Ehunka kide elkartu ginen. Izugarri gogorra izan da urtea presoentzat, iheslarientzat eta senideontzat. Estatuen biolentzia eten ordez, larriagotu egin da. Estatuko bi alderdi nagusiek lehian ibili dira nork gogorrago presoak eraso. Euskal preso politikoak izan dira aurkakotasun politikoaren ardatz nagusienetarikoa. Gobernu honek aurrekoak baino harago, oraindik!!Egin du presoen aurka, harro gainera bere ankerkeriaz. Beste alderdiek beste aldera begiratu dute lehia kriminal honen aurrean, ausartenek ere ez dute hitz antzuetatik aurrera pauso bat eman eta uko egin diote gutxieneko konpromiso bati. Gau egun, kartzela politika kriminalaren ondorioz, larriagoa eta krudelagoa da kartzeletako, iheslarien eta gure egoera. Politikoei ez zaie aldatzeko gogorik eta asmorik ikusten. Lehia politikoa biziagoa da, hauteskundeak arrazoi eta oraindik gordinago erasoko digute, areago ahaztuko gaituzte. Bakoitzaren interes politikoak soilik agintzen du. Eskubideak eta giza baloreak programarako hitzak besterik ez dira gaurkoz.Gerora begira, dena dugu irabazteko, oso gutxi jada galtzeko. Ez dugu etsiko, itxaropena oinarri. Eskubideen aldarrikapenekin eta urraketen salaketekin jarraituko dugu. De Juana eta Bidart kanpoan ikusteak indarra ematen digu, presioaren lorpena direlako. Aurrez aurre izango gaituzue gu eta gure senide presoak erasotzen dituztenek.Bidelagun leial, gatazkari irtenbidea aurkitu eta sufrimenduari bukaera eman nahi dutenek. Galdu ditugun eskubideak berreskuratu arte. Eskubide osoz. Urteetako sufrimenduak eta jasaten dugun erasoak ematen digun zilegitasunez. Eskabide zehatzak aurkeztuz hauteskundeetan herriaren ardura hartuko dutenei.