Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Biek denetarik egiten al duzue?F. Nik denetarik egiten dut. A. Nik zareak eta eskumuturrekoak. Koloreak ere erabiltzen dituzue.Eskumuturrekoak zenbait koloretakoak egiten ditugu. Ogia gordetzeko ogi-zareetan ere kolorea sartzen dugu. Gero nahi den tamaina ematen zaio. Espartzua landare bat da, ezta?Bai. Irurtzunen ez dago espartzurik. Guk Jaendik ekartzen dugu eta hemen lantzen dugu. Antza, Sesma aldean dago, baina ni ez naiz han egon. Eta nola ekartzen duzue, landarea bere horretan?Hara joan, landarea moztu, hartu, ekarri eta hemen kontserbatzen dugu. Gero nahi dugunean erabiltzen dugu. Bestela, handik datorren iloba batek ere ekartzen digu. Espartzua lantzeko tratamenduren bat behar al da?Landarea lehortzen utzi behar da eta gero bizi guztia irauten du. Landu nahi dugunean, uretan sartu eta xamur dagoela ongi lantzen da. Behin landu eta gero, espartzua lehortu eta landareak berezko kolorea hartzen du. Landarea moztu ondorengo lehortzeak luze jotzen al du?Eguraldiaren arabera. Eguzkia badago hobe, azkar lehortuko da. Eguzkitan lehortuz gero zurbilago geratzen da; itzaletan lehortuz gero berdeago. Kolore deigarriagoa du horrela. Espartzua mozteko garairik egokiena zein da?Udan, onena. Orain iaz moztutako espartzua lantzen ari gara, eta aurreko urteetakoa ere.Orain espartzua erraz lantzen ari zarete. Horrela geratzeko zenbat denbora egon da uretan?Pixka bat bigun dagoela ikustean, nahi denean landu daiteke. Landu eta gero, berez lehortzen doa eta betirako duzu. Lantzeko moduak eta moduak egonen dira?Erosketetarako poltsak, esaterako, kinejarekin (espartzuz egindako gerriko modukoa) eta birrindutako espartzuarekin egiten ditugu. Horretarako uretan 21 egun eduki, egos daitezela, tenplea har dezatela eta gero lehortzen utzi behar da, baina erabat lehortu gabe, egurrezko maza batekin birrintzen da, ez pikatzeko. Gero, nahi den garaian landu daiteke, ez baita galtzen. Gogor, iraunkor, eta aldi berean lantzeko xamur gelditzen da. Eta giderrak nola egiten dituzue?Rejo delakoarekin. Bost sorta dituen soka bat da, makurtuta doana. Beti binaka lantzen da. Besteena ezberdina da. Espartzua lantzeko erek bere izena dute?Bai, gauza bakoitzak bere izena du. Badaude batzuk espartzuzko sokatxo bat josita daramatenak, giderretan erabiltzen dugu. Kapazua besoan edo eskuan eramatean minik ez hartzeko. Noiztik espartzua lantzen?Hau izan zen izan genuen eskola. Txikitatik. Ez zaizue ahaztu?Berrogei urte luze egon gara egin gabe eta jubilatzerakoan honekin entretenimendua dugu. Jendeak erabiltzen al ditu?Bai, erosten dituzte. Batzuek karakolak izateko poltsa zertarako den ere ez dakite. Horregatik ditugu karakol kaskarekin. Irurtzunen espartzua lantzen duen beste inor ba al dago?Inor ez. Andaluz asko dago, baina ez dakite lantzen. Artisau azoketan denbora asko daramazue?Bizpahiru urte. Irurtzun, Altsasu, Urrotz, Berriozar, Lizarra... Orain hasi gara mugitzen. Espartzuarekin gauza asko egin daitezke eta denetarako balio du, ezta?Bai, denetarik egin daiteke. Betaurrekoak, gonak, etab. nahi dena egin daiteke. Baita sostenak ere. Botilategiek alanbrea dute barruan, hori ez da okertuko. Zuen ondoren lantzen jarraituko duenik bada?Ez dute jarraitu nahi. Ni irakasteko prest nago. Sesmako emakume batek nahi zuen ni bere semeari irakastera joatea. Antza, hangoek baino hobe lantzen dugu. Hala esan zuen andreak. Nik esan nien haiek hona etortzeko, ez niela ezer kobratuko eta irakatsiko niela.