Igande arratsaldez Nafarroa Bai-ren ekitaldia burutu genuen Altsasuko Gure-etxean.Hasi orduko plazan ziren EAE-ANVrenzenbait jarraitzaile, pankarta bitxia eskuetan eta gure jendeari oihuka. Espero genuen arren, ohi bezain tristea iruditu zitzaigunikuskizuna.Edonola ere, argibide batzuk eskaini nahi genizkieke EAEko erkideei.Bat: Aurreko egunean UPNko ordezkarixelebre gehienak izan ziren Altsasun, Sanz,Catalán, Marcotegui... EAEko ordezkaritzarik ez genuen ikusi UPN-PPkoei "ongi etorria"ematen.Ahaztuta? Bitxia...Bi: Besteak beste, pankartadunek demokrazia aldarrikatzen zutela iruditu zitzaigun.Geuk ere demokrazia nahi dugu. Poztengara horretan behintzat bat etorri izanaz.Hiru. Pankartaren edukia ikusita, bildutakoak nahastu zirela uste dugu:Ekitaldia Nafarroa Bairena zen. Nafarroa Bai-n, Aralar, Batzarre, EA, EAJ eta independenteak elkartu gara.Informazio gehiago www.nabai.org web gunean.Lau. Altsasu Bai-k egitarau aurrerakoia, parte hartzailea, euskaltzalea eta zabala osatudu. Lanak izan ditugu horretarako, hiru talde ezberdin eta independenteen adostasuna eta akordioa landu behar izan ditugulako.Zerk ematen dizue min?Bost. EAErekin hitz egiteko eta akordioetara heltzeko prest gaude, beste talde guztiekin bezalaxe, Altsasuarron onerako bada.Baina akordioak lortu ahal izateko, adostasunetara heldu beharra dago eta horretarako,lehenik, aurrean dagoenarekiko errespetuaezinbestekoa da.Horrek, besteon ekitaldiak bakean burutzen uztea dakar berarekin, besteak beste.EAEkideak errespetuz jarduten hastekoprest daude?Eta sei. EAEk erakutsi duen jarrera eta "ezezagunek" zabaldutako orrien edukia ikusita, badirudi etsaia Nafarroa Bai dela.Hala bada, EAEren etsaia Nafarroa Bai baldin bada, Altsasuko Udaletxean norekin jardungo dute elkarlanean EAEren zinegotziek?UPNrekin?Edukazioz eta errespetuz bada, nahi duzuen arte.Osasuna eta askatasuna!