Lehen mailako osasun laguntzakoarretako pediatrak edo umeak hartzen dituen medikuak sukarrari eskaintzen dio bere asistentzia-jardueraren zati handi bat. Hain zuzen, sukarra da edozein pediatria zerbitzutan larrialdiko kontsultako lehen arrazoia, eta lehen osasun laguntzakomailako arreta zerbitzuan bigarren arrazoia, eztularen ondoren. Familietan estuasun handia sortzen jarraitzen du sukarrak.Herri-uste askoren iturri da. Sukarrak kalkulatu ezin den gastua sortzen du: kontsultategietara eta lehen osasun laguntzako mailako arreta zerbitzuetako edo ospitaleko larrialdi zerbitzuetara egindako bisiten eraginez; askotan beharrezkoak ez diren miaketa osagarrien eraginez eta batzuetan arrazoirik gabekoak diren tratamenduen eraginez, orokorrean antibiotikoak. Sukarraren definizioa hau da: patologia baten eraginez gorputzaren tenperaturaren igoera. Batzuetan umeari arropa gehiegi janzrtzeagatik gertaeman daitekeen tenperatura igoeratikrekin bereizitu beharra dago. Teknika egokiena ipurtzuloko tenperatura hartzea da (umeen kasuan ez dira egokiak besapeanko edo beste toki bateanlako tenperatura hartzeak) eta aholkatutako termometroa merkurioa duen ohikoa da, eta, bestela, digitala. Zati metalikoa ipurtzuloan sartu beharra dago eta tenperatura 30-40 segundotan egonkortzen da. Tenperatura 38º C-koa edo altuagoagehiago denean esan daiteke haurrak sukarra duela. Umeek duten sukarraren ohiko arrazoia infekzio birikoa da eta antibiotikorik eman gabe sendatzen da. Arnas infekzio altu eta baxuak ebaita infekzio gastrointestinalak ere germen horien ohiko adierazpideak dira. Bakterioengatiko infekzio ohikoenak belarri, sudur eta eztarriko prozesuak dira. Ez-ohikoagoak dira pixa infekzioak, neumoniak, infekzio gastrointestinalak eta hain ez-ohikoak diren beste batzuk.Zer egin umeak sukarra duenean? Umeak 3 hilabete baino gutxiago dituenean bere pediatrari galdetu edo larrialdi zerbitzuan. Gaizki dagoen edo ohiko antitermikoekin jaisten ez den sukar altua duten 3 hilabete baino gehiagoko umeen kasuan, pediatrari galdetu edo larrialdietara joan. Osasun egoera onean dagoen 3 hilabetetik gorako baino gehiago dituzten umeen egoeran zehaztuko diren neurri ezagunak hartuko ditugu.