nuen, pentsa!" Ez zaio batere damutu erabaki hori hartu izana, ordutik hasita han eta hemen ibili delako musika nahasketak egiten."Nire zaletasunik handiena da" eta hamaika lehiaketa eta saiotan parte hartu du altsasuar gazte honek. "Lehiaketa askotan aurkeztu naiz. Ez dut inoiz ezer irabazi baina niretako saririk handiena jendea nire musikarekin dantzan ikustea da". Horregatik ondoan izan dituen guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Ana Beak "Batez ere bati, berandu, baina aldi berean garaiz iristen den lagunhorri. Kar, kar..."Ana Bearen musika estiloa asko aldatu dela aitortu du berak. Hasiera batean trancea eta progresivoarekin hasi bazen ere egun teknoa da gehien entzuten dena eta horren aldeko hautua egin behar izan zuen. Dena den, beti melodiaren bat sartzen saiatzen da. "900 disko inguru izango ditut. Hasieran 15 egunetik behin joaten nintzen diskoak erostea baina gaur egun internet bidez erosten ditu gehienak". Olaztikoa deskribatzeko ez du hitzik Ana Beak. Horrelako jaialdiak maizago antolatu behar direla uste du eta Sakanko DJ-ei aukera gehiago emateko eskatu du.Bihar Maisu teknora ondo pasatzera joango dela esan du eta bertaratzen diren guztiek ondo pasatzea da bere desioa. "Nirekin lan egiten duen Olaztiko Gaztetxeko bati ere eskerrak eman nahi dizkiot eman didaten aukerarengatik".DJ FinoDJ Fino 23 urteko gazte Altsasuarra da eta orain dela 6 hilabete hasi zen Santiñorekin DJ izateko ikasten "Santiñok aholkuak ematen zizkidan eta gero nik nire kabuz orduak sartzen ikasi dut". Tekno-elektro minimal musika jartzen du berak doinu gogor horiek entzuteko aukera izanen da biharko Maisuteknon. "Ez gara sekula Sakanako DJ guztiak elkartu eta espero dut ondo ateratzea". Altsasun Lurrazpin eta Gaztetxean izan da bere saioak eskaintzen, baina gehienetan Gipuzkoa aldera jotzen dutela aitortu du altsasuarrak.Sakanan DJ gehiago badiraBiharko jaialdirako 9 DJ "sakandar" gonbidatu dituzte, baina Sakanan barna hamaika DJ aurkitzen ahal ditugu. DJ Jago, DJ Tieggi, Dj Gordon, DJ Juanrra.... etb luze bat. Anakletoren hitzek dioten moduan "denok izan gaitezke DJak. Gurea, musika jarri eta nahastea baita".