Industria-lurra Sakanan (III.a eta azkena)Industria-lurra Sakanan (III.a eta azkena)

Guaixe 2009ko otsailaren 19a

URDIAINEraikitako industri poligonoak: Gaur egungo Urdiaingo industria jarduerak bigarren mailako errepide bazterrean kokatuak daude, lau kokaguneetan. Handienak, Magotteauxek, iaz berrogei urte bete zituen eta 34.800 metro karratu inguru hartzen ditu. Gainontzeko industria jarduerak, Talleres Urdiain, Viscofan, Artoa eta Acerec2, eremu txikiagoak hartzen dituzte, guztien artean 38.600 metro karratu inguruko eremua hartuz.Industrialde egitasmoak: Urdiaingo hirigintza plan zaharrean Magotteaux eta Viscofan artean autobiak mugatuko lukeen industrialdea aurreikusten zen. Egun Urdiaingo hirigintza plana berritzeko bidean da eta guztia aztertzen ari dira teknikariak.Bestalde, Nafarroako Gobernua,k NASUINSA enpresa publikoaren bidez, Urdiain-Altsasu industrialdea egitasmoa sustatzen ari da. Proiektatutako industrialdeak 937.697 karratu izanen lituzke bere osotasunean. Urdiain ipar-mendebaldean, landa-lurrean, 647.139 metro karratuko hartuko lituzke industrialdeak. Gobernuak azaldu izan duenez faseka garatuko litzateke industrialdea. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen ilbeltzean industrialde egitasmoko Urdiaingo sektoreko desjabetze egitasmoa. Horrek zeresana sortu du Urdiainen. Batzuk alde daude, besteak desjabetzarako eskaintzen den prezio baxuarekin kexu azaldu dira eta, azkenik, industrialde eredua aztertzeko luzamendua eskatu duen plataforma ere sortu da. ALTSASUEraikitako industri poligonoak: Burundako herria industriarekin lotura handia duen herria da. XIX. mende akaberan dagoeneko udalerrian barna hainbat lantegi jaso ziren. Trenbideen lotura-gune izateak bere biziko garrantzia izan zuen Altsasuren garapenean eta horri lotuta industria ezartzen hasi zen. Hala, 2003. urtearen akaberara 64 enpresarekin eta 1.787 lanposturekin iritsi zen, Nafarroako Industria Katalogoaren arabera. Altsasuko industria jarduera, gaur egun, hiru industrialdeetan kokatzen da. Haietako bi, Ibarrea/Ibarmusu eta Ondarria, publikoak dira eta hirugarrena, Isasia, pribatua da. Titularitate publikoko industrialdeetan ez dago partzelarik salgai. Ondarrian, gelditzen dena lur-sail baten zati txiki bat da, katastroa egin ondoren geratu zena, eta laster salgai jarriko dena. Ibarrea/Ibarmusu industrialdeak 225.000 metro karratu inguru ditu. Nafarroako Gobernuak 43.800 metro karratu2ko azalerarekin abiarazi zuen. Burunda ibaiaren ertzean dagoen Ondarria industrialdeak, berriz, 185.000 metro karratu inguru ditu. Ekimen pribatuak sustatuta sortu zen Isasia industrialdea duela 15 bat urte. 60.000 metro karratuko azalera du. Partzelak saldu edo alokatu egin dira eta gaur egun %95eko okupazioa du Isasiako industrialdeak. Industrialde egitasmoak: Altsasun aurreikusita dago Dermaun industrialdea egitea, herriaren hego mendebaldean, autobien lotura gunetik gertu. Haren jabetza mistoa izanen litzateke, hau da, partzela publikoak eta pribatuak egonen lirateke. Udaletik jakitera eman digutenez, egitasmoa aurkeztua dago. 69.500 metro karratu inguru izanen lituzke industrialde horrek. Nafarroako Gobernua,k NASUINSA enpresa publikoaren bidez, Urdiain-Altsasu industrialdea egitasmoa sustatzen ari da. Proiektatutako industrialdeak 937.697 karratu izanen lituzke bere osotasunean. Altsasu hego-ekialdean, landa lurretan, 290.558 metro karratu hartuko lituzke aipatu industrialdeak. Nafarroako Gobernutik adierazi izan dutenez, industrialdearen Urdiaingo zatia garatu ondoren ekinen liokete industrialdearen Altsasuko zatia egiteari. OLAZTIEraikitako industri poligonoakArkinoturri da herriko industriagune nagusia. 1990ean sortu zen, Nafarroako Gobernuak sustatuta. 150.000 metro karratu inguru ditu gaur egun. Oraindik ere saltzeko dago partzelaren bat edo beste, Construcciones Arreguik, esaterako, salgai ditu batzuk. Baina espazio hutsak urriak dira. Horrez gain, beste industriagune txikiago batzuk ere badaude: eEsaterako, 12.000 metro karratuko azalera dauka Salegui tailerra eta gasolina-hornigailua dauden eremuak. Bella Vista jatetxea hartzen duen guneak 4.500 metro karratu inguru ditu eta Sakana garraio kooperatiba hartzen duen industriaguneak, berriz, 4.500 metro karratu inguru. Ezin ahaztu Cementos Portland-en industrialdea ere, 200.000 metro karratutik gertuko azalerarekin. Pribatuak dira horiek guztiak eta beteta daude. Industrialde egitasmoak: Arkinoturri industrialdea handitzearen aldeko apustua egin du Olaztiko Udalak. Iaz berritu zuten Hirigintza Plana. Bertan 86.450 metro karratutan zabaldu dute aipatutako industriagunea. Nafarroako Gobernuaren oniritziaren zain dago udala. Hura beteko balitz, beste fase batean 100.500 metro karratutan zabaltzeko aukera era aurreikusten dute. ZIORDIAEraikitako industri poligonoak-Zein da bere izena: Ziordiako Iindustrig gunea. Olaztiko Arkinorruti poligonoaren segidan dago, eta, besteak beste, Dinescon eta Aralur enpresak hartzen ditu. -Poligonoaren titularitatea edo jabetza: pPribatua.-Kapazitatea: 60.000 metro karratura ez da heltzen. -Beteta dago ala partzelak gelditzen dira: Beteta dagoIndustrialde egitasmoak: Ziordiko alkate Jesus Arresek adierazi duenez, herritar askok jo izan dute udalera euren negozioa herrian bertan jartzeko bidean lur industrialak erosteko asmoarekin. Enpresa txikiak lirateke hauek, euren negoziorako pabilioia jaioterrian bertan izan nahi dutenak, eta sarritan inguruko herrietako poligonoetara jo behar izan dute Ziordian lur industrialik ez dagoelako. Interesa dagoela jabetuta, Ziordiko industri gunea zabaltzea aztertzen aritu da udala. "Bitartean Dinescon enpresaren lurrekin zer gertatzen den ikusi beharko dugu. Beste herri batetara eraman dute produkzioa, eta ez dakigu Ziordiko industri gunean duten nabe eta lurrekin zer egingo duten" dio alkateak. Ildo honetan, Ziordiko Udala hirigintza plan berria egiten ari da, eta udaletik adierazi digutenez, aurki hasierako onespena eman eta jendaurrean jarriko dute plana, egoki jotzen dutenek alegazioak, oharrak edo beste aurkez ditzaten. Plan horretan erabilera industrialerako lursailak zehazten dira, hain zuzen ere egungo poligonoaren ondoan hain zuzen ere, Aralur enpresatik Ziordiko gasolindegirantz. Hain zuzen ere hirigintza plan berriko proposamenean 170.000 metro karratuko eremua zehazten da industria erabilerarako, egungo industrigunearen jarraian. Batez ere pabilioi guneez osatutako industri eremua da proposatzen dena.