KORRIKA 15eko omenduak emakumeak izanik gure eskubideen inguruan hitz egin beharrean aurkitzen gara. Emakumeok, euskaldunak bezalaxe, egungo jendartean oraindik ere ez gara eskubide osoko herritarrak. Emakumeon eskubideak egunero dira urratuak. Egia da Euskal Herriko hainbat eremutan euskara ez dela aitortua, are gehiago, baztertua eta zapaldua dugu; egia da ere, halaber emakumeok historian zehar egindako eta gaur egun ere egiten dugun ekarpena eta lana ezkutatu ohi dela. Eremu anitzetan egindako lan itzela, eremu sozialen zein ekonomikoan, gure herriaren garapenean, euskararen biziraupen eta transmisioan... aitortu gabeko ekarpena egin dugu.Euskal emakumeon eskubideak zapalduak dira. Sexuen arteko harreman parekideetan oinarritutako herria eraiki beharra dago. Hizkuntza eskubideen eta emakumeon eskubideen alde lan egin behar dugu Euskal Herria bere eskubideen jabe izan dadin. Gure herriak hizkuntza eskubideak bermatuak izan behar ditu, gizon eta emakumeon arteko harreman berriak behar ditu bere biziraupen eta garapenerako.Euskarari ekin behar diogu Euskal Herria euskalduna lor dezagun.Pertsonen arteko parekidetasunari ekin behar diogu Euskal Herria feminista lor dezagun.Euskaldun guztion lanei esker, denon konpromisoei esker Euskal Herria euskalduna eta feminista sortuko dugu.