Otsailaren hirugarren egunean,Bartzelonatik, Mariano Rajoyk, ETAren aurkako agerraldian, esaten zuen Gobernuak zuzendu egin behar lukeela. Zergatik ez du berak zuzentzen Herri Batasunaren legez kanpo uztea (demokraziaren aurkakoa)?Beti eskatzen du besteek egin behar luketena, baina ez du behin ere berak zuzentzen zuzendu behar lituzkeen gauzetan. ETAren aurkako agerraldi horiek ez ditu hartzen egi-egiz ETAren aurka, gobernuaren aurka baizik. Edozein modutara, agintaritza (galdu zuena) nahi du. Bere gogorik handienak berekoi nahiak dira. Non dago hainbeste aldiz eskatzen duen "estado de derecho"?Herri hauteskundeetan herriak hautatutako Herri Batasuna talde politikoak ez dauka zuzenbide-estaturik? Edo zuzenbideestatu hori batzuendako bakarrik da eta ez besteendako? Euskaldunendako ez da zuzenbide-estaturik? Ppkoek, Legedi Nagusiarekin beren ikurrina egin nahi dute. Baina zer Legedi Nagusi? Gezurrezko Legedi Nagusia? Ezberdintasun Legedi Nagusia? Politika egitea Politika egitea ez da talde politiko bakoitzaren aldeko politika egitea, herriaren aldeko politika egitea baizik. Hori da egiazko demokrazia; beste politika egitea inperialismo politika egitea da.