Francoren Españako gudan (1936 - 39), nik amabi urte neuzkan. Erriko sakristau Lino Mendiolak bi seme zeuzkan; zarrena, Lino eta bigarrena, Antonio. Lino erreketea zan, Francoren zaindaria (escolta). Sakristatua, ni bezela, karrikestuan bizi zan.
Francoren alaba bakarrak (Carmen) txapel gorri bat, bere zintzilikari (borla) batekin eman zion Lino Mendiolari, eta Linok neri eman zidan.
Aietako urte batean, Franco Burgosera etorri zan. Burgoseko zelai batean, erri guziaren aurrean, agerraldi bat egin zuen. An zenbiltzan zeru goienean gora eta beera, eta zearka egakinak. dakit zenbat jende bilduko ginan zelai artan. Guk, Etxarritik, "pelayo" eta "flecha" batzuk su-gurdian (urte aietako tren zar batzuetan), txerrikumeak bezela, bagoi batean joan giñan; gau guzian lorik egin gabe.
Bein Burgosen, gudari etxe (cuartel) batera joan giñan, eta an akeita esnearekin man ziguten. Nik, Linok emandako txapel gorria buruan jarrita nuela, makil batetik lotuta neukan Españako ikurriña. Gau artan, tren tokian geunden etxera etortzeko, eta lo gure artan, ni ikurrin artan bildurik, baxtar batean kuxkurturik, lo geldittu nintzan.