Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zerk bultzatu zintuzten eski mundura hurbiltzera?Iker: Oso txikitan hasi ginen. Gure aiton amonek Candanchu ondoan etxe bat erosi zuten eta familia osoa bertara joaten hasi ginen. Oso txikiak ginela erakutsi ziguten guri eskiatzen, 3 urterekin edo. Beraz esan dezakegu bizitza osoa daramagula eskiatzen.Beraz oinez ikasi aurretik, eski gainean ongi moldatzen zineten?Beñat:(Kar, kar) Bai. 3 urterekin hasi ginen elurretan, baina pixkanaka-pixkanaka ikasi dugu eskiatzen. Iker: Bai. Jaio eta elurretara eta hor jarraitzen dugu.Familiaren zaletasunarekin jarraitu duzue belaunaldi berriek.Beñat: Eski munduan sartu gaituena aitona izan da. Hasieran Gipuzkoako jendearekin eskiatzen zuen Aralarren eta oso bitxia da berak bere eskiak egiten zituelako. Badirudi gustatu zitzaiola eta beranduago Candanchun etxea erosi eta asteburuan hara joaten hasi ziren. Egia esan hori izan da aiton-amonek egin diguten oparirik edo herentziarik onena: eski zaletasunera bultzatzea. Aiton-amonen ondoren gurasoak hasi ziren eta gero gu. Ea gure ondorengoek jarraitzen duten...Ez da ohiko kirola. Zergatik eskia eta ez beste kirol bat?Beñat: Egia esan ez da oso ohikoa, baina polita da. Txikitan beste kirol batzuk egin izan ditugu, baina behin adin batera iritsita eskiarekin jarraitzea erabaki genuen.Iker: Nik esaterako 10 urte arte pilotan jolasten nuen eta hura utzi eta eskiarekin jarraitu nuen. Eski modalitate ezberdinak daude. Zein da zuek praktikatzen duzuena?Iker: Guk bi modalitate praktikatzen ditugu. Bat, bideko zuloena (batxeak) da eta hau da entrenamendu gehien behar duena. Bestea "Free style" deiturikoa da eta hemen saltoak eta barandak sartzen dira. Estilo librerako pista bereziak behar dira saltoak egoki egiteko eta barandak oztopo bezala jartzen ditugu.Baina hainbeste salto egin eta bidean oztopoak izatea ez da oso arriskutsua?Iker. Beno, bai... batzutan lesio batzuk izan ditugu, baina arretaz eginez gero ez da ezer gertatzen.Aisialdiko ekintza izateaz gain, txapelketetara ere joan izan zarete.Beñat. Bai. Gehien parte hartu dugun txapelketa bideko zuloena izan da. Izan ere, azken urteetan zuloenak zuen indar gehien, baina gaur egun modalitate hau gainbeheran dago. Gaur egun saltoen txapelketa gehiago izaten dira. Orokorrean Espainiar Estatuko txapelketetan parte hartu izan dugu. Hala ere nik Europako txapelketan parte hartu izan dut eta orain dela 2 urte Munduko txapelketan izan nintzen. Nolakoak izaten dira txapelketa edo proba horiek? Zailak?Beñat. 200 metro jaitsi behar ditugu eta bidean zenbait oztopo jartzen dizkigute: zuloak, bainerak... eta erdian salto egin behar duzu.Iker: Bere zailtasuna dauka. Ez da jaistea bakarrik, txapelketa hauetan teknikak garrantzi handia baitauka. Puntuatzerako orduan honela baloratzen dute gure lana: %50 teknika, %25 saltoak eta %25 zenbat denboran jaisten dugun. Horregatik teknika ona izan behar duzu. Gurean hori da garrantzitsuena eta horrek ere berezkotasun bat ematen dio txapelketari.Eta txapelketa hauetan puntuazio ona jaso izan duzue zuek, ez? Zein da zuen "Curriculuma"?Iker: 3 maila daude. Infantilak, Juniorrak eta Absolutua. Ni infantiletan bitan izan naiz txapelduna. Beñat: Ni berriz, Juniorretan txapelduna izan naiz eta absolutuetan 3.a. Oso pozik gaude lortu ditugun emaitzekin eta ea aurten zer moduz moldatzen garen.Nola entrenatzen zarete?Iker: Astean zehar Iruñera joaten gara entrenatzera eta bi egunetan gimnasioan entrenatzen gara eta beste bi egunetan saltoak praktikatzen ditugu ohe elastikoetan. Beñat: Saltoak arriskutsuak dira eta horregatik estiloa asko findu behar da. Beraz saltoak egiten progresiboki ikasi behar dugu. Lehenengo ohe elastikoetan, gero uretan eta behin ongi ikasi dugunean elurretan. Gutxi gorabehera zenbat metrotako saltoak egiten dituzue?Beñat. Zenbait salto mota daude. 10 metro saltatzen dugu gutxi gorabehera.Eta asteburuan elurretara, ez?Iker. Bai, larunbata eta igandea eskiatzen ematen ditugu. Candanchura joaten ginen eta orain Formigalera joaten hasi gara bertan pista berezi bat prestatu dutelako. Zulo eta barandak ditu eta guretzat oso egokia da. Beñat: Kontu oso berria denez estazio batzuk ez dute horren aldeko apustua egiten eta adibidez Candanchun gure kabuz aritu behar izan gara beti. Orain Formigalen prestatuago dute eta hara joaten gara.Dena den, zuendako udak edo elurrik gabeko garaiak oso gogorrak izango dira, ez?Iker: Beno... aste batean Alpeetara joaten gara entrenatzera eta beste egun batzutan Segoviara uretan salto egitera. Bestalde, aitonaren baratzean moldaketa bat egin dugu eta barandena praktikatzen dugu. Ez da oso serioa baina primeran pasatzen dugu.Nola prestatu duzue asmakizun hori? Patentatua duzue?Beñat: Belar artifiziala jarri dugu eta ura eta xaboiarekin nahasterakoan irrist egiten du eta hor aritzen gara barandetan gure eskiekin. Ez da gauza bera baina entrenatzeko behintzat balio du.Buruari eragin diozue orduanBai, beharko...Nola moldatzen zarete taldearen babeslea lortzeko?Beñat: Zaila izaten da. Ameriketan jende gehiagok praktikatzen du kirol hau eta laguntza gehiago jasotzen dute. Gu, aldiz, konformatu behar. Gure taldea Logi7 da eta txapelketara honen babesarekin joaten gara, baina gure lagun taldearen izena OSK da.Orain dela gutxi urrutian izan zarete. Zuen bizitzako ametsa izango zen, ez?Iker: Bai, Kanadan izan gara eskiatzen. Primeran!Eta nola sortu zen bidaia hori?Beñat. Betidanik entzun izan dugu Kanadan elurraren kalitatea oso ona zela eta eski estazio bat eredugarria zela. Ama hasi zen bidaia begiratzen, aurreztu eta bidaia egitea lortu genuen. 2008ari agur eta 2009ari ongi etorria Kanadan eman genion eta hemendik amari eskerrak eman behar dizkiogu dena oso ongi prestatu zuelako. Familiako 4ak eta iturmendiarrak eta etxarriarrak izan gara bertan. Nabaritu duzue aldea Candanchun eskiatu edo Kanadan eskiatu?Iker: Bai Tenperaturari dagokionean -20 gradutan izan ginen eta elurraren kalitate oso ona zen, lehorra eta eskiatzeko oso ona. Ez zegoen izotzik eta eskiatzeko ezin hobea zen.Zerekin geratzen zarete?Beñat: Egon ginen aldean parke natural pila bat zeuden eta paisaiak ikaragarriak ziren. Toki guztietan elurra... Ikusgarria benetan!Errepikatzeko modukoa? Guregatik bai!! Oraintxe bertan!