Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko proiektu enblematikoaren inguruan berealdarrikapena plazaratu nahi du.Hurrengo ekainean inauguratuko da Iruñeko autobus geltoki berria. Haren inguruanmerkataritza aktibitate handia eratuko da: Negozioak egiteko 18 lokal, kafetegi bat eta jatetxe bat aurreikusi dira.Autobus geltoki berriaren obren aurrekontua 38 milioi eurokoa da. Horietatik, 27 milioi Nafarroako Gobernuak eta IruñekoUdalak jarriko dituzte. Beraz, autobus geltoki berri eta moderno hau, hein handi batean, Nafarroako hiritarrok ordainduko dugugure zergen bitartez.Bertan eskainiko den zerbitzu publikoa nafar guztiok erabiltzeko modukoa izanen da. Iruñea, Nafarroako hiriburua izanik,derrigorrezko helmuga da, bai Administrazio Publikoetan gestioak egiteko, bai ospitaleetara joateko edo bestelako gestioak egiteko.Nafarrak izanen gara nagusiki erabiltzaileak (kanpoko beste hiritarrek ere erabiliko duten arren).Autobus geltoki berri eta moderno hau diru publikoarekin gehienbat ordainduko delako, eta nafar guztioi zerbitzua eskainikodigulako, espero dugu autobus geltoki honetan gure hizkuntza (euskara) baztertua ez izatea.Nafar hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatuak izatea nahi dugu: Alde batetik, autobus geltoki berriaren errotuluetan,bileteetan eta abarretan, testuak euskaraz modu nabarmenean jarrita; bestaldetik, geltoki berriko langileekin euskarazaritzeko aukera edukita (eta horretarako kontratazioetan euskara menperatzea kontutan hartzea beharrezkoa da).Ea gure agintariek behar bezalako erantzuna ematen duten eta aldarrikapen hauerrealitate bilakatu.Iruñean, 2007.go maiatzaren 3an.