San Joan, suak baino gehiago

Guaixe 2008ko ekainaren 19a

IrurtzunSan Joan gauean, Euskara Plazara!Azken urteetan Bakioko Eneperi jatetxean ikuskizunak eskaini ondoren, herritar askoren eskaerari erantzunez, Orritz dantza taldeko kideek eta han aritzen ziren gainontzeko erakundeek suaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute astelehenean Irurtzungo plazan. Antolakuntzan Aizpea Euskara Taldearen laguntza izanen dute, ekitaldi hori aurten Euskara Plazararen ohiko egitaraua ordezkatzera baitator. Astelehenean, 21:30 aldera, Aizpeak otamena eskainiko du plazan. Eguzkia sartu eta iluntasuna nagusitzen denean hasiko da ikuskizuna. Orritz, pertsonai mitologikoak, dantzariak, Iskidi joaldun taldea, Irurtzungo batukada, Bizkaiko eta Irungo Ttukuttun txalapartariak Josu Camararen esanetara jarriko dira, Kukubiltxo taldeko kidea baita zuzendaria. Okasiorako, duela bi urte Bakion emandako ikuskizuna Irurtzunerako egokitu dute. Haritza Bergarak mitologiari buruz argitaratutako liburu batean oinarrituta prestatu dute gidoia. Haritzak berak ikuskizunean parte hartuko du, Bizkaiko txalapartarietako bat eta alboka jotzailea baita. Astearteko ikuskizuneko protagonista Akerbeltz izanen da, eta berarekin batera gainontzeko parte-hartzaile guztiak izanen dira. Ordu bateko iraupena izanen du antzezpenak. Ikuskizunarekin batera, publikoari papertxoak banatuko dizkiete han dituzten nahiak eta gorrotoak idatz ditzaten. Ondoren, pertsonaia mitologikoek paper guztiak jaso eta sura botako dituzte. EtxeberriSan Joan dela eta astelehenean etxeberriarrak plazan bilduko dira afari merienda egitera. Tripa majo bete ondoren Irurtzunerako bidea hartuko dute, oinez eguraldiak laguntzen badu. Etxeberriarrek ere aldameneko herrian asteartean prestatutako ikuskizunarekin gozatuko dute. Uharte Arakilgo San Joan festak 2008Garagarzaroak 21, larunbata12:00etan Suziria eta auzatea, trikitixaz alaitua.17:00etan Kalejira-dantzak. Galtz-horratz dantza taldea eta erraldoi eta buruhandien konpartsa. 19:00etan Areto futboleko Donibane Saria.19:45ean San Migel aingeruari ongi etorria. Uharteko trikitilariek eta erraldoi eta buruhandiek hartuko dute parte. 20:45ean Bolo Flofli ekitaldia.22:00etan Zezensuzkoa.24:30etik 5:00etara Dantzaldia Norekin Dantza taldearekin. Garagarzaroak 22, igandea10:00etan Erromeria Zamartzera. Segidan meza eta auzatea Zamartzen. 12:30ean Erraldoien kontzentrazioa. 14:00etan Konpartsaren bazkaria, txarangaz lagunduta.16:30ean IV. San Juan pilota txapelketako finalak.17:30ean Kalejira Jaiak txarangarekin.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gau-Bela taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa.24:00etatik 3:00etara Dantzaldia Gau-Bela taldearekin. Garagarzaroak 23, astelehena, San Juan bezpera10:00etan Dianak gaiteroekin.12:00etan Buruhandi eta erraldoien konpartsa.12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara: Jolas parkea18:00etan Gorriti eta bere animaliak.19:00etan Txokolatea eta bonba japoniarrak.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Egan taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa24:00etatik 3:00etara Dantzaldia Egan taldearekin. Garagarzaroak 24, asteartea, San Juan eguna10:00etan Dianak Jaiak txarangarekin.12:00etan San Juanen omenezko meza elizkizuna, agintariek eta gaiteroek lagunduta.13:00etan Erraldoi eta buruhandien konpartsa.13:30ean Uharte Arakilgo zortzikoa.14:00etan Jubilatuen bazkaria.17:00etan Jaiak txarangarekin kalejira.18:00etan Herri Kirolak jaialdia. Aizkora: Manolo Gorriti-Jaime Gorriti / David Amillano-Ibai Gorriti. Harri jasotze erakustaldia: Mikel Lasarte.20:00etatik 22:00etara Tximeleta taldearekin dantzaldia.22:00etan Zezensuzkoa.24:00etatik 3:00etara Tximeleta taldearekin dantzaldia. Estreinazko gazte eguna UhartenUharte Arakilgo Gazte Asanbladak (UAGA) gaurko aurreneko gazte eguna antolatu du. Festen hasieraren bezperako egitaraua arrats eta gau partea hartzen ditu. 18:00etan suziria botako dute gazte asanbladako kidek. Ordu erdi geroago jokoak antolatu dituzte. Haietan parte hartu ondoren, 20:30ean trikipoteoan ibiliko dira gazteak, afaltzera eseri aurretik. Gauerdiarekin batera, KSK, Katapunk eta Memo taldeen kontzertuak izanen dira. GehiagoIragarritakoez gain, Uharte Arakilgo festetan ere ekitaldi gehiago izanen da. Hala, larunbatean, 21:00etan iruzurraren aurkako trikipoteoa izanen da. Igandekoa Euskal Herriaren eguna gisa izendatu dute eta eguerdi parterako euskal presoen aldeko bertso bazkaria antolatu dute. Iratxe Ibarra eta Oihane Perea ariko dira kantuan. Igandean, 19:00etan, marko demokratikoaz, independentzia lelopean kalejira eginen da Uharten barna. Astelehena, abiadura handiko trenaren egitasmoaren aurka, 20:00etan, kazerolada antolatu dute. 22:30ean, berriz, San Joan suekin batera malabare saioa prestatu du UAGAk. Azkenik, astearteari Euskal Herrian euskaraz izena eman diote eta UAGAk antolatuta ibai jaitsiera eginen da. LakuntzaAfariak, suak eta ezkila doinuakHiru horiek dira Lakuntzako San Joan bezperaren osagaiak. Herrian barna makina bat su piztuko dira eta, jakina, inork gutxik eutsiko dio saltatzeko tentaldiari. Afaltzera ere bilduko dira lakuntzarrak astelehenean eta 22:00etatik gauerdira elizako ezkila-dorrera igo eta kanpairen bat jotzeko aukera izanen du hala nahi duenak. Hantxe bertan auzatea izanen da. Arbizuko festak 2008Garagarrilak 2116:00etan Haurrendako zesta puntako tailerra. 18:00etan Zesta punta jaialdia.Garagarrilak 23, astelehena. San Juan bezpera13:00etan Txupinazoa.19:30ean San Juanera igoera Txorongo txarangarekin.20:00etan Bezperak San Juanen.20:30ean Maria Lonbrenen zaldiya dantza.21:00etan San Juandik jaitsiera.22:00etan Kalejira Txorongo txarangarekin.23:00etatik 3:00etara dantzaldia Naima taldearekin.Garagarrilak 24, asteartea. San Juan eguna10:00etan Diana Txorongo txarangarekin.11:30ean San Juanera igoera.12:00etan Meza nagusia.12:00etatik 14:00etara puzgarriak.12:30ean Buruhandiak.13:00etan Aate (Alda Bide).13:30ean Kontzertua Txorongo txarangarekin.17:00etan Kalejira Txorongo txarangarekin. 17:30ean Gorritiren animaliak.19:00etan Herri kirolak.20:00etan Aate.20:30etatik 22:00etara dantzaldia Egan taldearekin.22:00etan Kalejira Txorongo txarangarekin.24:00etatik 3:00etara dantzaldia Egan taldearekin.Garagarrilak 25, asteazkena. Jubilatuen eguna10:30ean Diana Txorongo txarangarekin.10:30ean Pilota. Herriko finalak (kategoria guztiak).12:00etan Jubilatuen meza12:30ean Aate eta hamaiketakoa.12:30etik 14:00etara teklista jubilatuentzat.16:30ean Mus eta briska txapelketak.17:30ean Haurrendako berbena.18:00etan Kalejira Impresentables txarangarekin. 20:00etan Aate.20:30etik 22:00etara dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.21:00etara Emakumeen afaria eta argazki emanaldia.24:00etatik 3:00etara dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.Garagarrilak 26, osteguna. haurren eguna11:00etan Diana Impresentables txarangarekin.12:00etan Aate (Argi Bidea).12:00etan Buruhandiak.12:00etatik 14:00etara jolas parkea eta bonba japoniarrak.14:30ean Haurren bazkaria.16:00etan Sakanako Trikitixa Eskola16:00etatik 17:00etara txu-txu trena eta jolas parkea18:00etan Bihar, txotxongiloak.19:00etan Kalejira Impresentables txarangarekin. 20:00etan Aate.20:30etik 22:00etara dantzaldia Tximeleta taldearekin.24:00etatik 3:00etara dantzaldia Tximeleta taldearekin.Garagarrilak 27, ostirala. Amnistia eguna11:00etan Diana Impresentables txarangarekin12:00etatik 14:00etara tailerrak (txapak eta aerografo tatuajeak).12:00etan Aate (Askatasuna).13:30ean Kontzertua txarangarekin.13:30ean Marmitako txapelketa.15:00etan Herri bazkaria.18:00etan Kalejira Impresentables txarangarekin.17:30ean Izozkiak haurrendako.18:00etan Bike Trial show.19:00etan Bertso poteoa.20:00etan Aate eta kontzentrazioa.20:30etik 22:00etara dantzaldia Gau-bela taldearekin.23:30ean Batukada.00:30etik 3:30etara dantzaldia Gau-bela taldearekin.Garagarrilak 28, larunbata. Gazte eguna11:00etan Diana Sakanako Haize Berriak bandarekin.12:00etan Aate (EAE-ANV).12:00etan Pilota.12:30ean Buruhandiak.13:30ean Haize Berriak bandaren kontzertua.16:00ean 4x4 erakusketa.17:00etan Kalejira Impresentables txarangarekin. 17:30ean Kiki, Moko eta Flash pailazoak.18:00etan Pilota. Nafarroako Lau eta erdiko txapelketa.19:00etan Euskal dantzak. Sakanako Eskola.20:00etan Aate eta enkartelada.20:30etan 22:00etara dantzaldia Drindots taldearekin.24:00etan Nando eta Mila italiarren zirkoa.00:30etik 4:00etara gaupasa Drindots taldearekin.Garagarrilak 29, igandea. Kintoen eguna10:30ean Dianak Txogarima txaranga eta Arbizuko txistulariekin.12:00etan Aate (Zotola).12:00etan Kintoen piperropil bilketa txarangarekin.12:30etik 14:00etara ludoteka.13:30ean La Ribera Canta, jotak.16:30ean Kalejira txarangarekin. 16:30ean Truk txapelketa.17:30ean Karoli, txirrindula gizona.18:30ean Txapeldun, txakurraren erakusketa.20:00etan Aate.20:30etik 22:00etara dantzaldia Norekin taldearekin.24:00etatik 3:00etara gaupasa Norekin taldearekin.Arbizuko Balkoi lehiaketaEguraldiak gehiegi luzitzen utzi ez badu ere, lorez apaindutako etxe eder asko dago Arbizun, mimo handiz landutakoak gainera. Zizkerte Kultur Taldea horren jakitun, balkoi ederren lehiaketa deitu du. Lehiaketa igandean jokatuko da. Herrian barna ibili eta etxe guztiak ikusi ondoren, epaimahai batek lau sariak banatuko ditu. Balkoi handia, balkoi txikia, leihoa eta fatxada dira mailak eta irabazle bakoitzak 100 euroko saria jasoko du, heldu den urtean loradendetan gastatzeko. Sari banaketa San Joan festetan eginen du Zizkertek. DorraoOspakizunak aurreratutaSan Joanen omenezko ospakizunak gaur eta bihar eginen dituzte Dorraon. Gaur, 19:00etan, San Joan ermitan arrosarioa errezatu eta meza izanen da. Elizkizunaren ondoren, ermitaren atean bertan bildutako guztiendako ardoa, gazta eta ogia banatuko dira. Larunbatean, San Joan ermita bera izanen da dorrobarren bilgunea. 9:00etan meza izanen da eta haren ondoren, elkartean, herri guztiarendako gosaria. Ohi bezala, bazkal garaian, kontzejuko ordezkaria eta herriko etxe bakoitzeko ordezkari bana bazkaltzera bilduko dira elkartean. BakaikuSan Joanekin batera, maiatza herri erdianLarunbatean herri erdian zutituko dute bakaikuarrek maiatza. 35 urte pasa dira Bakaiku erdian maiatza eskuz jarri zenetik. San Joan egunarekin jartzen zen eta festen ondoren kendu. Ohitura galdu antza zegoen. Duela bost urte Bakaikuko Gazte Asanbladak maiatza herrian jartzeari ekin zion. Horretarako garabia baten laguntza baliatzen zuten.Hala ere, badira 3 urte San Joanekin batera maiatzarik jartzen ez dela Bakaikun. Horren arrazoia Bakaikuko Gazte Asanbladaren barne eztabaidak izan ziren, gazteak ez baitziren maiatza jartzeko moduarekin ados jartzen. Batzuk eskuz altxatzearen alde zeuden bitartean, besteak garabiaren alde egiten zuten. Gazteek jakitera eman digutenez, gaiaz hitz egiteko aurten herri batzarra deitu zuten eta hara bildu zirenek maiatza eskuz jartzea erabaki zuten. Guztia behar bezala prestatzeko, ondoren batzar gehiago egin dituzte. Jende asko behar denez, maiatza asteartean beharrean larunbatean jasoko dute. Bakaikuko Gazte Asanbladatik "ohitura berreskuratzeko, herritarrei festan parte hartzeko deialdia" egin diete, "denen artean errazago igoko" dutelakoan baitaude. Hitzordua 18:00etarako jarri dute. Su "iraultzailea"San Joan bezperan ere suak piztuko dira Bakaikun. Gazte Asanbladak "su iraultzailea" antolatu du egun horretarako, 21:30 aldera. Ekimen horrekin "urtean zehar gazteria zapaltzen dutenei su" emanen diete. Aurten, bereziki, abiadura handiko trena izanen da "sutan" bukatuko duena. Plazan piztutako su "iraultzailarean" ondoren txokolatea banatuko du Bakaikuko Gazte Asanbladak. Iturmendi Arrano Beltza plazaren erdian su handi bat eginen dute astelehen arratsaldean. Gazta eta txistorra eskainiko dira ere auzatean, baita hura bulkatzeko ardoa ere. UrdiainUzta ona eskeUrdiaindarrak urtero moduan San Joan bezperan izen bereko ermitaren plazan bilduko dira. Herritik musika lagunduta jaitsiko dira eta meza entzun ondoren sua izanen da protagonista. Haurrak arto morkotsekin jolasean ari diren bitartean herriko neska gazteak prestatu eginen dira, sura hurbildu eta kantaita uzta ona eskatzeko. Ondoren herriko bidea hartu eta makina bat afari izanen dira Urdiainen San Joan ospatzeko. Egu bai egun onek San Juan diruri Ez da San Juan bañan ala alunbra bedi Guazen San Juanera gaur arratsian Etorriko gerala bihar goizian...AltsasuSan Juan ermita eraberritutaAurtengoa ospakizun berezia izanen da altsasuarrendako, bi urte eta gero San Joan ermitak teilatua berreskuratu baitu. 20:00etan meza izanen da. Hala ere, sainduaren omenezko ospakizunak aurretik hasiko dira. 17:00etan festen txupinazoa lehertuko da San Joan plazan. Berehala trikitilariak giroa alaitzen hasiko dira. 17:15ean, Marcos Ortega magoaren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen da. Hark utzitako aho zapore goxoa gehiago gozatuko du ondoren banatuko den txokolateak. 18:45ean, Alma Navarra-Alma Latina taldeak kontzertua eskainiko du San Joan plazan. Esan bezala, 20:00etan, ermitan meza izanen da. Despeditzerakoan ermitako plazan sua piztuko dute. Txistu doinuak dantzarako gonbitea eginen du. Han dantza egin ondoren kalejiran herrira sartuko dira. 21:00etan ardoa banatuko da. Ermitan bezala, herrian barna ere suak piztuko dira iluntzea hurbildu ahala. Altsasuarrek afari meriendak eginen dituzte eta hala luzatuko dute ospakizuna. San Joan plazan Yatagan taldearen dantzaldia izanen da, 00:30etik 3:00etara. Gauaren laguntzaz baliatuta balkoi eta leihoak edertuko dituzte. Lizar adarrak eta arrosak opatzen dituenak norbaitek maite duela jakinen du. Makal adarra opatuz gero aurkari bat duela. Baina, horretaz gain, etxeko ateak irak edo irak apainduta agertuko dira. San Joan egunaAltsasuarrak, asteartean, atzera ere, mahaiaren inguruan bilduko dira afari merienda egitera. Aurretik, kioskoaren inguruan, zortzikoa dantzatzen egonen dira. Udalak ardoa banatuko du. Afaldu ondoren, 22:30etik 3:30era arte Norekin taldeak dantzaldia eskainiko du. Olatzagutia / ZiordiaBatuekoko urak bildutaLarunbatean Itur bedeinkatuan bilduko dira Burundako bi herrietako biztanleak. Altzania magalerantz 10:00etan abiatuko dira Olatzagutiako San Migel plazatik. Kalejiran eginen dute Sakanako txistularien laguntzaz. Bidean gora egin ondoren, 11:00etan, Batuekon bertan, hamaiketakoa hartuko dute. Ondoren koadrilak bazkariak prestatzen hasiko dira. Mahaira 14:30ean eseriko dira, baina La Cigarra txarangaren doinuek jasoko dituzte handik, dantzan jartzeko. 17:30ean betiko jokoetan aritzeko aukera izanen dute iturriaren inguruan bildutako guztiak. Ordu bat geroago merienda hartuko dute. 20:00etan basotik herrirako bidea hartu, kalejiran, eta Olatzagutian herri-poteoa izanen da. Dantzarako doinuak Trikiziok jarriko ditu plazan, 21:00etatik 22:00etara eta 1:00etatik 4:30era. Tartean batzuk afaltzen izanen dira eta besteak, Egur Sport enpresak antolatutako pilota jaialdiarekin gozatuko dute. Pilotariak lau eta erdiaren barruan ariko dira.