Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nola bururatu zitzaizun aisialdi enpresa bat sortzea?Etxarriko kanpinean 3 urtez aritu naiz lanean begirale gisa beste enpresa batekin eta lan hori asko gustatu izan zait betidanik. Arrazoi batzuk direla medio, enpresa horrek Etxarriko kanpinaren aisialdi-kudeaketa utzi egin zuen eta ardura nik hartzea erabaki nuen. Kanpineko jendearekin oso ondo moldatzen naizenez, aurrera jarraitzea eta nire enpresa sortzea erabaki nuenBaina zer da zehazki Mugaipek eskaintzen duena?MUGAIPE aisialdirako enpresa bat da. Egungo jendartean lana eta kontsumoari begira bizi gara eta aisialdiari ez diogu inolako garrantzirik ematen. Aisialdian gauza asko egin daitezke eta horien bidez ikasi eta ondo pasatu. Horregatik, Mugaipe aisialdiko ekintzak egiteko bitartekaria da. Egunerokotasunetik atera eta gauza ezberdinak eskaintzen ditu Mugaipek. Ikastetxeen aisialdi jarduerak, 3. adinekoen jarduerak, gazteen jarduerak.... Eskaintza oso zabala da.Izen berezia aukeratu duzu ez? MugaipeBada, oso bitxia da... Egun batean, hondartzan Gara irakurtzen nengoela bururatu zitzaidan. Mugalari ataletik dator Mugaipe. Bestalde, mugarik gabeko enpresa bat da nirea. Nik eskaintzen dudana oso zabala da eta esparru ezberdinak hartzen ditudanez, mugarik gabekoa dela esan dezakegu.23 urte besterik ez dituzu eta dagoeneko enpresa baten jabe. Gazte ekintzailea zara ez?Ez da hainbesterako!!! Nik egin dudana gauza xumea da. Autonomo egin naiz eta izen batekin enpresa txiki bat sortu dut. Espero dut etorkizunean handitzea, baina momentuz enpresa txiki bat da.Zaila izan da zure ilusioa egi bihurtzea eta Mugaipe aurrera ateratzea?Beno.... Lehenik eta behin Cederna Garalurrera jo nuen eta han Bideragarritasun plan bat egin zidaten. Prozesu oso luzea da, paper pila bat, kontuak... eta aurrera jarraitzea gomendatu zidaten. Egia esan behar badut, bideragarritasun plana gaizki aterata ere, aurrera egingo nuke. Nire ilusioa zen eta ametsa egi bihurtu nahi nuen. Gainera, eta eskertu beharra daukat, gertukoen laguntza handia izan dut.Beraz, beti aurrera begira....Bai. Hasieran beldur pixka bat izan nuen baina betidanik izan naiz oso neska mugitua eta nahi dudana lortzeko edozer gauza egiten dut. Ez naiz erraz konformatzekoa eta gauza berriak egitea gustatzen zait.Lehen helburua beteta, Mugaipe martxan. Zer moduz orain artekoa?Apirilean hasi nintzen eta hasiera guztiak bezala nahiko zaila izan da. Dena dela, oso kontentu nago orain arteko martxarekin eta lehenengo esperientzia izateko ezin naiz kexatu. Udarako Etxarriko haurrendako jarduerak antolatu ditugu goizetan eta oso positiboa izan da esperientzia. Beste begirale batzuk ari dira laguntzen eta oso pozik gaude. Datorren udaran Udalaren bidez diru laguntza lortzea ere ondo legoke; beraz, ea aurrera jarraitzen duen.Badakit hasieran hamaika alditan sartuko dudala hanka, baina horrela ikasten da eta pixkanaka-pixkanaka eskaintza handitzen eta hobetzen joango da.Urtaroaren arabera eskaintza berezia izango da, ez?Bai, urtaroa eta adinaren arabera eskaintza aldatu egiten da. Adibidez, orain udan haurrendako jarduerak, udalekuak, txangoak etab. eskaintzen ditugu eta helduagoendako eskalada, mendi irteerak, esperologia, zaldi irteerak... Dena dela, eskaintza guztien berri eta informazio zabalagoa web orrialdean dago: www.mugaipe.comEta hori guztia Etxarrin bertan?Mugaipe Etxarrin kokatuta badago ere, Euskal Herri osora zabaltzea da nire nahia. Hemendik, jarduerak eta begiraleak bideratzen dira, baina edozein tokitan egin daitezke aisialdiko jarduerak. Adibidez, Zizurkilen piragua ikastaroak ematen hasteko asmo ere badaukagu. Aisialdiko begiralea zarela esaten duzunean jendeak haurrekin erlazionatzen zaitu?Bai, hala da, eta hori akats bat da. Ni kirol teknikaria naiz eta geroago aisialdiko begirale titulua atera nuen. Gehienetan haurrekin lan egin izan badut ere jende helduarekin ere lan egin dezaket: 3. adinekoekin soinketa saioak, gazteekin bestelako ekintzak... Baina bai orokorrean haurrekin lotzen du jendeak.Zer esango zenioke zu bezala, hasi berria den gazte bati? Bada... animo!!! Ez dela hain zaila eta aurrera egiteko. Gogo eta lan pixka batekin aurrera egiten dela eta ez desanimatzeko. Daukadan ilusioak eta gogoak bultzada handia eman dit niri behintzat. Gure esku dago; beraz, bitan pentsatu gabe, haien ametsa egi bihurtzen has daitezela.Zorionak eta zorte on!!!Eskerrik asko eta ia hala den.