Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
-Nola eta zerk piztu zuen Palestinako sarraskia?Egia esan, Palestinan erasoak eguneroko ogia izan dira betidanik. Egia da azken hilabete honetan erasoaldi hau areagotu egin dela eta sarraski bat izan dela Gazan gertatutakoa. Hamasek demokratikoki irabazi zituen hauteskundeak eta bera da gaur egun Gazan agintzen duena. Egoera hau Israelgo Esatu Siuonistarendako jasangaitza da eta sekulako mina egiten dio. Hortik etorri da Israelen oldarraldia, baina hala ere Hamasek ez du sekula amore emango. Lortu nahi dutena lortzeko borrokatzen jarraitzen dute eta Israelen eraso guztiei ahal duen neurrian aurpegia ematen diete. Bestalde Israeli oso ongi heldu zaio mundu mailako armen merkatuan egotea. AEBekin eta Europarekin dituen harremanetarako ongi heldu zaio Gazari egurra ematea.-Aurretik erasoak zirela azpimarratu duzu. Zein zen aurretiko egoera?Gazako egoera "lasaitasun anormal bat bezala" defini zitekeen. Bazirudien gauzak lasai zeudela baina erasoak hor zeuden: hilketak, bahiketak, lurren lapurreta, blokeoak, etxeen suntsiketak, soldaduen presentzia bera, harresia eraiki,... egoera oso kaxkarrean zeuden eta biziraupena ia ezinezko bihurtzen zuten. Honen helburua herritarrek beraien herria uztea da baina hori ez da gertatuko. -Nola jarraitu duzu Gazan gertatzen ari zena Euskal Herritik?Tristura handiarekin. Hango egoera gertutik ezagutzeko aukera izan nuen eta horrek gertutasun handiagoa ematen dit. Hango jendeak aske bizitzeko gogoa duela ikusita eta herri izateko gogo eta grina duela ikusita oso gogorra izan da egin dietena ikustea. Sarraskiaren irudi pila bat ikusi ditugu, eta badirudi ehundaka palestinar hil behar dituztela gai honen inguruan hitz egiteko. Baina irudi horietatik haratago arazo bat dago eta ez da arazo honen funtsa azaltzen. Egia esan, pena handiarekin bizi izan dut.-Hala ere Sakanako jendartea mobilizatu da ez?Bai hala da. Elkarretaratzeak egin dira eta gaia jendarteratu dela uste dut. Jendeak ulertu du han gertatzen ari dena ez dela batere normala. Hala ere, sektore askotan pasibotasuna da nagusi. Guk argi daukagu zein den bidea: Boikota. Palestinarrek eskatuta Arbizuko udalak boikotarekin bat egin du eta bide horretatik jarraitu behar dugula uste dugu. Instituzioek beste aldera begiratzen dute eta Palestinan errukia beharren elkartasuna behar dute. Hau da, Estatu askok janaria edo dirua bidaltzearekin nahiko dela uste dute eta hori ez da hala. Venezuelak eta Boliviak esaterako eten egin dute harremana Israelekin eta besteek hori egin beharko lukete nahiz eta hau oso zaila ikusten dudan. Sarkozyren hitzetan entzun genuenak min handia eman zidan: "Israeldarrek ez dezatela inongo beldurrik izan. Haien estatua ez dela sekula desagertuko."-Badirudi giroa baretu dela baina nolako eragina izan du eraso honek Gazako eguneroko bizitzan?Oso egoera larrian daude orain. Nik etorkizun beltza ikusten dut. Lehen beltza ikusten banuen, orain beltzago. Hala ere beti izan dute burua altxatzeko ahalmen hori eta altxatuko dira eta argi esango dute han daudela eta ez dituztela haien herritik botako. -Eta nola lagundu dakioke Palestinari?Momentu honetan gure laguntza eta mundu guztiaren laguntza behar dute. Beraiek ez dute errukirik nahi. Haiek Estatu burujabea izan nahi dute eta gainontzeko Estatuek Israeli benetako boikota egitea eskatu dute. -Arbizuko herria Palestinako Mardarekin senidetu zen 2001ean. Nolakoa da haiekin duzuen harremana?Lehenik eta behin argitu beharra dago Marda Palestinako Zisjordania aldean dagoela, barruko aldean; Gaza, aldiz, kostaldean. Palestinako mapari erreparatuz gero hori da ikusten dugun lehen ezaugarria: banaketa. Eta hori gutxi balitz lurralde eremu barruan bertan banatuta daude harresiaren bidez eta guztiz inkomunikatuta bizi dira. Baina bai Zisjordanian bai Gazan argi daukate palestinarrak direla eta herri bat osatzen dutela. Senidetzari dagokionean ni orain dela bi urte izan nintzen Mardan udaleko ordezkari moduan eta harremenetan egon gara. Gaur egun, berriz, haiei ezinezkoa zaie gurekin kontaktuan jarraitzea; egoera kaxkarrean aurkitzen baitira.Argi daukagu haiek eskatzen digutena egingo dugula eta momentu honetan Israelgo estatu sionistari boikota egitea da haiendako oparirik onena. Arbizuko herria mundu osoan boikota egitea onartu zuen lehen udalerria izan zen eta gure senidetzaren bidez elkartasuna ematen eta borrokatzen jarraituko dugu.-Instituzio mailako boikotaz hitz egin duzu baina herritarrek nola egin diezaiokete Israeli boikota?Palestinako 200 elkarte zibilek eskatu dute boikota aurrera eramatea eta modu askotara egin daiteke hau. Kultura maila eta kirol mundua dira esanguratsuenak. Kantari israeldarrak edo kirol talde israeldarrak etortzen badira ez joan eta kittto! Bestea, Israelen ekoiztutako produktuak ez erostea da. Zerrenda luze bat dago eta produktu horiei muzin eginez, Israelgo Estatu genozidari muzin egiten diogu.