Zelaia taberna,barkatu, Pub

Angel Perez 2007ko mar. 30a, 00:00
- Esan didate Zelaia itxi dutela. Zuk zeozer entzun duzu?- Bai? Ezin dut sinetsi.- Baietz, halakoak esan didala eta horrek enteratuta egon ohi da.- Ba ze pena! Nora joango gara orain kubatak hartzera?Altsasun bizi, jadanik adintsuak izan eta lagunekin noizbehinka poteatzea gustatzen zaigunoi, segur aski holako berriketaren batean parte hartuko genukeela. Edo, agian, honen antzekoa arruntagoa litzateke.- Badakizu egia dela, dagoeneko itxi dutela?- Zer?- Zer izango da, Zelaia.- Hori argi zegoen! Ze pena!- Beno, suposatzen dut ez dela behinbetirako izango. Atzean alokatzen dela jartzen duen txartel bat dago.- Bai, baina ez da gauza bera izango.Bestelakoak ez dakizkit, baina behintzat kubatak Zelaian bezalakoak inolako lekutan.Batzuek ezin genuen sinetsi -edo ez genuen nahi, askotan gauza bera dela-, eta besteek argi ikusten zuten. Baina egia da Zelaia, gu bezalako jendearentzat ez zela taberna bat bakarrik; itzal handiko bat baizik. Han lotzen ginen lagunekin aldez aurretik gelditzearen beharrik gabe; han koadrilaren nondik norakoaz informatzen gintuzten edo Ferietan egin ohi genituen erosketa poltsak gordetzen zizkiguten; han Ihauterietako mozorroak erakutsi ditugu; han hotzaz babestu egin gara Erregeen Kabalgata itxaroten genuen bitartean; Han elkartean hasitako eztabaidak amaitu ditugu edo alkoholaren lana irauten duena irauten duten betirako lagunak sortu ditugu; handik ikusi dugu, beldurturik, nola kale borrokalariek apurtzen zituzten telefono kabinak edo hala Guardia Zibilak kentzen zituen suzko barrikadak; han tragoska artean Osasunarekin sufritu egin dugu. Azkenean handik ateratzerakoan zeinen taberna garestia zen komentatu dugu ere behin baino gehiagotan.Zelaiarekin batera hori dena itxi zaigu.Taberna asko daude, Zelaia Pub bakarra zen. Agian, berriz zabalduko da, baina Juanma eta Enrike gabe ez da gauza bera izango.