Gero eta sarriago, txikizioak eta zaborra lurretik botatzea, edo kontenedoreak erretzea jasan behar izaten ari gara Altsasun.Gainera, horrekin nahikoa ez, eta lanean aritzen diren garbiketako langileei adarra jotzea dibertigarria iruditzen omen zaiebatzuei.Ez da erraz ulertzekoa langileei eta Altsasuar guztioi kalte egiten diguten "gazte" horien jarrera.Ez da erraz ulertzen grazia non dagoen. Izango dute horiek ere aitarik edo amarik edo anaia-arrebarik lan egin behar izatenduenik, garbitzen edo bestela. Izango dute...Esplikatu diete etxekoei "grazia" horien sekretua?Eta langileak izorratzearen plazerra non dagoen?Horrelako ekintzen bidez zer bilatzen dute? UPNkoei argudio merkeak ematea? Muturreko eskuinekoei polizia gehiagoeskatzeko arrazoiak ematea?Denok egin beharko dugu zerbait gaitz honi azkena emateko, Altsasu poliziaz josiaurretik.Udalak neurriak hartu beharko ditu, bai, baina Altsasuarrok oro har, beste jarrera bat erakutsi behar dugu gure kaleak garbitzendituzten langileei egindako irainen aurrean, eta eragindako txikizioen aurrean. Paso egiteak ez gaitu oso leku oneanuzten gu ere.Bukatzeko, elkartasuna eta animoa helarazi nahi diet garbiketako langileei.