Elkartasunezko ekonomia pertsonen zerbitzura dagoen hura da, gizartea eraldatzeko eta justizia eraikitzeko tresna da, bide batez giza garapen iraunkorra eta parte-hartzailea bideratzen duena.Sintomak· Gizakien % 40 pobrezian bizi da. Munduan lan egiten diren orduetako % 67 emakumeek egiten dituzte, eta sortzen diren irabazien %10 besterik ez dute berenganatzen. Iturria: Nazio Batuak.· 246 milioi haurrek lan egiten dute munduan. Iturria: UNICEF· Enpresen deslekutzeak eragindako enpleguen galerak % 8koak dira Europan, eta are gehiago dira berregituratze prozesuek sortutakoak. Iturria: Didier Herbert, Europar Komisioko Enpresaren DG Unitateko Zuzendaria.· Nafarroan 6.000 dira gizarte-baztertze egoeran bizi diren familiak. ArrazoiakHerrialde pobretuetan merkataritza eta barne-kudeaketa, gehienetan, Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua eta Munduko Merkataritza Antolakundea zuzendutakoa izan dira. Erakunde horiek, garapenerako kredituen truke, egiturazko aldaketak egitera behartu dituzte hainbat estatu. Horrela, haien merkatuak zabalarazi dituzte, hemen euren produktuei muga-zergak jartzen zaizkien bitartean. Multinazional handiei mesedegarri suertatzen zaizkien pribatizazioak eginarazi dizkiete; ondorioz, oinarrizko baliabideak, esaterako, ura, argindarra, osasuna, hezkuntza, natur-baliabideak (petrolioa, gasa eta mineralakƒw... ordaintzeko gauza diren eskuetara baino ez dira iristen. Bitartean, Iparraldean, multinazionalek beraien enpresak deslekutzeko mehatxua egiten dute; ingurumen-araurik, zerga-beharkizunik edota lan-eskubiderik betearaziko ez dizkieten herrialdeak helburu dituztela.Alternatibarik ba ote dago?Gizartea eraldatu eta justizia eraikitzeko bidean, indartsu dabil elkartasunezko ekonomia eta gizarte-baztertzearen kontrako tresna indartsua da. Kontinente guztietan dagoen nazioarteko mugimendu bat da. Elkartasunezko enpresak, bidezko merkataritza, elkartasunezko finantzak edo kontsumo arduratsua lantzen dituztenak biltzen ditu bere baitan. Estatuan 6 oinarrizko printzipioren inguruan batzen dira, elkartasunezko kartan jasoak daudenak: zuzentasuna, enplegua, ingurumena, lankidetza, irabazi asmorik eza eta ingurunearekiko konpromisoa.Nafarroan honako arlo hauek lantzen dituzte enpresa zein erakunde anitz dago: kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, banku etikoa, ekologia, komunikabide alternatiboak, bioeraikuntza, turismo arduratsua, eta abar.Nazioarte mailan, elkartasunezko ekonomiaren mugimendua Ripess -{en baitan biltzen da, presentzia handia du Hego Amerikan, Afrikan eta Europan. Lau urtetik behin nazioarteko topaketak egiten dira:Lima, Québec eta Dakar .