Txakurra, lagun bat baino gehiago

Guaixe 2008ko uztailaren 11

Mendilur elkarteaMendilur elkartea Lakuntzan kokatzen da, eta Animaliekin egokitutako terapiak egitea dute helburu. Hasieran Alejandro Ibarra lakuntzarraren ideia izan bazen ere, beste lagun batzuk batu zitzaizkion egitasmo berri honetara.Alejandro Ibarrak urte asko daramatza txakurrak hazten, baina orain arte artzaintzarako ikastaroak eta oinarrizko obedientzia ikastaroak eman izan ditu. Azken ikastaro horietan elkar ezagutu zuten gaur egun Mendilur elkartea osatzen duten kideek.Frantziako nekazaritza eskola batean trebakuntza ikasi zuen Alejandrok, eta geroztik txakurren munduan murgilduta dabil. Ondoren AET saioak egiten zituzten hainbat elkarte ezagutu eta horrelako ideia Sakanara ekartzea bururatu zitzaion. "Arazoak dituzten jende askorekin topo egin dut, nire anaia kasu, eta horrek bultzatu nau proiektu hau martxan jartzera" azaldu du Alejandrok.Mendilur elkartea osatzen duten gainontzeko boluntarioetatik bost sakandarrak dira. Aiala Razkin, Uxua Azpiroz, Agustin Zubeldia eta Edor Zubeldia lakuntzarrak dira eta Edurne Albarrazin berriz etxarriarra. Txakurrenganako maitasunak batzen ditu gazte hauek. Haiekin batera Marta Torres aritzen da psikologo lanetan.Animaliekin lagundutako terapiaAnimaliekin egokitutako terapia (AET), gizakien osasuna eta ongizatea bultzatzea du helburu eta animaliekin izandako esku-hartze terapeutikoa bezala definitu daiteke. AET ez da terapia alternatiboa, medikuntza tradizionalak eskaintzen duen osagaia baizik eta terapia honen bidez animaliek dituzten baloreak probestuz gizakien sendatzea, trataera eta bizi kalitatea hobetu egin daiteke. Pertsona eta animaliaren arteko loturaren bidez gauza asko lantzen direla baieztatu dute Mendilurreko kideek.Pixkanaka-pixkanaka ekin diote egitasmo berri honi eta aurrerantzean jende gehiagorengana hurbiltzea dute helburu. Momentuz gertuko jendearekin terapiak egiten hasi dira eta oso pozik azaldu dira 7 lagunak. Hala ere, Alejandrok eskarmentu handia dauka gai honetan. Minbizia duen jendearekin, gorrekin, depresioa duen jendearekin eta beste gaixotasun batzuk dituzten jendearekin lan egin du berak, eta esperientziaren asebetetzeaz galdetuta honako hau dio: "Jende horren aurpegia ikustearekin aski zait. Horrek dena esaten dit".Gaixotasun asko landu daitezke animaliekin. Depresioa, Down sindromea, gorreria, minbizia,..... eta Mendilur elkarteko kideek ongi dakite gogorra dela gaixoekin lan egitea. Azken finean ondo ez dagoen jendearekin lan egitean emozio asko mugitzen dira eta kasu batzuk gogorrak dira. Hala ere Agustinek egindako adierazpenarekin bat egin dute guztiek: "Gaixotasunaren egunerokotasun horretatik ateratzea guretzat lorpen edo garaipenik garrantzitsuena da".Lanean hasteko arraza bereziko 3 txakurkume trebatzen ari dira. Golden Retreiver eta Labradorren arteko gurutzaketa da txakur hauek ezintasunen bat dutenekin lan egiteko dohain berezi bat dutela aitortu dute. "Zergatik arraza hau? Txakurrei aurpegia begiratuta argi dago zergatik....." argitu dute Mendilurrekoek.Terapia honen beste arlo garrantzitsu bat psikologoaren lana da. Martak dauka honen ardura eta bere hitzetan pozik eta gogotsu ekin dio esperientzia berri honi. Berak dauka gaixoekin lehen harremana, eta eman beharreko pausoak zehatzen dituzte hasieratik. Ondoren, gaixo hauen jarraipena egin eta eman dituzten aldaketen ebaluazioa egiten du. Aldaketa hauek maila fisiko, emozinal zein sozialean eman daitezke.Santiren kasuaSanti 5 urteko iruindarra da eta AET egiten ari da Lakuntzan Mendilurrekoekin. Haren gurasoek esan bezala 18 hilabeterekin Santiri autismoa diagnostikatu zioten, eta urte asko eman dituzte hara eta hona mutikoaren bizi kalitatea hobetu nahian. Psikologo eta mediku asko ezagutu dituzte, eta orain arte noraezean ibili direla argitu dute. Zaldiekin egiten den terapiaren berri ere izan zuen bikoteak, baina oso garestia suertatzen zen. Mendilurreko kide batekin harreman estua dute, eta hark proposatu zien Lakuntzan AETrekin hastea. Oraindik goiz da aurrerapausoak nabaritzen hasteko, baina bai gurasoak bai Santi pozaren pozez daude. "Beldurra kentzen ari dela nabaritu dugu, eta hori lorpen handia da guretzat" Orain arte mutiko oso beldurtia izan omen da Santi, eta pixkanaka-pixkanaka hori galtzen ari dela argitu du aitak. "Adibidez: Orain arte ez zuen euria jasaten. Hau da, euria egiten hasten zenean etxera joan behar genuen bera busti ezin zelako. Aurreko terapia egin genuenean, txakurrekin jolasten zebilen bitartean ekaitza hasi eta euri jasa izan genuen. Guretzat sinesgaitza zen. Lasai-lasai txakurrekin jolasten jarraitu zuen...... Gauza txikia dirudien arren guretzat lorpen handia da" azaldu du aitak hunkituta.Hasieran diagnostikatutako autismo horrekin zalantzak dauzkate egun adituek, Santi onera egiten ari baita. Beldurra, inseguritatea eta komunikatzeko zailtasun hori gainditzen ari da pixkanaka-pixkana, eta aurrerantzean hobekuntza nabariagoak izango dituela argitu dute Mendilurreko adituek. "Gainera Santirekin lan egitea oso erraza da" baieztatu du Uxuak "animaliak asko gustatzen zaizkio eta oso kontentu etortzen da".Edozein animaliekin lan egiteak onurak ekartzen ditu, eta gurasoen hitzetan guztiz gomendagarria da honelako terapia bat. Santik komikatzeko arazoak omen zituen, baina "txakurrekin lanean hasi denetik askatu egin da" gurasoen ustetan.Ordua iritsi da.... Santi bere gurasoekin Lakuntzara heldu da eta boluntarioak prest daude hari harrera egiteko. Bertako lagun guztiak agurtu eta gero Alejandrok txakurren argazki bilduma utzi dio Santiri. Mutikoak ez du begirik kentzen eta bere aitarekin batera albumeko argazki guztiak ikusi ditu. Argazkiak utzi eta hiru txakurkumeak azaldu dira. Bat, Hiru eta Xorgin. Santiri Hiru txakurtxoa egokitu zaio eta Aiala, Agustin eta Alejandrorekin batera paseotxo bat ematera irten dira. Santiren poza eta irribarrea begi bistakoa da eta Alejandrok ematen dizkion agindu guztiak betetzen ditu. Animaliekin kontaktua izateak berebiziko garrantzia dauka. Txakurrak berarengatik edozer gauza egin dezakeela ikustea oso baliogarria da berarentzat. Santi eta Hiruren arteko komunikazioa handitzen doa: gelditzeko esan, esertzeko, aurrera jarraitzeko..... Hiru txintx- txintxo portatu da eta Santi pozarren pozez itzuli da gurasoengana. Alejandrok beste txakur bat atera du, Colly bat, eta artaldea gidatzen jardun dute biek. Nekea nabaria da, baina Santiren animalienganako maitasunak neke hori estali egiten du, berak bataiatutako "Tronkañon" txakurrarekin jolasean aritzeko indarrak atera baititu"Festa handiaIlusioz betetako elkartea da Mendilur, eta pausoz pauso egonkortzen ari den taldea da. Hala ere, elkartearen gastu ekonomikoei aurre egiteko festa handi bat antolatu dute datorren astebururako. Uztailaren 19an eta Lakuntzan bertan aurkezpena prestatzen ari dira, eta egitarau zabala antolatu dute. Hori bai, protagonistak txakurrak eta haien lagunak izanen dira.Egun horretarako ere kamisetak eta boletoak jarriko dituzte salgai, baina egun horretan gerturatzen ez direnek Euskadiko kutxan haien laguntza ekonomikoa emateko aukera izanen dute. Egun handia da uztailaren 19ko Mendilur elkartekoendako, eta, festa honen helburuetako bat ekonomikoa den arren, ibarrean ezagutaraztea da haien erronka nagusietako bat.EGITARAUA11:30etik 13:30era Herriko txakur arraza erakusketa.Boiero suitzarren gurdi tira erakustaldia Espainako Boiero suitzarren taldearen eskutik.17:00etan Agility frogak ikuslegoaren txakurren parte-hartzearekin.18:00etan Txakurren Oinarrizko heziketa erakustaldia.18:30ean Artzai txakur erakustaldia. - Antzarrekin gazte gor baten partaidetzarekin. - Ardiekin Angelen partaidetzarekin (minbizi ebakuntza egin dotena). - Behiekin.20:00etan Idi probak Arrasateko Aterki taldearen eskutik eta Herri kirolakLakuntzar batek Mendilur elkartekoendako espreski margotutako koadroa zozketatuko dute.