Inozenteki uste izan dut Hendaiatik Parisera joateko hartu izan dudan trena Abiadura Handikoa zela. Baina badirudi ez doala behar bezain azkar, beraz, 70 kilometroko beste bide berri bat zabaldu nahi dute Iparraldean trenak arinago joan daitezen. Gainetik, Euskal Erkidegotik pasatzen den 194 km-ko bideazabaldunahidute, etaetorkizuneanGasteizek Burgosekin izango duen lotura eta beste 200 km-ko bidea Nafarroa Zaragozarekin lotzeko. Azken bide hau da gure bailara bitan erdibitzen duena. Autobidearekin zerbait ikasi genuen, baina, azken batean, autobidea gehiago ala gutxiago maite izan, egunero erabiltzen dugu. Baina Abiadura Handiko Trenari zer etekin atera behar diogu?Lehenik eta behin esan herrialdearen okupazio modeloa areagotu behar dugula, hau da, hiriguneakindartuetanekazaleremuakindargabetu. Azpiegitura honek hiriguneak euren artean lotzen ditu hiriguneetan dugun gehiegizko populazioa eta kolapsoa sortuz. Bestalde, azalekolandalurraren miloikametrokubiko galduko dira eta lanak eragingo dituen lur mugimenduek beste nonbait kokatu beharko diren izugarrizko zabor tonak sortuko ditu.Ez dakigu zenbat akuifero suntsituko diren, batez ere Aralar zulatzeko ideia beldurgarriak aurrera jarraitzen badu. Trenak, besteak beste, kutsadura akustiko, paisajistiko eta elektromagnetiko handiak sortuko ditu. Abiadura Handiko Trenbidea 200 eta 800 metro arteko pasabidean eremu elektromagnetikoak sortzen dituen goi tentsiorako linea da. Aspalditik dakigu eremu hauek sistema inmunologikoarekin eta hormona eta proteinen produkzioarekin zerikusia dutela eta minbizia, alergia edota leuzemia sor ditzaketela. AbiaduraHandiko Trenaosokutsakorradaetaenergia alferrik galtzen du, kontuan har abioiek soilikgainditzendutelahauenkontsumoa. Izan ere Abiadura Handiko Trenak 500 km/h baino abiadura handiagoan joan daitezke (Frantziandemostratuberridutenbezala) bainaEuropan (oraindik) inor ez da ausartu 300 km/h muga gainditzenhoneksuposatzendituengastu energetikoak direla eta. Gainetik AbiaduraHandiko Trenagaindituezinezkomuga bihurtzen da lurraldea bitan zatitzen duelako, fisikoki zein bisualki. Azkenik inork ez dezala pentsa egungo autobideak hustuko direnik, AHTk egun ditugun autoen pilaketak eta erabilera ez ditu murriztuko.Esandako guztiak bitan laburbiltzen dira, Jainkoaren Lege bezala hartzen dira honakoak: Behin eta berriz ekingo diozu gizarte kutsatzaile eta suntsitzaileari eta zure eskura dagoena egingo duzu eraikuntza enpresak etekin handiena ateratzen jarrai dezaten.