Bete betean irentsi gaitu hauteskunde-zurrunbiloak.Kezka biziz bilduz. Ez dugu guk esango konponbiderako ateak erabat hertsiak geratu direnik, baina argi esango dugu kezkaz eta beldurrez begiratzen diogula etorkizun hurbilari. Aurtengo udaberriak ihartu ditu iazkoaren itxaropenak.Ez gara hauteskunde zerrenden eztabaida politikoan sartzen, baina zenbait alderdi eta zerrenda eragoztean,uste dugu konponbidearen bidea baztertuz, errepresioaren aukera nagusitu dela, su-etenaren urtean erabili duen presoen aurkako jarrerak bere horretan arraituko duela. Urteetako eskarmentuak adierazten digu seguruenik eraso bortitzagoak pairatuko ditugula, errepresioak ez baitu sekula goirik jotzen. Sakabanaketa, isolamendua,bizi osorako espetxe zigorra, tortura, bizi-baldintza beldurgarriak, errepideetako istripu eta heriotzak,ekonomia arazoak, irainak, ...Sentsibilitate asko biltzen dituen erakundea gara. Ez dugu hauteskundeei begirako boza emateko iritzirik hartzen, ez da gure zeregina. Baina kartzeletan dauden herritarren eskubideekiko konpromisoa hartzeko eskatzen diegu hautagai guztiei. Era zuzenean, banan-banan hautagai guztiengana joanda, presoen eskubideen dekalogoa onartzeko eskatuz. Erakundeetan egon nahi duten guztiengana joko dugu, oinarrizkoak diren konpromiso hauek bere ardura gunetik berma ditzaten: tratu duina, osasuna, komunikazioa, hizkuntza, hezkuntza, amatasun eta aitatasuna, askatasuna, defentsa eta kolektiboaren eskubideak.Oinarrizko eskubide horiek alderdien siglekinbaino pertsonekin zerikusi gehiago dute. Behingoz konpromisoak hartzeko eskabidea luzatzen diegu hautagaiei. Zertarako? Presoekiko gupidabekeria hori bukatzeko.